Poll without page-refresh
Article on other languages:
Ipar Amerika Amerikaren barnean dagoen azpi-kontinente bat da. Ozeano Artikotik Mexiko eta Guatemala arteko mugaraino heltzen dena. Geografikoki Ertamerika eta Karibeko herrialdeak ere bertan sartzen dira.
Bere 24.490.000 km² eremua da, Lurraren %4.8a, eta, 2006ko urrian , 514.600.000 biztanle zituen. Hau da, munduko hirugarren kontinenterik handiena da, Asia eta Afrikaren ondoren, eta laugarren populatuena Asia , Afrika eta Europaren ondoren. Ipar Amerikak, Hego Amerikarekin batera, Amerika sortzen du.
Historia
Sakontzeko, irakurri: Ipar Amerikako historia
Nahiz eta adituek Ipar Amerikako jatorrizko biztanleak Asiatik etorritako etorkinak zirela uste, Ipar Amerikako amerindiarrek Lurra sortu zenetik bertan daudela sinesten dute.
Europarrek Amerika ikusi baino lehengo biztanleak politikoki egitamu ezberdinetan banatuta ziren, talde txikietatik inperio handietara. Kontinentean bazeuden zabaldi handietan bizi ziren bisonte -ehiztari tribuak eta Maia edo Azteka inperio aurreratuak.
1492an , espainiarrak kontinentera heldu zirenean, historia goitik-behera aldatu zen. Espainiak azteka inperioa suntsitu zuen eta Erresuma Batuak eta Frantziak iparralderantz jo zuten 300 urte iraungo duten koloniak sortzeko.
1776an Estatu Batuek Europaren boterepean egoteari uko zutenean, eskualdeko beste herriek hasitako ibilbidea jarraitu zuten (adibidez Mexiko 1810ean ). Hortik hasi zen egun azpi-kontinentea munduko posturik aurreratuenean jarri duen bilakabide hedakorra.
Geografia
Geografia fisikoa
Sakontzeko, irakurri: Ipar Amerikako geografia
Ipar Amerika satelite irudian
Ipar Amerika Amerika kontinentearen iparraldeko aldean kokatzen da. Hego Amerikarekin duen muga eztabaidatusa da oso:
Kostaldea luzea eta irregularra da. Tartean Mexikoko Golkoa , Hudsoneko badia , San Laurendi golkoa eta Kaliforniako golkoa daude.
Baditu uharte asko ere: Uhartedi Artikoa , Antilla Handiak eta Antilla Txikiak , Alexander uhartedia , Aleutiar uharteak , Groenlandia , etabar nagusiak izaki. Bermudak geografikoki ez daude Ipar Amerikan.
Giza-geografia
Ipar Amerikako hizkuntza nagusiak ingelesa , gaztelania eta frantsesa dira. Angloamerika Amerikako herrialde anglofonoak izendatzeko erabiltzen da, hau da, Estatu Batuak , Kanada , Belize eta zenbait Karibe uharte . Latinoamerika , berriz, Amerikako herrialde latinetiko hizkuntzak aritzen direnak izendatzeko erabiltzen da, hau da, Ertamerikako gehiena, Mexiko eta Karibe uharte asko, Hego Amerikarekin batera. Frankofoniako lurraldeak Ipar Amerikan Kanada , Frantziar Antillak, Saint-Pierre eta Mikelune , AEBetako Louisiana eta Haiti dira.
Kulturalki hizkuntza muga handia da. Angloamerikako kultura eta Latinoamerikakoa ezberdinak dira oso.
Ekonomikoki, Kanada eta Estatu Batuak aurreratuenak dira, Mexiko garapen-bidean dagoen herrialde bakarra izaki. Eskualdean badaude erakunde amankomunak, adibidez Caribbean Community and Common Market (CARICOM) , edo North American Free Trade Agreement (NAFTA) .
Demografikoki, Ipar Amerika mestizoa da.
Estatuak
Eskualde edo herrialdearen
izena eta bandera
Azalera
(km²)
Populazioa
(2005-07-01 zenbatetsia.)
Dentsitatea
( /km²)
Hiriburua
Angila (Erresuma Batua )
102
13,254
129.9
The Valley
Antigua eta Barbuda
443
68,722
155.1
St. John's
Aruba (Herbehereak )
193
71,566
370.8
Oranjestad
Bahamak
13,940
301,790
21.6
Nassau
Barbados
431
279,254
647.9
Bridgetown
Belize
22,966
279,457
12.2
Belmopan
Bermudak (EB)
53
65,365
1,233.3
Hamilton
Birjina uharte britainiarrak (EB)
153
108.708
308,8
Road Town
Birjina uharte amerikarrak (EEBB)
352
22,643
148.0
Charlotte Amalie
Kanada
9,984,670
32,805,041
3.3
Ottawa
Kaiman Uharteak (EB)
262
44,270
169.0
George Town
Costa Rica
51,100
4,016,173
78.6
San Jose
Kuba
110,860
11,346,670
102.4
Habana
Dominika
754
69,029
91.6
Roseau
Dominikar Errepublika
48,730
8,950,034
183.7
Santo Domingo
El Salvador
21,040
6,704,932
318.7
San Salvador
Groenlandia (Danimarka )
2,166,086
56,375
0.026
Nuuk
Grenada
344
89,502
260.2
St. George's
Guadalupe (Frantzia )
1,780
448,713
252.1
Basse-Terre
Guatemala
108,890
14,655,189
134.6
Guatemala Hiria
Haiti
27,750
8,121,622
292.7
Port-au-Prince
Honduras
112,090
6,975,204
62.2
Tegucigalpa
Jamaika
10,991
2,731,832
248.6
Kingston
Martinika (Frantzia)
1,100
432,900
393.5
Fort-de-France
Mexiko
1,972,550
106,202,903
53.8
Mexiko Hiria
Montserrat (EB)
102
9,341
91.6
Plymouth ; Brades
Holandarren Antillak (Herbehereak )
960
219,958
229.1
Willemstad
Nikaragua
129,494
5,465,100
42.2
Managua
Panama
52,853
2,498,717
47.3
Panama Hiria
Puerto Rico (AEB )
9,104
3,916,632
430.2
San Juan
Saint Kitts eta Nevis
261
38,958
149.3
Basseterre
Santa Luzia
616
166,312
270.0
Castries
Saint-Pierre eta Mikelune (Frantzia)
242
7,012
29.0
Saint-Pierre
Saint Vincent eta Grenadinak
389
117,534
302.1
Kingstown
Trinidad eta Tobago
5,128
1,088,644
212.3
Port of Spain
Turkiar eta Caicos Uharteak (EB)
430
20,556
47.8
Cockburn
Ameriketako Estatu Batuak
9,629,091
295,734,134
30.7
Washington DC
Total
24,486,305
514,144,046
21.0
Diaspora
Ikus, gainera