RS-232 estandarra telefonoko lerro analogikoen bidez DTE bat eta DCE bat komunikatzeko estandarra dugu. Hastapenetan ITU-ren V.24-an zehazten zen baina EIA RS-232C-ren araudian berrituta dago.
Ezaugarri mekanikoak: DB-25 edo DB-9 konektoreak erabiltzen ditu
Ezaugarri elektrikoak: +3v.-en (0) eta –3v.-en (1) arteko tentsio-mailak erabiltzen ditu, seinale bitarrak alegia. Distantzia maximoa: 15 m (teorikoa), 19200 b/s-ko abiadura (teorikoa).
Ezaugarri funtzionalak: Pin-zenbakien deskribapen funtzionala deskribatzen du.
TD (transmit): Datuak bidaltzeko
RD (receive): Datuak jasotzeko
RTS (request to send): Konputagailua prest dago seinalea bidaltzeko.
CTS (clear to send): Modema -DCE- prest dago datuak jasotzeko.
DSR (data set ready): DCE prest.
DTR (data terminal ready): Konputagailua prest.
CD (carrier detect): Uhin-garraiatzailea detektatzeko
Gainerako seinaleak datu-kontrolerako dira.
Prozedurazko ezaugarriak: “Bidali-jaso” komunikazio ekintza parean oinarritzen da.
Adibidez: DTE-k RTS seinale aktibatzen du, modemak erantzuteko moduan egonez gero CTS seinalea aktibatzen ihardesten dio.
RS-232-C-ren erabilpenak
DTE-DCE konexiorako
DTE-DTE konexiorako modem nulua: Bi konputagailu datuak trukatzeko konexioa da. Honetarako “modem nulu” izeneko teknika erabiltzen da, mutur bakoitzean bidaltzeko (TD) eta jasotzeko (RD) kableen seinaleak elkar gurutzatzen dira.