|
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna edo Sobietar Batasuna XX. mendeko zati handi bateko herrialde sozialista izan zen.
Sobietar Batasuna Errusiar Iraultzaren ondoko gudaren garaipenarekin sortu zen, 1922. urtean eta 1991. urtean, Mikhail Gorbatxeven gobernuarekin desegin zen. Itsaso Baltiko eta Itsaso Beltzatik Ozeano Bareraino zabaltzen zen. 15 errepublika sozialista sobietar izatera heldu zen. Errusia zen Batasunaren errepublika handiena, bai zabaleran bai biztanle kopuruan, eta politikoki eta ekonomikoki menderatzen zuen.
Politikoki 15 Sobietar Errepublika Sozialistetan (SES) banatua egon zen 1940 eta 1991 artean:
Geografia
22.402.200 km2 luze-zabal zen (10.000 km mendebaldetik ekialdera eta 5.000 km ipar-hego). Eremuaren %11a landa lurrak ziren, %16a belardiak zen, %41a basoak eta %32a gainontzekoa (tundra, besteak-beste).
Hainbat klima zituen: kontinentala, subtropikala, kontinentala, subartikoa eta polarra.
Historia
Sakontzeko, irakurri: Sobiet Batasuneko historia
Errusiar Iraultzak Sobietar Batasunaren sorrera ekarri zuen 1917an. Iraultzak tsarraren irudian oinarritutako sistema ordezkatu zuen. Bi garai bereizi daitezke Iraultzan: Lehenengoa 1917ko Otsaileko Iraultza izan zen, Errusiako Nikolas II.a tsarraren autokraziarekin bukatu zuena eta errepublika liberal bat ezarri zuena, eta bigarren fasea Urriko Iraultza izan zen, eta bertan Sobietarrak, Boltxebike alderdiaren menpean, boterea kendu zioten behin-behineko gobernuari.
1979ko abenduan Afganistan okupatu zuen, ia 10 urteko gatazka odoltsua eraginez.
1986ko apirilaren 26an Txernobylgo hondamendia gertatu zen Ukrainako Txernobyl hirian. Historiako istripu nuklearrik larriena izan zen, INES (International Nuclear Event Scale) eskalan 7. mailan kokatzen delarik (denetan handiena).
1991an desgertu zen Errusiar Federazioa eta beste hainbat estatu independente sortuz.
Lehendakariak
SESBeo lehendakariak honako hauek izan ziren:
CCCP
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren akronimoa errusieraz CCCP da, Союз Советских Социалистических Республик, Sojuz Sobetskih Sotzialistitxeskih Respublik, alegia. Letra latindarrekin idazten da, modu teknikoki zuzena, CCCP den arren, alfabeto zirilikoz. Errusierazko gutxi gora-beherako ahoskera, "es es es err" da. Batzuetan, SSSR bezala transliteratua da, alfabeto zirilikoko C letraa, latindar alfabetoko Saren baliokidea baita, eta P letra, Rren baliokidea.
Sigla hauek, SESBetik kanpo, nazioarteko kirol lehiaketengatik, non beti paper nabarmen bat izan zuen, zein sobietar astronautengatik ezaguna egin zen, azken hauek, siglak kaskoan idatzita zituztelarik.
Kultura
Ikus, gainera

Questions for article: sobietar batasuna
|