|
Landareak Plantae erreinuko izaki bizidunak dira. Gaur egun 300.000 espezie baino gehiago kontabilizatzen dira. Landareen artean zuhaitzak, belarrak eta zuhaixkak daude. Aristotelesek eginiko sailkapen sisteman landareak animaliak ez ziren izaki bizidun guztiak ziren, hau da, mugimendurik ez zutenak edo organo sentsorialik ez zutenak. Linnaeusen nomenklatura sisteman Vegetabilia Erreinua osatzen zuten, geroago Plantae gisa ezagutuko zena. Orokorrean landaretzat hartu ohi diren hainbat izaki bizidun azkeneko urteetan bertatik atera ditugu, adibidez onddoak eta hainbat alga talde. Gainera landareak taxonomiaren kontzeptuetatik at geratu ohi dira askotan eta horregatik zailak izaten dira definitzen eta sailkatzen. Botanika da landareak aztertzen dituen zientzia.
LoreaLandare angiospermoen eta gimnospermoen ugaltze organoa lorea da. Loreek bi atal dituzte: ugaltze atalak eta babes atalak
Ginezeoaren barruan obuluak egoten dira. Obuluak, estamineek sortutako polenarekin harremanetan jarritakoan, aldatu egiten dira eta hazi bihurtu. Fruituak loreetatik sortzen dira. ElikaduraIzaki autotrofoak dira, beraz, beraien elikagaiak sortzen dituzte. Horretarako pausu hauek betetzen dituzte: 1· Lurzorutik ur eta gaztzak hartu Landareek ura xurgatzen dute sustraietatik, eta ur orretan gatz mineralak egoten dira. Nahaste horri izardi landugabea deitzen zaio. 2· Zurtoinatik izerdi landugabea hostoetara eraman Izerdi landugabea gora igotzen da zurtoinetatik, gero, goraka jarraitzen du, hodi eroaleetan zehar. 3· Hostoetan izerdi landugabea aldatu Hostoek egiten dute landareen elikadura prozesua. Prozesu horri fotosintesia deitzen zaio. 4· Izerdi landugabea landare osoan hedatu Izerdi landuak egiten duten elikagaiak landare osoan hedatzen da, eta horrela landareen zelula guztietara iristen dira. Landareen Sailkapena
Zuhaitz bat
Landareek multzo askotan banatzen dira: GarrantziaFotosintesia eta karbonoaren finkapena landareen eginkizun garrantzitsuak dira eta algek egindakoarekin batera ekosistemaren energia eta materia organikoaren ekoizpenaren oinarri dira. Prozesu hauen ondorioz erradikaldi aldatu da Lurreko atmosfera, proportzionalki oxigeno kantitate erraldoi bat dutena. Animalia eta bestelako izaki bizidun gehienak aerobikoak dira eta beraz oxigenoan bizi dira. Gizakion elikaduraren parte garrantzi bat zerealek egiten dute. Gizakiok era berean fruituak, barazkiak, belarrak eta espeziak. Hainbat landare baskularrek zura sortzen du, eraikuntzan oso erabilia dena. Gainera lehen mailako negozioa da lore salmenta. HazkuntzaLandareen hazkuntzan elikagai gehiago jasotzen dira airetik lurretik baino. Landareek euren hazkuntza eta mantenurako fotosintesia egiten dute. Prozesu honetan landareek Eguzkiko argia erabiltzen dute karbono dioxidoa azukretan eraldatzeko. Landareek ura ateratzen du lurretik prozesua laguntzeko. Lurretik ere nitrogenoa, fosforoa eta bestelako elikagai garrantzitsuak ateratzen dituzte. Hazkuntzaren arabera landareak hiru talde ezberdinetan sailkatzen dira:
Azken hauek bi talde ezberdinetan banatzen dira: kaduzifolioak eta ez-kaduzifolioak. Klima tropikaletan landare askok bere hostoak galtzen dituzte urtaro lehorrean. Landareen hazkuntza nahiko ezberdina da espeziaren arabera. Goroldio batzuk 0.001mm/ordu hazten dira eta zuhaitza gehienak 0,025-0,250 mm/orduko. Espezie batzuk, batez ere trepadoretan 12,5 mm/orduko hazten dira. Banbuak egun bakar batean metro 1 hazteraino iritsi daitezke. ArnasketaLandareek ere arnasa hartzen dute. Hostoek aireko oxigenoa hartzen dute eta gero, karbono dioxidoa hartzen dute eta oxigenoa bota. Beraz, prozesuan gasen sarrerea eta irteera elikadura prozesukoaren alderantzizkoa da. Izan ere, elikadura prozesuan karbono dioxidoa sartzen da hostoetan eta oxigenoa kanporatzen da. Arnasketa eta elikadura prozesuak aldi berean gertatzen dira egunez, baina gauez, alderantziz:
|
|||||||||||||||||||||||||||||||
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net