|
Web 2.0 O'Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio elkartrukaketan oinarritzen diren Interneteko web zerbitzuak definitzeko sortutako terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.
SarreraWebaren oinarrizko kontzeptua (testuinguru honetan Web 1.0 deitua) aldiro eguneratzen ez ziren HTML weborri estatikoak ziren. Zentzu horretan, puntu com garaiko weborrien arrakasta dinamikoagoak ziren web orrietan oinarritzen zen (batzuetan ere Web 1.5 deituak), non CMSak HTMLan oinarritutako instat batean sorturiko weborriak eguneratutako datu base batetik sortzen zituzten. Bi kontzeptu horien helburua hitak (bisitak) eta itxura estetikoa kontuan hartzeko faktoreak ziren. Web 2.0 kontzeptuaren bultzatzaileek webaren erabilpena gizarte sareak eta elkarrenganako kolaboraziora zuzendua dagoela uste dute, halaber, gizarte sareak sortutako edukien etekin edo informazioak aprobetxatu ditzazketelarik weborri interaktibo eta bisualki erakargarriak sortzeko. Alegia, weborri tradizionalekin alderatuz, Web 2.0 orrietan erabiltzaileen bilgune funtzioa nabarmenagoa da. Kontzeptuaren sorreraWeb 2.0 kontzeptua O'Reilly Mediako Dale Doughertyk MediaLiveeko Craig Clineekin batera hitzaldi bat antolatzeko lanetan ziardutela egin zuten brainstorming (ideien ekaitza) batetan sortu zen. Doughertyk Weba berpizte une batean zegoela proposatu zuen, maiz aldatzen ziren arauekin eta etengabe aldatzen ziren negozio ereduekin. Doughrtyk definizioak ezartzea baino adibideak jarri zituen — "DoubleClick Web 1.0 bazen, Google AdSense Web 2.0 da. Ofoto Web 1.0 den einean, aldiz Flickr Web 2.0 da." — horretarako John Battelle kontratatu zuen entrepresa ikuspegi bat eman zezan. Horren ondorioz, O'Reilly Media, Battelle eta MediaLivek Web 2.0ri buruzko lehenengo hitzaldia 2004ko urrian eskaini zuten. Bigarren hitzaldia 2005eko urrian suertatu zen.
2005. urtean, Tim O'Reillyk Web 2.0ren kontzeptua definitu zuen. Erakutsitako mapak (Markus Angermeierek sortua), Web 2.0ren zenbait zerbitzuen adibideekin laburbiltzen da.
Beraien hitzaldian, Dougherty eta Battellek beraien ustetan Web 2.0 aplikazioak dituzten oinarrizko ezaugarriak laburbildu zituzten: Plataforman oinarritutako Weba; "Intel Inside" bezalako datuak; "partehartzearen arkitekturan" oinarritutako sareen efektuak; berrikuntza eta garatzaile independienteak; zerbitzuak eta edukiak sindikatzeko gai izango diren negozio modelo txikiak; etengabeko beta; tresneria soil baten gainean dagoen softwarea, etabar. Orokorrean esanda, Web 2.0 kontzeptua aipatzen dugunean, erabiltzaile multzo baten inteligentzian oinarritzen diren aplikazio eta weborriez ari gara, horren bitartez sareko zerbitzu interaktiboak ematen ditugularik, funtsean, erabiltzaileari bere datuen kontrola eskaintzen zaiolarik. Honen bidez, 2.0 horrela uler dezakegu: "Datu base batetan oinarritzen diren Interneteko zerbitzu eta tresnetaz ari gara, berauk zerbitzuaren erabiltzaileengatik aldatua izan daitekelarik, bai bere edukien aldetik (aurretik dagoen informazioari informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz edo metadatuak erlazionatuz), aurkezteko eran edo eduki eta moduan aldi batera."(Ribes, 2007) TeknologiaWeb 2.0ren teknologia konplexua da eta etengabeko eboluzioan darrai, baina bere barnean hauek aipatu daitezke: zerbitzariaren softwarea, edukien sindikazioa, mezuen protokoloak, estandarretan oinarritutako nabigatzaileak eta bezeroentzako aplikazio anitzak. Webgune bat Web 2.0ko teknologiak erabiliz eraikia dagoela esan daiteke baldin eta protokolo eta baldintza hauek jarraitzen baditu:
Orokorrean:
Edukiaren berdifusioaWeb 2.0ren lehenengo eta garrantzi gehien duen eboluzioa weborri baten edukiaren berdifusioari dagokio, estandarizaturiko protokoloak erabiliaz, azken erabiltzaileei edukiak beste kontestu batetan erabiltzeko aukera ematen dietelarik, bai beste web orri batetan, nabigatzailearen gehigarri batetan edo bai idazmahaiko aplikazio batetan. Sindikazio ahalbideratzen duten protokoloean artean RSS, RDF (RSS 1.1 bezala ezaguna), eta Atom daude, horiek denak XML protokoloaren bertsio eratorriak direlarik. FOAF eta XFN (biak sare sozialetarako) bezalako protokoloak, weborrien erabilgarritasuna zabaltzen dute eta erabiltzaileei beraien artean informazioa elkartrukatzeko aukera ematen die zentralizaturiko