|
Zuntz optikoa hari itxurako uhin gida bat da. Beirazkoa (zehazki, polisiliziozkoa) izan ohi da, baina plastikozkoa ere izan daiteke eta potentzia optikoa (luminikoa) garraiatzeko gaitasuna du, gehienetan laser batek edo LED batek sortua. Telekomunikazioetan distantzia luzeetarako erabiltzen diren zuntzak beti beirazkoak dira, plastikozkoak ordenagailuetan eta distantzia laburreko beste aplikazio batzuetan erabiltzen diren bitartean, azken hauek atenuazio handiagoa baitute. Hari bakoitzak plastikozko edo beirazko (silizio eta germanio oxidozko) nukleo bat du, errefrakzio indize handia duena. Hau antzeko material batez egindako geruza batek inguratzen du, errefrakzio indize pixka bat txikiagokoa. Argia bi gainazalen arteko mugara iristean, hein handi batean islatu egingo da, zenbat eta indizeen arteko alde handiagoa eta eraso-angelu handiagoa, orduan eta hobe islatuko da. Honela, argia pareten aurka islatuz joango da, angelu oso handiekin, gutxi gorabehera zuntzaren zentrutik hedatuz. Modu honetan argi seinaleak gida daitezke distantzia handitan galerarik izan gabe. Zuntz optikoak iraultza handia eragin du telekomunikazioetan, kobrezko hariak baztertuz informazio kopuru handien garraiorako.
Zuntz optikoaren desabantailak beste bide gidatu batzuekiko
Desabantaila hauek izan arren, gaur egun sistema askotan erabiltzen da zuntz optikoa eta banda zabaleko sistmak izaten ari diren hedapena, zati batean behintzat, zuntzak trafiko kopuru handia garraiatzeko duen gaitasun itzelari zor zaio. HistoriaCharles Kao-k, bere doktoretza-tesian (1966), komunikazio loturetan erabilgarri izateko, zuntz optikoak gehienez izan zezakeen galera 20 dB/km-tan jo zuen. 1970ean Corning Glass Works-entzat lan egiten zuten Maurer, Keck, Schultz eta Zimar ikertzaileek lehenengo zuntza egin zuten, silizioa titanioarekin dopatuz. Galerak 17 dB/km-koak ziren. Zuntz optikoa erabili zuen lehen lotura transozeanikoa TAT-8 izan zen, 1988an ezarri zena. Ordutik ugariak izan dira zuntz bidez egindako modu honetako loturak, baita hirien artekoak ere, eta poliki-poliki bere erabilera operadoreen enbor sareetatik azken erabiltzaileetaraino hedatuz doa. Zuntz optikoaren beste erabilera batzuk
Funtzionamenduaren hastapenaSeinaleak igortzeko argi igorgailu bat erabiltzen da, arruntenak LED diodoa edo laser diodoa dira. Orduan, beiraren mutur batetik informazioa transmititzen da eta bestean jaso. Azken mutur honetan fotodiodo batek argia seinale elektrikoan bihurtzen du. Barne muinean argi izpiak angelu kritikoa baino gehiagoko eraso-angelu batez igorriz argi guztia islatzen da, errefrakzioa saihestuz, honela seinalea muinaren zehar galerarik gabe transmititzen ahalbidetzen duelarik. Kableak alderazteko taulak
beste irizpideekin:
* Teknologia aurreratzen doan heinean gehienezko luzera handitzen da. ** Kable batentzako transmisio-abiadurak ez daude hertsiki mugatuak. (hau da, abiadura muga gaindi daiteke)
Ikus, gainera |
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net