|
Italia (italieraz: Italia edo Repubblica Italiana) Europa hegoaldeko estatua da. Hiriburua Erroma du. Italiar penintsulan, Po ibaiko haranean eta Mediterraneoko Sizilia nahiz Sardinia irletan zabaltzen da herrialdea. Frantzia, Suitza, Austria eta Esloveniarekin ditu mugak iparraldean. San Marino eta Vatikano Hiria Italian barneko estatu independenteak dira.
GeografiaSakontzeko, irakurri: Italiako geografia Italiako gehiena penintsula batek hartzen du, Mediterraneoak inguratua. Iparraldeko zatiak Liguriako itsasoa izena hartzen du eta mendebaldekoak Tirreno. Bertan daude bi uharte nagusiak: Sardinia eta Sizilia. Ekialdean, Itsaso Adriatikoa dago eta hego-ekialdean, Itsaso Jonikoa. Iparraldean Alpeak daude: ekialdeko muturrean, Dolomitak haren partea dira. Mont Blanc edo Monte Bianco (4.808 metro) da mendirik altuena. Haren ondoren, Gran Paradiso (4.061 m), Ortler (3.905 m), Monte Viso (3.841 m), Presanella (3.558 m) eta Marmolada (3.343 m) dira garaienak. Gainera, bi sumendi ezagun daude bertan: Napoli ondoko Vesuvio eta Siziliako Etna. Bestela, Po ibaia herrialdeko luzeena da (652 km). Eta lakuei dagokienez, Gardakoa, Maggiore eta Comokoa handienak dira eta Alpeetako eskualdean kokatuta daude. HistoriaSakontzeko, irakurri: Italiako historia Italiaren historia oso aberatsa da, bereziki Mendebaldeko zibilizazioan eragin garrantzitsuena izan duten kulturek bertan izan zutelako sorleku eta gunea. Besteak beste, etruskoek, erromatarrek eta greziarrek ere eragin handia izan zuten bertan. Erdi Aroan ere garrantzitsua izan zen, Eliza Katolikoaren gunea zelako. Erakunde haren boterea erabatekoa izan zen, XIX. mendera arte Italiako penintsularen erdialde osoa Aita Santuen boterearen menpe egon baitzen. Errenazimentu eta Aro Modernoan zehar, Italiako gainerako lurraldeak hiri-estatuetan banatuta zeuden. Italiar nazionalismoa gogor borrokatu zen abnitz urtetan herria batzeko. 1870ean Erroman sartu ziren eta Elizaren Estatuak deuseztatu. Banaketa administratiboaSakontzeko, irakurri: Italiako banaketa administratiboa Italiako eskualdeakHogei eskualdetan banatzen da Italia (italieraz regioni). Haietako bostek (* markakoak) autonomia estatusa daukate. Hori dela eta, beren eskualdeko auzien gaineko legeak egiteko eskubidea dute. Eskualde guztiak, Aosta Ibarra izan ezik, probintzietan banatuta daude.
Hiri nagusiak
Probintzia populatuenakOndokoak miloi batetik gorako biztanleria duten probintziak dira (2005eko datuak):
KulturaHizkuntzakSakontzeko, irakurri: Italiako hizkuntzak Italiako hizkuntza ofiziala italiera da. Zenbait eskualdetan frantsesa (Aosta Haranean) eta alemana (Trentino-Adige Garaian) koofizialak dira. Beste zenbait hizkuntzak erregioko onarpena dute. Italian hizkuntza gutxituok mintzatzen dira:
LiteraturaSakontzeko, irakurri: Italierazko literatura Musika
KirolaTxirrindularitzaSakontzeko, irakurri: Italiako Giroa eta Italiako txirrindularien zerrenda FutbolaSakontzeko, irakurri: Italiako futbol taldeen zerrenda Jaiegunak
HedabideakRAI (Radiotelevisione Italiana) irrati eta telebista kate publiko italiarra da. Informazio orokorreko egunkarien artean "Corriere della Sera" (Milano), "La Repubblica" (Roma) eta "La Stampa" (Torino) ditugu, beste batzuen artean. Kanpo loturak
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net