|
Microsoft Windows sistema eragile komertzial bat da ordenagailu pertsonalentzat. Multzo hau Microsoftek lehen aldiz 1985. urtean aurkeztu zuen eta gaur egun konputagailu pertsonalen merkatu mundiala menperatzera iritsi da. Windowsen bertsio berriak sistema eragile osoak dira. Hasiera batean, Windows MS-DOS sistema eragilearen gainean egindako interfaze grafikoa bat zen, soilik. Aurrerago, ordea, NT familia sortu zuen eta horren gainean egindako Windows berriak ez dira MS-DOS-en oinarritzen. Windows IBM PC konpatibleak ziren konputagailuentzat diseinatu zen (hauek Intelen x86 arkitekturan oinarritzen ziren), eta gaur arte, Windowsen ia bertsio guztiak hardware-plataforma honetarako egin dira (hala ere Windows NTren bertsio batzuk beste plataforma batzuetarako ere diseinatu ziren, Sparc eta PowerPC plataformetarako, adibidez). Windowsen zabaltzeak Intelen CPUak zabaltzea ekarri zuen baita alderantziz ere. Ondorioz, Wintel kontzeptua PC konpatiblea konputagailuak Windows erabiltzen esatera bihurtu zen. Microsoft Windowsen garapena hurrengo hau izan da: MS-DOS sistema eragilean oinarrituta:
Windows NT sistema eragilean oinarrituak:
Windows Server-en oinarrituta:
Ikus, gainera
Kanpo loturak |
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net