Lurreko Telebista Digitala

del.icio.us del.icio.us
Digg Digg
Furl Furl
Reddit Reddit
Rojo Rojo
Add to OnlyWire

Lurreko Telebista Digitala edo LTD, bide digitaleko teknologien aplikazioa da, non edukien transmisioa ohiko antena, kable konexio edota satelite baten bidez egiten da. Teknologia digitala aplikatuz posibilitate handiagoak lortzen dira, hala nola kanal kopuru handiagoa, irudi kalitate hobea edo bereizmen handiko irudiak (HD edo High Definition ingeleraz) eta soinu kalitate hobea (AC3,Dolby Digital sistemak erabilita). Ipar Amerikan ATSC teknologia erabiltzen da, Japonian ISDB-T eta Europa eta Australian DVB-T-a (Azken bi hauek oso antzekoak dira). Munduko beste lurraldeak erabaki gabe daude oraindik.

DVB-T estandarra, Europako industriaren estandarren familian dago sartuta, telebista digitaleko emisioak transmititzeko erabilitako teknologiaren arabera bereiz daitezke: lurreko banaketa sarearen seinaleaz baliatuta, ohiko telebista analogikoan erabilia, egindako emisioak (DVB-T), satelite geo-egonkorretatik egindako emisioak (DVB-S), kable-sareen bidez (DVB-C) edota eragingailu mugikorrei destinatutako emisioak, prozesu txikiko kapazitatearekin eta bateriaz hornituak (DVB-H). Beste modalitate berri bat, ADSL bidezko telebista da, non estandar berri bat badauka (DVB-ADSL). Baita ere DAB (Digital Audio Broadcasting), formatu digitalean emisioak egiten dituzten irratiaz erabilitako audio modalitate berria agertu da.[1]

Eduki-taula

Lurreko telebista digitalaren jatorria

LTDa Estatu Batuetan jaiotzen da 1996. urtean, FCCari (Federal Communications Commission) esker, ATSC-ko (Advanced Television Systems Committee) telebista digitaleko estandarra onestean. Emisio digitalak 1999ko Maiatzean hasten dira. Bestalde, apagoi analogikoa, 2006eko Abendurako edo LTDko seinalea jasotzeko gaitasuna etxebizitzen %85a izandakoan ezarriko da.

Legezko agindu bezala, broadcasterrak ohizko difusio analogikoaren sistematik, sistema digital berri batera aldatuko dira (ATSC estandarra erabiltzen duena). 1992an, Estatu Batuek "Guztiz Digitalaren" alde egiten du apustu, Europa eta Japoniaren telebista analogikoaren estandarraren aurka egiten duena. Mugimendu hau, Estatu Batuei ematen die lidergoa arlo honetan.

Telebista analogikoaren aurrean dituen abantailak

Telebista digitala, analogikoaren aurrean hiru abantaila nagusi aurkezten ditu:

Irudi eta soinu kalitate handiagoa

Telebistaren lurreko transmisioa, energia dispertsio, itzalezko guneak eta oihartzunak eragiten dituzten isladapenengatik hondatu daiteke. Transmisio analogikoan, arazo hauek elur, irudiaren zaratak, irudi bikoitzak, koloretasun urria eta kalitate baxuko soinu bezala agertzen dira. Transmisio digitalean, bestalde, seinalea kodetua izanda, irudi osoa jasotzen da, baina hondale digital-era heltzen da, hau da: zirkuitu dekodatzaileetara heltzen den seinalea nahikoa ez denean, honen harrera galtzen da. Harrera on bat, kalitate normaleko transmisio analogiko bat baino potentzia gutxiago behar du.

Telebista emisio baten irudi, soinu eta datuak MPEG-2 (Moving Pictures Experts Group 2) formatu digitalean kodetzen dira. Transmititutako irudi eta soinuaren kalitatea, multiplex datu kaudalen fluxuaren menpe dago.

Oihartzunen arazoa europar sisteman konpondu dira COFDM (Coded Orthogonal Frequency Division Multiplexing) modulazioa erabiltzen. LTD-an, lortutako fluxu bitarra (Irudia, Soinua eta datuak kodetu ondoren), milaka eramaleen bidez trasmititzen da.