Web zerbitzuen beharrik gabe. Microformats orria ikusi datu espezializatuen formatoei buruzko informazio osagarria jasotzeko. Berauen garapen azkarragatik, estandarretan bihurtzen dira. Web zerbitzuakWeb 2.0ren azpiegituraren oinarrizko kontzeptuetako bat, mezu bidirekzionalen protokoloetan datza. Garrantzizkoenak RESTful eta SOAP metodoak dira. REST web zerbitzu bati egiten dion dei mota bat da, non, bezeroak bere elkartrukeen egoeraren berri ematen duen. Aldiz, SOAP eta antzeko beste zerbitzu batzu, informazioaren egoera bere barnean duen zerbitzari baten menpe daude. Bi kasuetan, dagokion zerbitzua API batetik deitzen da. Zenbait kasutan API hau webgunearen behar konkretuen arabera egokitua badago ere, estandarizaturiko web zerbitzuen APIak (blog soil batetan idaztea izan daiteken bezala) oso hedatuak daude. Web zerbitzu hauen lengoaiarik ohikoena XML bada ere, salbuespenak egon daitezke. Azkenaldian Ajax bezala ezaguna den modu hibridoak, web nabigatzailean oinarritutako aplikazioetan erabiltzailearen esperientzia hobetzeari aukera ahalbideratzen duelarik, garapen nabarmena izan du. Aukera hau jabedun webetan suertatzea dagoen bezala (Google Mapsen adibidez) web zerbitzuetako APIa erabiliz modu ireki batean ere gerta daiteke, sindikazioaren aitzindari izan daitekeelarik. Ikusi baita ere WSDL (Web Services Description Language). Zerbitzariaren softwareaWeb 2.0ren funtzionalitatea, dagoeneko ezarririk dagoen web zerbitzariaren arkitekturan oinarritzen da, baina kasu honetan garratzi handiagoa ematen zaio sistemaren sostengu lanak egingo dituen softwareari. Sindikazioa publikazio metodoetatik edukien kudeaketa dinamikoan ezberdintzen bada ere, web zerbitzuak datu baseen eta lan fluxuen oinarri sendoagoa eskatzen dute, eta zentzu horretan, intranet batetan ohikoa den aplikazioen zerbitzari baten itxura hartu dezakete. Garatzaileek orain arte zerbitzari unibertsalaren ikuspuntua erabili dute, berak bere barnean oinarrizko funtzionalitateak biltzen dituenak, edo Web zerbitzariaren ikuspuntua plugin, bere barnean publikazio tresna hobetuak API interfaze eta beste tresna batzu biltzen dituenak. Aukeratzen den ikuspuntua aukeratzen dela ere, ez da espero Web 2.0arekiko eboluzioa modu eraginkorrean aldatuko dutenik. AplikazioakBeste kontzeptuekiko erlazioakWeb 1.0 eduki estatikoei men egiten die, bertan aurkitzen ditugun informazioak ezin dira aldatu, ez dira aldatzen eta ez dira eguneratzen. Web semantikoarekin konparaketaZenbaitetan Web 2.0 terminoa Web semantikoaren baliokide bezala erabili izan da. Nolanahi ere, bi kontzeptuak antzekoak izanik, ez dira berdinak, bateragarriak baizik. FOAF eta XFN bezalako gizarte sare sistemen konbinazioak, etiketak (edo tag-ak), bere gizarte erabilera folksonomietan irudikatzen direlarik, eta tendentzia guzti hauen erabilera blog eta wikietan gauzatzen delarik, Web 2.0ari kutsu semantikoa ematen diote. Nolanahi ere, Web semantikoaren deskribapen zorrotz bati men egiten badiogu, ontologien erabilera beharrezkotzat jotzen da eta ez aldiz folksonomiak. Oraingoz, blogetan informazioa estrukturatzeko ontologien erabilera ez da apenas kontuan hartzen [1] eta wiki [2] bakan batzuetan baino ez da ematen. Web semantikoaz jarduteko egokiagoa ziteken Web 3.0az hitz egitea. Baina webaren bi bertsio hauen arteko oinarrizko konparaketa (2.0 eta semantikoa) partehartzaile motan datza. Web 2.0ak duen partehartzaile nagusia bere blogean artikuluak idazten dituen edo wiki batean parte hartzen duen giza erabiltzailea da. Zentzu horretan, HTMLen publikatzeaz gain, bere partehartzearen zati bat XML/RDF (RSS, ATOM, etabarretan publikatzea ezinbesteko baldintza da. Nolanahi ere, Web semantikoa OWLen oinarritutako logika deskribatzaileaz ulertuko duten prozesatzaile mekanikoen garrantzirantz bideratuta dago, eta horrekin batera, Webean publikatzen den informazio uholdearen prozesaketa pertsonek baino, makinek egin dezaten pentsatuta dago. Web 2.0 euskal edukiakWeb 2.0 terminoari egokitzen diren euskal zerbitzu eta tresnak oraindik urriak izanik, astiro bada ere geroz eta gehiago azaltzen ari dira Euskal Herriko garatzaile, StartUp eta programatzaileen eskutik. Azpiko taulan 2007ko azaroan sarean aurki daitezken bakan batzu dira. Kanpo loturak
|
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net