|
Article on other languages: |
Lagran Arabako hegoaldean dagoen udalerri txikia da, Mendialdeako eskualdearen hego-ekialdean eta Kantabria mendilerroaren behealdean kokatutakoa. 200 biztanle inguru ditu.
HistoriaHerriaren sorrera ez dago argia, lehen aipamena 1165. urtekoa bada ere. XV. mendearen bigarren erdialdearen inguruan Nafarroako Erresumatik igaro zen Gaztelako Erresumaren menpe egotera, eta 1515ean Uria izendatu zuten. Salinasko Kondea eta geroago Hijarreko Dukeak herriaren jabeak izan ziren garai hartan. HerriakLagrango udala hiru herri osatzen dute gaur egun: Lagran bera, Villaverde eta Pipaon. Inguru naturalaEga ibaia udalerri honetan jaio da, ondoren Nafarroarako bidea hartuz. Lagran ohiko abiapuntua da Peña del Leon eta Cruz del Castillo mendietara igotzeko, Toloño/Kantabriako mendilerroaren oinetan egonda. IkustekoakGarai bateko harresiaren aztarnak daude gaur egun ere ikusgai, Portal de Cristo izeneko atean batez ere. Bestela, erdialdean Andra Mariaren Parrokia Eliza platereskoa (Iglesia Parroquial de Nuestra Señora) dugu, XVI. mendekoa. Azkenik, hegoaldean Vianatarren jauregi barrokoa dago. Ikus, gaineraKanpo loturak
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net