Datu bitarren fluxua, abiadura txikiko milaka sub-fluxuetan zatitzen da. Hau dela eta, bit-en iraupena handia da. Denbora erabilgarri batean emititzen da, ondoren, geldialdi doa. Denbora erabilgarri horretan, transmisore guztiak sinkronizatuta daude eta fluxu bitarraren bits zati bat, paraleloan emititzen da. Modu honetan, hirigunetan, interferentziek potentzia eta heldutako seinale/zarata erlazioa hobetzen dute. Adibidez, hiriguneko eraikinak sortzen dituzten isladapenek, seinaleak gainezarri eta honela, hauen potentzia eta soinu/zarata erlazioa hobetzen dituzte.

Gainera, kodeketa hau, akatsak aurkitu eta zuzentzeko gai da, nahiz eta seinalea leku desfaboragarri batean jaso.

MPEG-2 konprimaketa, galerak dituen konprimaketa mota da, beste modu batera esanda, emititu baino lehen Bideo/Soinu kalitatea txarragoa dela era digitalean, analogikoan baino. Hau dela eta, Lurreko Telebista Digitala, jasotako seinale kalitate hobearen bermetasuna ematen digu, eta ez Bideo/Soinu kalitatea.

Telebista emisio kopuru handiagoa

Gaur egun daukagun telebista analogikoaren teknologia dela eta, bakarrik programa bat transmititzea uzten gaitu UHF kanal bakoitzeko (Kanalaren banda zabala 6MHz, 7Mhz edo 8Mhz-koa izan daiteke). Gainera, emisio bat burutzen ari bada, aldameneko kanalak transmisio barik egon behar dira, interferentziak saihesteko.

Beste aldetik, kodeketa digitala (MPEG-2) aukera ematen digu UHF kanal bakar batean (20 Mbps inguru, gaur egungo Espainiako konfigurazioa dela eta), programa ugari kalitate digitalean transmititzea (DVD baten antzekoa). Aldi berean, igorritako programak, irudi eta soinu kalitatearen menpe daude. Gaur egunean, bost kanal emititzen dira (Lau erabiliak normalean), UHF kanal bakoitzeko. Bestalde, MPEG-2 kodeketaren malgutasuna, parametro hauek aldatzeko aukera ematen du edozein momentuan, ikuslea konturatu gabe. UHF ohiko kanal baten lau edo bost emisio kanalen blokeoa MUX (multiplex) izena hartzen du. MUX-aren fluxu bitarra, osatzen duten kanalen multiplexazioa da. Kanal multiplexatu bakoitzaren fluxu-erlazioa erregulatu daiteke, hau da, kanal hauen kalitate erregulatzeko gaitasuna dugu. Adibidez, fluxu altua jarri al zaio ordaindutako pelikula edo kirol ekitaldiari, eta fluxua murriztu MUX-a osatzen duten gainontzeko kanalei, emisio zabalekoak izatekotan. Sistema aurreratu bat, MUX-a osatzen duten kanal bakoitzeko fluxua estimatzen du momentu bakoitzean eta banda zabal gehiago edo gutxiago asignatzen du erabilera beharraren arabera.

Malgutasun handiagoa emisio eta eskainitako zerbitzu gehigarrietan

Kanal bakoitzean, MPEG-2 fluxu bakarra emititzen da, eta honek, bideo, audio eta datu anitzak eduki ahal ditu. Nahiz eta operadore bat baino gehiago kanal multiplexatu bat elkar banatu, bakoitzak bere banda zabala bideratu dezake nahi duen edukiak eskaintzen. Adibidez, bideo fluxu bat emititzen du, audio fluxu bikoitza (bi hizkuntza ezberdinetan) eta zenbait datu fluxu( Azpitituluak hizkuntza ezberdinetan, gorrentzako azpitituluak, partidu batean jokalarien estatistikak,...)

Informazio guzti hau erabiltzaileari heltzen zaio, LTD hartzaileak dituen aplikazioei esker. Industria estandar hau MHP (Multimedia Home Platform) deitzen da. Operatzaile bakoitzak nahi izandako zerbitzuak eskaintzen duten aplikazioak garatuko ditu eta hauek LTD hartzailean ezarriko dira zerbitzu hoiek erabiltzeko.

