|
Article on other languages:
|
Software jabeduna, software pribatiboa edo software ez librea erabilera, aldaketa edo/eta banaketa (aldaketekin edo gabe) aukerak mugatzen dituen softwarea da. Hau da, software librearen aurkakoa. Normalean software hauen iturri kodea ezin izaten da eskuratu, edo zenbaitetan bai, baina mugapenekin. Iturri kodea askea izan arren ere, posible da softwarea librea ez izatea, horretarako baldintzak betetzen ez dituelako; hauxe gertatzen da SSHren bertsio komertzialarekin eta Microsoften shared source lizentzia programarekin, adibidez.
TerminologiaSinonimo ezberdinek nagusiki software mota berbera adierazten duten arren, bakoitzak aspektu zehatz batean nabarmentzen da:
DefentsaSoftware jabeduna defendatzen dutenek honako arrazoiak erabili ohi dituzte:
AdibideakOso ezagunak diren jabedun softwarea Microsoft Windows, RealPlayer, iTunes, Adobe Photoshop, Mac OS X (nahiz eta bere azpian dagoen Darwin software askea den), WinZip eta Unixen hainbat bertsio dira. Hainbat software aske ere aldi berean daude jabedun terminoetan. Adibide gisa MySQL, Sendmail eta Secure Shell jar daitezke. Jatorrizko copyrighta duenak, baita software askean ere, lizentzia bikoitza erabil dezake berak distribuzioak egin ahal izateko. Copylefta ez den software askea edo baimenak ematen dituen software askeko lizentzia batean banatzen den softwarea edozeini baimentzen dio jabetza distribuzioak egitea. Software jabedun batzuk iturri-kodearekin datoz. Erabiltzaileak askoeak dira erabili eta ikasi edo aldatzeko, baina ezin dute lizentziaren arabera berbanatu. Adibideak dira Pine eta Microsoft Shared source. Sharewarea, freewarea bezala, doan banatzen den software jabeduna da, baina bakarrik denbora mugatu batean. Horren ostean mugapen bat jartzen zaio edo funtzionatzeari uzten dio. Software jabedunaren lizentzia bukatzen bada edo egileak ez badu gehiago erabiltzen abandonware deitzen da eta jatorri-kodea izan dezake berarekin batera. Momentu horretatik aurrera software askea izatera pasatzen da. Ikus, gainera |
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net