|
SMTP edo Simple Mail Transfer Protocol (Posta transferentziarako protokolo sinplea) gailu ezberdinen artean posta mezuak elkartrukatzeko protokoloa da. Hasiera batean testu formatugabea baino onartzen ez zuen arren, zenbait aldaketa izan ditu denboran zehar, orain formatudun testua eta erantsitako fitxategiak gehitzea ahalbidetzen duelarik. Bezero-zerbitzari ereduan oinarrituta dago. Normalean 25 portua erabiltzen du konexioa egiteko. Komunikazio adibideaLehenik eta behin, bezero eta zerbitzariaren artean konexioa egin beharra dago. Hau posta-bezero batekin edo Telnet bezero baten bidez egin daiteke.
Zerbitzaria: 220 www.domeinua.com ESMTP
Bezeroa: HELO
Zerbitzaria: 250 Hello, please meet you
Bezeroa: MAIL FROM: ni@domeinua.com
Zerbitzaria: 250 Ok
Bezeroa: RCPT TO: hartzailea@domeinua.com
Zerbitzaria: 250 Ok
Bezeroa: DATA
Zerbitzaria: 354 End data with <CR><LF>.<CR><LF>
Bezeroa: Subject: Mezuaren izenburua
Bezeroa: From: ni@domeinua.com
Bezeroa: To: hartzailea@domeinua.com
Bezeroa:
Bezeroa: Kaixo,
Bezeroa: Hau proba bat da.
Bezeroa: Agur.
Bezeroa: .
Zerbitzaria: 250 Ok: queued as 12345
Bezeroa: quit
Zerbitzaria: 221 Bye
Goiko adibidean oinarrizko aginduak ikus daitezke:
Zerbitzariak puntuaren bidez mezuaren amaiera jasotzen duenean, honako bi aukera hauek ditu:
|
||||||||||||||||||||||||||||||
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net