Marilyn Monroe (Los Angeles, Kalifornia, 1926koekainaren 1 - Los Angeles, 1962koabuztuaren 5) XX. mendeko film-izarra, sexu eta pop ikonoa da. Paper txikietan aritu ostean, pixkanaka 1950eko hamarkadako zinema-izar handiena bilakatu zen, haren komediarako senari eta haren erakargarritasunari esker. Azken urteotan paper serioagoetan ibiltzen saiatu zen. Hala ere, arazo pertsonalak zirela eta, bere buruaz beste egin zuen. Heriotzak, konspirazio teoriak pizteaz gain, mito bihurtu zuen Marilyn Monroe.