|
Article on other languages:
|
Malaysia Hego-ekialdeko Asiako herrialdea da, 13 estatuz eratutako federazioa. Hiriburua Kuala Lumpur da, nahiz eta gobernu federalaren egoitza Putrajaya hiri berria izan. GeografiaMalaysia bi eskualde handitan banatua dago:
Mugakide ditu Brunei (381 km), Indonesia (1178 km) eta Tailandia (506 km), eta 4675 km luze diren kosta du. Ekuatoretik hurbil dagoenez, Malaysiak klima ekuatoriala du, oso hezea, tenperatura konstante eta handiak (bataz beste 26 eta 27°C), urteko tenperatura aldaketa oso txikia (1 eta 2°C artekoa) eta hezetasun handia urte osoan zehar. Euria sarritan egiten du, urteko bataz bestekoa 2.500 mm baita. Banaketa administratiboaSakontzeko, irakurri: Malaysiaren banaketa administratiboa Malaysia federazio bat da, hamairu estatuk (negeri) eta hiru barruti federalek (wilayah persekutuan) osatua. Malaisiar penintsulan hamaika estatu daude (hoietako bederatzi sultanerriak): Perlis, Kedah, Penang, Perak, Kelantan, Terengganu, Pahang, Selangor, Negeri Sembilan, Melaka, Johor. Bertan daude bi barruti federal: Putrajaya eta Kuala Lumpur. Borneo uhartean bi estatu daude, Sarawak eta Sabah, eta barruti federal bat, Labuan. Kanpo loturak
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net