|
Sare-maila OSI ereduko hirugarren maila da. Bere helburua datuak jatorritik helmugara heltzea da, konexio zuzenik ez badute ere. Zerbitzuak eskaintzen dizkio garraio mailari eta lotura mailaren zerbitzuez hornitzen da. Bere helburuak lortzeko honako eginkizunak burutu behar ditu:
BideratzeaIgorlea eta hartzailearen artean bide egokia aurkitzea da bideratzearen helburua. Bide honen aukeraketarako irizpide ezberdinak baloratu behar dira:
Lan hau burutzeko arduradunak bideratzaileak edo router-ak dira, nahiz eta badauden 3. mailakoak eginkizunak burutu ditzaketen switch-ak. Konexiora zuzendutakoa ala ez zuzendutakoaSare mailak bi modu ezberdinez funtzionatu dezake, datagramaen ala alegiazko zirkuituen bitartez. Datagramen konexio batean, pakete bakoitza bideratzen da era independentean, eta igorleak eta hartzaileak ez dute ezarri behar aurretiko konexiorik. Alegiazko zirkuituko konexioan, komunikatu nahi diren ekipo biek konexioa ezarri behar dute, eta ezarritakoan, ibilbideko router edo bideratzaile guztiek baliabideak erreserbatu beharko dituzte alegiazko zirkuituarentzako. Barne inplementazioan, datagramekin ala alegiazko zirkuituarekin funtzionatzeaz aparte, sare mailak eskaini diezaioke garraio mailari konexioari zuzendutako zerbitzua ala ez zuzendutakoa. Kongestioaren kontrolaSare batean nodo batek jaso dezake bideratu dezaken trafikoa baino gehiago. Kasu horietan kongestioa ematen da. Arazo nagusia izaten da nodo batean kongestioa ematen denean, saretik hedatzen dela kongestio hori. Hori zuzentzeko, aurreikusteko eta kontrolatzeko teknikak daude. Teknika horiek sare mailan aplikatu behar dira. Sare mailaren helburuakPaketeak iturburutik helburura bideratzea maila honen helburua da. Horretarako sare-mailak:
Sare-mailaren zerbitzuakSare-mailaren zerbitzuak ondorengo helburuak lortzeko diseinatu dira:
Sare-mailak, sare egitura dena dela ere, garraio-mailari ondorengo zerbitzuak eskaintzen dizkio:
Geruza guztietan, aldameneko geruzen zerbitzuen horniketa ondo definitutako atzipen puntuen bidez (SAP: zerbitzurako atzipen puntuak) bideratzen da. Konexio motak eta zerbitzuak nahasturik, lau konbinazio gerta daitezke:
Kontuan izan behar dugu, zerbitzuak, dena dela ere, azpisareko egitura ez duela aintzat hartzen. Hala ere, zerbitzu kontrajarriak konbinatzen direnean sare- eta garraio-mailek tokian tokiko egokitzapenak egin behar dituzte. Ikus, gaineraErreferentziak
|
||||||||||||||||||||||||||||||
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net