Thomas Alva Edison

del.icio.us del.icio.us
Digg Digg
Furl Furl
Reddit Reddit
Rojo Rojo
Add to OnlyWire
Thomas Alva Edison
Thomas Alva Edison

Thomas Alva Edison (Milan, Ohio, 1847ko otsailaren 111931ko urriaren 18a) asmatzaile eta negozio gizon estatubatuarra zen. 1.093 patente badira bere izenean, baina gaur egun badakigu denak ez direla Edisonek asmatuak izan, injineru talde apartak egiten baitzuen berarentzako lan eta, askotan, Thomasen aportazio bakarra sinadura edo azken ukitua ematea izaten baitzen.

Bizitza

Gorsamarra zen, haurtzaroan pairatu zuen eskarlatinaren ondorioz ziurrenik, berari ferrokarril langile batek martxan zegoen bagoi batera belarrietatik helduz igotzen lagundu zionean gertatu zitzaiola esatea gustatzen bazitzaion ere.

Ikasle txarra omen zen eta, azkenean, ama arduratu omen zen Thomas gaztearen heziketaz.

Irakurzale amorratua, Zientzia liburuak zituen gustuko eta, berehala eman zion esperimentu anitz frogatzerari. 14 urte bete zituenean, egunkariak eta gozokiak saltzen hasi zen trenetan. Trenbidean hiltzeko zorian zegoen ume bat salbatu zuen eta, umearen aitak, erabat eskerturik, bere telegrafista ofizioa irakatsi zion; horrelaxe arituko da Edison Estatu Batuetako Sezesio Gerran telegrafo lanetan.

Asmakuntzak eta arrakasta

Bostonera joan zen bizitzera eta bertan patentatu zuen lehenengo asmakizuna 1868an, botoak mekanikoki errejistratzeko tramankulua hauteskunde tramiteak arintzeko asmoz, baina ez zuen harrera ona lortu. 1869an, New Yorken, urrearen prezioa indikatzen zuen gailua konpontzea lortu zuen Burtsan eta, horren ondorioz, oso ondo ordainduta zegoen lanbide bat lortu zuen.

Western Unionen ere aritu zen telegrafia lanetan eta, azkenean, bere kontura hasi zen.

1878an otsailaren 19an asmakizun garrantzitsuenetariko bat gauzatu zuen: fonografoa.

Thomas Edison fonograforen alboan
Thomas Edison fonograforen alboan

Bonbilaren asmakuntza berari esleitu bazitzaion ere, Edisonek perkekzionatu egin zuen soilik. Goritasunera erre gabe iristen zen harizpi bat lortu zuen; harizpi hau ez zen metala, banbu karbonizatua baizik. 1879ko urriaren 21ean 48 ordutan etengabe argitzen zuen bonbilla lortu zuen.

1880an J. P. Morganekin elkartu zen,General Electric sortuz.

Zientzia arloan, Edison efektua aurkitu zuen, 1883an patentatuz: bonbilla puxika baten barruan, elektrizitatea harizpi batetik metalezko-xafla batera pasatzen zen. Ez berak, ez garaiko zientzialariek ez zioten garrantzi handirik eman, baina irrati-maskorra eta elektronikaren oinarriak ezartzen ari zen.

Edisonek zineman egin zituen ekarpenak ere garrantzi handikoak izan ziren. 1889an, 35 mmko filma komertzializatu zuen; ez zuen patentatzea lortu, George Eastman hartu baitzion aurre, baina 35 mmko filmak alboan dauzkan zulotxoak bere izenean daude.

1894an Edisonen kinetoskopioak Europara iritsi ziren lehen aldiz; bi urte geroago, 1896an bitaskopioa aurkeztu zuen New Yorken, kinetoskopioak ordezkatzeko asmoz eta Lumière anaiek asmatutako zinematografora hurbildu nahian. 1897an Thomas Alva Edison eta Lumière anaien arteko patente guda hasi zen, lehen zinema-gailu asmatzaile zein ote zen eztabaidatuz.

Edison diktafonoa erabiliz (1907)
Edison diktafonoa erabiliz (1907)

1931eko urriaren 18an West Orangen hil zen, 84 urte zituenean; zenbait hiritako argiak itzali zituzten bere omenez.

Kanpo loturak

This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.


Giant Panda

Mercedes Car
James Bond Guide
This site monitored by SitePinger.net