|
Wikipediako zirriborro bat oso laburra den artikulu bat da, gehienetan paragrafo bat edo gutxiagokoa. Pertsona askok ez ditu gustoko zirriborroak, baina beharrezkoak dira. Artikulu on asko eta asko zirriborro izatetik hasten dira. Errazago animatu ohi da jende asko zirriborro bat hobetzera artikulu berri bat sortzera baino. Zirriborro egokiak nola sortuZirriborroak ekarpen baliotsuak izaten dira berez, baina kontuz ibili behar da Wikipedia osoa zirriborroz osatutako bilduma hutsa bihur ez dadin. Honako argibide hauei jarraitzea komeni da, beraz:
Nola adierazi zirriborroa delaArtikulu bat zirriborroa dela adierazteko txantiloiak Zirriborro txantiloiak kategorian aurki ditzakezu. Nahikoa da delako gaiari dagokion txantiloia artikuluaren amaieran txertatzea. Artikuluaren gaiari dagokion txantiloirik ez badago, zuk zeuk txantiloi berria sortu edo bestela {{zirriborro}} txantiloi orokorra erabil dezakezu. Hobetu beharreko zirriborroak non aurkituZirriborro bezala definitzen diren artikulu guztiak Zirriborroak kategorian sailkatzen dira. Bertan dauden artikulu guztiek hobekuntzen beharra dute, oso eduki xumea baitute. Bestalde, baliteke zirriborro bezala sailkatuta ez dagoen artikulu xume bat aurkitzea; horrelakoetan, eskertzekoa litzateke artikulua hobetuko bazenu, edo zirriborro bezala sailkatzea beste norbaitek hobetu ahal izan dezan. Mila esker! |
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net