Hoietako aplikazio bat EPG (Electronic Program Guide) edo Progamen Gida Elektronikoa da. Honek, programen buruzko informazioa interpretatuko du eta erabiltzaileari erakutsiko dio, grabatzeko aukera ematen eta hauen informazioa emanez.

LTDa ikusteko beharrezkoa dena

Gaur egun, LTD-ko eta telebista analogikoaren emisioak, UHF-ko banda berdinean egiten dira. Seinale berri hau sintonizatzeko ez da beharrezkoa eraikinaren antena kolektiboa aldatzea, 1995tik aurrera ezarri edo berrikusi bada, baina derrigorrezkoa da DVB-T dekodatzaile bat jartzea telebista analogikoko hartzaile bakoitzarentzat edo dekodatzailea gehitua duen telebista bat erostea. LTD seinale bat jasotzeko, jaso nahi dugun eremuan, honen emisioa egon behar da.

Orduan, orain seinale analogikoarekin erabiltzen ditugun antena eta distribuzio sareak, seinale digitalarekin erabili daitezke, biak UHF bandan emititzen direlako. Bestalde, ezarritako anplifikadoreak, monokanalak dira (bakarrik UHF-ko kanal bat anplifikatzen dute) eta gainera seinale analogikoentzat daude eginak. Ortaz, beharrezkoa da kanal anplifikadore berri bat jartzea, telebista digitalean erabilitako kanal bakoitzean. Gaur egungo Espainian dagoen egoerarekin, bi edo hiru anplifikadore berri behar izango ziren.

Aldaketa bakun eta merke honekin LTD-ko seinalea eraikin osoko etxebizitzetara helduko da, baina seinale hau, gure telebista analogikoko hargailua ulertzen ez duen kodeketa batean dago. Emisio digitalak ikusi nahi dugun telebista bakoitzean DVB-T dekodatzaile bat jarri beharko da, honako funtzioak burutzeko:

  • COFDM seinalea desmodulatu.
  • MPEG-2 fluxua interpretatu.
  • Aukeratutako programa atera.
  • Programa hori deskodetu.
  • Deskodetutako programa telebista analogikoaren hargailura bidali.

Azkenik, hautakizunik ekonomikoena, ordenagailuarentzako DVB-T txartel hartzaile bat erostea izango zen, edozein formatuan: USB, PCI edota PCMCIA.

LTD-ko plan teknikoa

2005ko Uztailaren 29ko Mininistro Kontseiluan, Gobernuak LTD-ko plan tekniko berriaren textua[2] onartu zuten.

Plan berri honetan agertzen diren neurrietatik, itzalaldi analogikoaren aurrerapena (2012 urterako finkatuta eta 2010eko Apirilaren 3ra aurreratua) eta LTD-ko emisioen kopurua handitzea, nabarmendu daizteke. Azken hau burutzeko, Quiero TV-ren porrotaren ondoren aske geratu diren frekuentziak berrerabili eta gaur egun erabilgarri nahiz DVB-H-rako pentsatuak daudenak berrantolatuko dira. Ekintza hauek egiteak, bigarren multiplex bat ekarriko du gune batzuetan, emisio autonomikoentzat.

Bitarteko epealditan, itzalaldi analogikoa heldu arte, operadore publikoa multiplex oso bat jasoko du. Emisora pribatu bakoitzak, gaur egun duen kanal digitala mantenduko du ( Net TV eta Veo Tv bezala). Aldi berean, betekizunak betetzen badituzte, kanal berriak emititzeko aukera izango dituzte.

Itzalaldi analogikoaren ondoren, RTVE operadore publikoa, bi multiplex oso jasoko ditu eta emisore pribatu bakoitzak multiplex bakarra. Bestalde, autonomi erkidegoek bi multiplex kudeatzeko aukera izango dute beraien esparru geografikoetan.

