|
Sarerako sarbide-protokolo edo atzipen protokoloak, atzipen anitzeko protokoloak edo kanala atzitzeko protokoloak ere ezagunak dira. Sare lokalek difusio teknologia erabiltzen dute gehien bat. Difusio sareetan, kanala estazio guztien artean konpartituta dago. Mezu bakoitzak helburu bat dauka, baina ordenagailu guztiek entzun behar dute mezua, haientzat den jakitako. Kontuan hartuta sareko elementu guztiek transmisio-ahalmena konpartituta daukatela, modu ordenatu baten transmititu behar da, errore eta gatazkarik izan ez dadin. Hau gauzatzeko kanala atzitzeko protokoloak daude.
Eramailearen detekzio bidezko atzipen protokoloakMezua (bit-multzoa) bidali baino lehen, transmisio-bidea (kanala) libre dagoen ala ez begiratzen duten protokoloei atzipen anitzeko protokoloei deitzen zaie. Teknika hauetan sareko makina batek edozein unetan transmiti dezake, ausazko ezaugarria du orduan, honi kontrajartzen direnei kontrolatuak (deterministak) deitzen zaie . Estazio bik edo gehiagok batera transmititzen badute, talka gertatzen da. Honen ostean, transmititzeko eskubidea zeinek duen, protokoloek erabakitzen dute. Hona hemen mota honetako protokoloak:
Talkarik gabeko atzipen protokoloakAtzipen protokolo hauetan, estazio igorleak baimena (erreserba) eskatzen du eta onartzen bada, mezua bidaltzeko txanda iritsi arte itxaroten da. Gatazka lehia astundu egiten da, transmisio-bidea luzea eta mezuaren tamaina handiak direnean, zuntz optikoko sareak kasu. Modu askotakoak daude. Adib: Polling (aukeratze-deia), Lekukoaren protokoloa, Bit-map protokoloa, Atzeranzko zenbaketa bitarra, Euspen mugatuko protokoloak...
Haririk gabeko sareen protokoloak
Erreferentziak
Kanpo loturakTelekomunikazio hiztegia: |
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net