|
Sare topologiak konputagailu-sare batean lan-estazioen antolaketa fisikoa adierazten du. Konexiorik sinpleena norabide bakarreko lotura da, hau da muturrik muturrekoa, baina egungo transmisio kableetan bi norabideko loturak ahalbidetzen dira kable berean, norabide bakoitzarentzako kable-hari bat baitituzte. Sare topologia nodoen (lan-estazio) arteko loturak zehazten dute bakarrik. Nodoen arteko distantziak, elkarrekiko loturak, transmisio abiadurak eta seinale motek ez dute erabakitzen sare topologia, nahiz eta sare topologiak eragina izaten duten komunikazio ezaugarri hauengan.
Topologia bat aukeratzeko irizpideakSare topologia baten edo besteren aukeraketa, enpresaren edo organizazioren beharren arabera erantzuten du. Topologia bat aukeratzeko alderdiak honako hauek dira:
Sare zentralizatuakSareko lan-estazioak sare gune zentral batera konektatzen dira. Sarearen tamaina edota datu-trafikoa handitzen doan heinean, gune zentral bat baino gehiago jartzea komeni da. Arruntena da, izar topologiaak sostengatzea sare eredu hau. Hub edo switch sare kontzentratzaileak erabiltzen dira izar topologiak eratzeko. Irizpide malguagoan zuhaitz topologia ere sartu daiteke sare zentralizatuetan, hierarkizatutako eraztun multzo bat bezala hartzen badugu. Bus topologiaan estazio guztiak transmisio-bide bakarrera konektatuta daude, beraz estazio nagusira ere konektatuta daude. Bus topologia gutxiago egokitzen da sare deszentralizatuetan eta horregatik nonbait aipatzearren hemen sartu da. Sare zentralizatuetako abantailak:
Sare zentralizatuetako desabantailak
Sare deszentralizatuakSareko lan-estazioak sare gune zentral batera ez daude konektatuta. Amaraun topologian, lan-estazio biren artean bide bat baino gehiago daude. Honen adibide Internet eta orokorrean eremu zabaleko sareak (WAN) ditugu. Sare hibridoak (mistoak)Bi edo gehiagoko topologia desberdinen nahasketa bat da. Honela topologia estandar bat ez da gauzatzen. Ohiko adibideak ditugu:
Topologia motak
Ikus, gaineraKanpo loturak |
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net