VoIP moldagailu bat ohiko telefono bat VoIP sarera konektatzeko .
Internet protokoloaren gaineko ahotsak edo VoIPk (Voice over Internet Protocol) Interneten edo IP erabiltzen duen konputagailu-sarearen bidez ahots elkarrizketak bideratzen du. IPren gaineko ahotsa, VoIP, IP telefonia, banda zabalaren gaineko ahotsa deitzen da ere. IPren gaineko ahotsaren trafikoa edozein IP konputagailu-sarek onar dezake, Internet sareari lotuta dauden sare lokalak barne.
IP telefonoguneak (Gatekeepers): VOIPren teknologia eta ohiko telefonia batera edo IP telefonia esklusiboki erabiltzen duten telefonoguneak dira.
VOIP erabiltzaileak: VOIP teknologia erabiltzen dute deiak egiteko.
VOIP hornitzaileak: VOIP teknologiatik ohizko telefoniara deitzea ahalbidetzen dute, dirua kobratuz.
VOIP carriers: Bere VOIP ibilbideak saltzen dituzte hornitzaileei, IP handizkariak dira.
VOIP muturrekoak: Ohiko telefoniara deitzeko bere lineak saltzen dituzte VOIP hornitzaileei.
VOIP zerbitzuentzako enpresak: Telefonoguneak VOIPrekin konektatzea, CRM -> VOIP konexioak, softphoneak eta abar eratzea.
Arrakasta
VOIPren arrakastaren zergatiak dira:
Datuen konputagailu-sareen zabalkundea:
LAN, MAN
Internet:ADLS,ADLS2+, VDSL
WIFI,WiMax
Zerbitzu berriak garatzeko aukera
Hasierako kostu txikia
Bezeroentzako kostu txikiak
Informazioaren eta komunikazioaren gizartean bizi gara
Abantailak
Orokorrean VoIPren telefonia zerbitzua doakoa da, edo ohiko telefonia baino askoz gutxiago balio du. Honen arrazoia datua keta ahotsa garraiatzeko sare berdina izatea da. VoIP deiak hornitzaileen artean doakoak dira normalean. VoIP – VoIP deia doakoa da normalean.
Funtzionamendua
VoIP funtzionamendurako oinarrizko pausuak:
Komunikatzaileek bere telefonoekin VOIP hornitzailean izena ematen dute.
Igorleak hartzaile dagoen galdetzen du.
VOIP zerbitzariak konexio egiteko datuak ematen ditu: sare ataka IP helbidea...
Hizketakideen artean komunikazio gauzatzen da.
Guzti honetarako VOIP protokolo jakin bat (SIP, IAX2, H232...) erabiliz.
Arazoak
Ohiko telefonian ez zeuden arazoak eta zerbitzu kalitateari dagozkionak (QoS: