|
Sistema eragile bat programa multzo edo erabiltzailea ordenagailuarekin komunikatzeko eta baliabideak behar bezala kudeatzeko behar duen softwarea da. Ordenagailua pizten denean martxan jartzen da. Hardwarearen funtsezko kudeaketa oso konplexua da erabiltzailearentzat eta sistema eragileak sistemaren ulermena eta erabilpena errazten dio. Makinaren zehaztasunak alde batera utziz, honen baliabideak kudeatzeko aukera eskaintzen duen softwarea da oro har. Mota honetako softwarea, mikroprozesadoreak erabiltzen dituzten sistema gehienetan aurki dezakegu, hala nola telefono mugikorretan, DVDak ikusteko sistemetan, ordenagailutan, ...
Eskeinitako ZerbitzuakProzesu KudeaketaOrdenagailuan exekuzioan dauden programa guztiek prozesuak dira, Von Neumann arkitektura erabiltzen den heinetik, bakarrik prozesu bakarra exekutatu daiteke PUZ bakoitzean. Lehen Sistema eragile azpigaratuak (Hala nola MS-DOS), ez zioten ordenagailuaren arkitekturak ezartzen zuen limitazio honi aurre egiten (etete gestioa izan ezik), eta ondorioz bakarrik programa bat erabili zitekeen. Beste sistema garatuagoak, (Mainframeak 60-ko hamarkadan) prozesu anitz erabili zezaketen. Sistema eragile modernoek, prozesu anitz kudeatu ditzakete, ordenagailuak PUZ bakarra izan arren, horretarako sistema eragileak zenbait eginbehar gauzatu behar ditu:
Sistema eragileek, programa asko aldi berean exekutatzen direla emateko, prozesu bakoitza oso denbora laburrean exekutatzen da PUZan, beste prozesu batentzako lekua utziz. Horrela, aldi berean prozesu bakarra exekutatzen den arren, guztiak exekutatzen direla ematen du. Zenbait sistemetan (Adibidez Windows sistemetan) "System Idle Process" aurkitzen da, zein exekutatzen da beste prozesurik PUZ-rik ez badu eskatu. Memoria KudeaketaIkus ere:Kanpo loturak
|
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net