UNIX-moduko

del.icio.us del.icio.us
Digg Digg
Furl Furl
Reddit Reddit
Rojo Rojo
Add to OnlyWire

Unix-moduko sistema eragileak Unix sistemen moduan funtzionatzen duten sistemei deitzen zaie, baina ez dute zertan Single Unix Specification espezifikazioa bete edo onartu behar. Termino honek UNIX-en inspiratutako iturri irekiko sistema eragileak edo hauen ezaugarriak emulatzeko diseinatuak dauden iturri irekiko sistema eragileak, komertzialak edo jabetasun lanez egindakoak, edo UNIX bertsioren bateko lizentzia dutenak (eta ondorioz Unix-modukoa izateaz gain UNIX marka erregistratua erabili dezakete) elkartzen ditu. Ez dago termino hau formalki zehazteko araurik, eta ondorioz iritzi ezberdinak aurkitzen dira sistema eragileak Unix-modukoak diren ala ez esateko.


Eduki-taula

"Unix-moduko" terminoa eta UNIX marka erregistratua

The Open Group da UNIX marka erregistratuaren jabe eta berak administratzen du Single UNIX Specification espezifikazioa. Honek "Unix-moduko" sistemak izena gaizki erabiltzen dutela dio, eta hobeto izango litzatekeela "POSIX-conforming system" deitzea sistema eragile hauei. Honekin Unix-moduko sistema ezberdinen konpatibilitatea eta estandarizazio sistemari erreferitzen direla abokatzen dute. Ala ere "POSIX-conforming" edo "Posix-bete" terminoak bere arazoak ditu. Adibidez sistema eragili batzuk POSIX estandareak betetzen dituzte (adibidez, Microsoft Windows) eta ondorioz hauek "Posix-betetzen" duten sistemak dira, baina ez dute Unix-modukoekin zer ikusirik. Unix-erako idatzitako eta konpilatutako programa askok ez dute bertan funtzionatuko. Gainera, "Unix-moduko"tzat ezagutzen diren hainbat sistemek ez dute guztiz betetzen POSIX espezifikazioa


Unix-moduko sistemen garapena

"Unix-moduko" lehen sistema eragilea AT&T-k Unix lizentziatu zuelako izan zen, eta honek Unix asmo komertzialetatik kanpo usten zuen. Sistema hauek enpresei akademia eta unibertsitateetan zueden UNIX erabiltzaileen ezaugarri berak emateko garatzen ziren. Unix-moduko sistema eragile jabedunak 1980ko harmakadan eta 1990ko harmarkadan eskuragarri zeuden, eta hauen artean Idris, Coherent, eta UniFlex.

1980ko hamarkadan AT&T-k UNIX lizentzia komertzialpean erabiltzea baimendu zuen, eta hainbat sistema eragile jabedun garatu ziren, hauen artean: AIX, HP-UX, IRIX, Solaris, Ultrix, eta Xenix.

Bitartean, Unix-moduko sistema eragile ez komertzialak garatu ziren, UNIX-en ordezko doako edo ez oso garestiak ziren sistemak. Adibidez: BSD, GNU, Minix, eta Linux.

Unix-moduko iturri irekikoak diren sistema eragileak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.


Giant Panda

Mercedes Car
James Bond Guide
This site monitored by SitePinger.net