Mallorca

del.icio.us del.icio.us
Digg Digg
Furl Furl
Reddit Reddit
Rojo Rojo
Add to OnlyWire
Mallorca satelite irudian
Mallorca satelite irudian

Mallorca (latineko insula maior, "uharte nagusia", geroxeago Maiorica deituko zena) Balearretako uharte handiena da. Menorca edota Ibiza bezala, Mallorca oso helmuga turistiko garrantzitsua da. 3.625'75 km² eta 790.763 biztanle ditu Mallorcak, 2006ko erroldaren arabera (218,09 bizt./km²-ko dentsitatea)

Uharteko hiriburua (eta Balear Uharteak erkidegoko hiriburua, era berean) Palma da.

Eduki-taula

Biztanleria

790.763ko laguneko biztanleria du irlak, 2006.urteko erroldaren arabera. Biztanleria osoaren erdia hiriburuan bizi da, Palma de Mallorcan, hain zuzen ere(375.048). Ondoren, Calvià (45.824), Manacor (37.165), Inca (27.301), Llucmajor (31.381), Marratxí (29.742), Felanitx (16.948), Pollença (16.398) eta Alcúdia (16.176) herriak nabarmentzen dira.

Hiriburuaren gune metropolitarra, 4 udalerrik osatuta (Palma, Calvià, Marratxí eta Llucmajor, Palmako badian kokatuta daude, eta 500.000 biztanle aglutinatzen ditu bere baitan. Bestalde, biztanle gutxien dituen udalerria Escorca da (307 lagun), Tramuntanako Mendizerran kokatua, hain zuzen ere.

Turismoari esker, irlan 12 milioi turista edo bisitari jasotzen ditu urtero-urtero; udan irlako biztanleria bikoizten. Era berean, hainbat eta hainbat dire biztanle atzerritarrak; Europa hotzetik etorritako erretiratuak, batez ere.

Geografia

Tramuntanako Mendizerrak konfiguratzen du Mallorcako geografia fisikoa, irlaren ipar-mendebaldean. Era berean, irlaren erdialdean kokatutako lautada ere nabarmentzen da, "Pla" deitutakoa. Lautadaren mendebaldean eta Palmako Badiaren erdialdean, Calvià eta Llucmajor udalerrien artean, Palma hiriburua kokatzen da.

Llucmajor-en inguruan Randako mendiguneaa aurki genezake, Tramuntana baino askoz baxuagoa.

Tramontanako Mendizerra

·Puig Major (1445 m)

·Massanella (1364 m)

·Puig Tomir (1102 m)

·Puig de l'Ofre (1090 m)

·Puig de Galatzó (1027 m)

Beste batzuk

·Puig de Morell (562 m)

·Bec de Ferrutx (519 m)

·Puig de Sant Salvador (510 m)

·Puig de Randa (543 m)

·Puig de Galdent (420 m)

Hizkuntzak

Balear Uharteetako estatutuak ezartzen duen arabera, katalana eta gaztelania dira Erkidegoko hizkuntza ofizialak. Era berean, aipatu beharra dago Mallorcan mallorkera deituriko dialektoa mintzatzen dela. Dialekto honen ezaugarririk aipagarrienak "e" bokal neutroa eta artikulu salatuaren erabilera dira.

Historia

Klima

Mallorcako klima guztiz mediterraneoa da, udan tenperaturak nahiko handiak (30°C-tik gora) direlarik, eta txikiak negu partean (5 °C-tik beherakoak oso gutxitan). Tramuntanako mendilerroko tontorrik altuenetan ohikoa da elurra neguan, baina oso arraroa izaten da fenomeno hau hiriburuan eta lautadan. Hezetasuna, era berean, oso ohikoa da, irlaren kokapenagatik eta itsasoaren hurbiltasunagatik, hain zuzen ere.

Ekonomia

Mallorcako ekonomiaren zutaberik garrantzitsuenak turismoa eta eraikuntza dira, industriak ez baitu garrantzia handirik. Hala ere, artisautza-modu inportanteak existitu dira historikoki(larrua, zapatak, altzariak, abeltzaintza, zeramika, arrantza, meatzaritza). Era berean, ostalaritzako industria balearrak Espainiako lehenengotarikoak dira.

Mallorcako ardoak ere oso onarpen handia dute bai Espainia bai Europako leku askotan, azkenengo urteetan batez ere. Horrez gain, bi sormarka aurki ditzakegu uhartean: D.O. BINISSALEM-MALLORCA eta D.O. PLA I LLEVANT, baita "Ví de la Terra de Mallorca" sormarka ere (Mallorca Lurreko ardoa)

Komunikazioak

Sukaldaritza

Antolakuntza politikoa

Mallorcar ezagunak

Kanpo loturak

This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.


Giant Panda

Mercedes Car
James Bond Guide
This site monitored by SitePinger.net