Plan teknikoaren beste puntu nabarmenak

  • Gutxienez lau kanal emititzea multiplex bakoitzean; operadore bat multiplexaren kontrol osoa daukanean ez da bete behar, kasu honetan nahi dituen kanal kopurua emitituko ditu, irudi eta soinu betekizunak betetzen badituzte (HDTV-ko emisioak egiteko aukera egongo da).
  • Multiplexaren %20ko edukieraren limitazioa egongo da telebista kanalak ez diren emisioetan. Adibidez aplikazio interaktiboak eskaintzen duten kanalek, ezingo dute multiplexaren %20 edukiera gainditu.
  • Lurralde estaldura handitzeko betebeharra[3]:
  •  %80ko estaldura 2005 urte bukaerarako.
  •  %90eko estaldura 2008 urte bukaerarako.
  •  %95eko estaldura itzalaldi apagoia heltzerakoan.

Emisio analogikoen itzalaldia

Itzalaldi analogiko izenarekin ezagutzen da, irrati eta telebista operadoreen emisio analogikoen gelditzeari, Europar Batasuna eratzen duten herrialdeetan. 2005eko maiatzean, Europako Batzordeak 2012 urtea proposatu zuen muga bezala herrialde guztientzat.

Espainian, itzalaldi hau urte horretarako ezarrita zegoen. Hala ere, 2005eko Uztailaren 29ko Dekretu Errealean, espainiar gobernuak 2010 urtera aurreratzea erabaki zuen, Soriako probintzian izan ezik (Bertan, 2008 urtean gertatuko da ereduzko froga bezala). Ordura arte, emisio digitalak eta analogikoak egongo dira.

Itzalaldiak Europar Batasunean

  • Andorrako Printzerrian itzalaldi analogikoa 2007ko Irailaren 25an gertatu zen. Emisio digitalak bakarrik erabiltzen zituen lehen Europako herrialdea bilakatu zen, seinalean espazioa askatzeko asmoz.
  • Danimarkan oraindik ez dago data finkorik ezarrita, baina parlamentu-gehiengo bat lehen bailen ezartzea nahi du, eta 2009 urterako espero da.
  • Gainerako herrialdeek oraindik ez dute erabaki.

Momentu honetatik aurrera, beharrezkoa izango da sintonizatzaile digitala duen telebista bat izatea edo kanpoko LTD edo DVB-T sintonizatzailea, seinale digitala prozesatzeko eta telebistara bidaltzeko, azken hau ikus dadin.

LTD-ko emisioak

Euskadin LTD-ko emisioak burutzen dituzten kanalen zerrenda
Katea Telebista kanalak Irrati kanalak Multiplexorea Frekuentzia
Antena 3 Antena 3
Antena.Neox
Antena.Nova
Onda Cero
Onda Melodía
Europa FM
SFN (69)
SFN (69)
SFN (69)
858 MHz
858 MHz
858 MHz
EiTB ETB 1
ETB 2
ETB Sat
Canal Vasco
Euskadi Irratia
Radio Euskadi
Euskadi Gaztea
Radio EiTB
Radio Vitoria
SFN (63)
SFN (63)
SFN (63)
SFN (63)
SFN (63)
810 MHz
810 MHz
810 MHz
810 MHz
810 MHz
La Sexta laSexta
Hogar 10
  SFN (67)
SFN (69)
842 MHz
858 MHz
Net TV Net TV
Fly Music
Radio Intereconomía
Punto Radio
SFN (66)
SFN (68)
834 MHz
850 MHz
Sogecable Cuatro
CNN +
40 Latino
SFN (67)
SFN (67)
SFN (67)
842 MHz
842 MHz
842 MHz
Telecinco Telecinco
Telecinco Estrellas
Telecinco Sport
SFN (68)
SFN (68)
SFN (68)
850 MHz
850 MHz
850 MHz
Televisión Española La 1
La 2
Canal 24 Horas
Clan TVE
Teledeporte
Radio 1
Radio Clásica
Radio 3
MFN
MFN
MFN
MFN
SFN (66)




834 MHz
Veo TV Veo TV
SET en VEO
Tienda en Veo
SFN (66)
SFN (66)
SFN (66)
834 MHz
834 MHz
834 MHz

Ikusi, gainera

Kanpo loturak

Aipamenak

This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.


Giant Panda

Mercedes Car
James Bond Guide
This site monitored by SitePinger.net