Windows NT

del.icio.us del.icio.us
Digg Digg
Furl Furl
Reddit Reddit
Rojo Rojo
Add to OnlyWire

Windows NT (New Technology) Microsoft-en 32 bit-etako sare sistema eragilea da. 386, Mips, Alpha eta PowerPc plataformetan exekutatzen da.

Eduki-taula

Sarrera

Multierabiltzaile, multiataza, multiprozesadore, multiprozesaketa da eta Unicode kodea onartzen du. NT-ek segurtasun ezaugarriak eta Netware, TCP-IP, NetBEUI komunikazio protokoloak ditu.

Microsoft-en merkatuan daukan nagusitasunak eragin du NT-ren hazkundea eta Netware-ren beherakada sare SEen merkatuan.

NT-ren estazio batek bere baliabideak konpartitu edo beste ordenagailuen baliabideak erabili nahi baditu, lan-taldeen edo domeinuen bidez egiten du. Lan-taldeak, sare txikiko maila bereko estazioak zerbitzatzeko erabiltzen dira (Windows 9x-ek ere badaukate). Aitzitik, domeinuak “NT server”-ekin daude lotuta eta zerbitzari askotariko sare handiei ematen die segurtasuna.

Lan-taldeak

NT-ren estazio bakoitzak, ordenagailu bezala, sare-izen bat dauka. Honela beste sare-estazioen artetik bereizten da eta lan-taldeak sare-estazioak antolatzeko erabiltzen da.


Adb: Beste estazio bateko fitxategi konpartitu bat atzitu nahi da. Horretarako fitxategi-esploradorea erabiliz sare-estazioen zerrenda agertuko litzateke. Ordenagailu asko egonez gero nahi duguna aurkitzea zaila gertatuko litzaiguke. Baina lan-taldeka (sailak, erabiltzaileak, lanak...) antolatuz gero errazago aurkituko genuke ordenagailua. Institutuetan adibidez, zuzendaritzaren, mintegien eta informatika gelen lan-taldeak egin genitzake.

Domeinuak

Domeinua: Komunikazioetan, sistema informatiko bakar baten menpean dauden baliabide guztiei deitzen zaie. LAN baten domeinu bat, segurtasun datu-base baten menpean dauden bezero eta zerbitzari multzoaz osatutako azpisarea da. LAN bat domeinutan zatituz gero segurtasuna eta lana hobetzen dira.

NT-n domeinuan erabiltzaile kontuak eta baliabideak (fitxategiak...) konputagailu zerbitzarian gordetzen dira, lan-taldeetan ez bezala.

Domeinuren zerbitzari nagusia “Primary Domain Controller” (PDC) deitzen da. PDC zerbitzarian erabiltzaile kontuen datu-basea instalatzen da. Honela erabiltzaileek baten bakarrik erregistratu (kautotu) behar dira datu-base nagusian. Erregistratu ondoren, erabiltzaile bakoitzak bere atzipen eskubideen arabera domeinuan dagozkion baliabideak eskuragarri ditu.

Domeinu asko baldin badaude, domeinu bakoitzak izango du bere datu-base nagusia eta erabiltzaileek aparteko kontu bat izan beharko dute domeinu bakoitzean. Hala ere “ Windows NT Server”-eko domeinutan, domeinu arteko konfiantza-harremanak ezar daitezke. Honela lotutako domeinu bien arteko erabiltzaileak baten bakarrik erregistratu beharko lirateke. Konfiantza-harremanak sare administratzaileek ezartzen dituzte.

Erreferentziak

  • Sheldon, S: “Aplique windows NT”. Ed. Mc Graw-Hill 1996

Kanpo loturak

Ikus, gainera

This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.


Giant Panda

Mercedes Car
James Bond Guide
This site monitored by SitePinger.net