|
iPhone-a Apple konpainiak disenaitu eta saltzen duen multimedia edukiak erreproduzitu eta Interneten nabigatzeko prestatuta dagoen telefono mugikorra da. Bere funtzioen artean daude argazkiak ateratzea, musika eta bideoa erreproduzitzea eta testu mezuak igorri eta jasotzea. Baita ere Internet zerbitzuak eskaintzen ditu, hala nola, e-posta, web nabigatzailea eta Wi-Fi konexioa. Erabiltzaileak aginduak multi-puntuzko LCD pantaila ukigarri baten bitartez ematen ditu, botoi eta teklatu birtual batzuen bidez. iPhone-ak, banda laukoitzean (2.5 G) funtzionatzen du. Seriez Mac OS X nabigazio sistemarekin eta iPod musika errepoduktorearekin saltzen da. Beste ezaugarri batzuren artean, Wi-Fi (802.11 b/g) eta Bluetooth 2.0 konexioak daude, eta 2 megapixeletako argazki-kamera bat ere badu.
HistoriaiPhone-a garatzeko lehenengo urratsa eman zen, Steve Jobs ingeniariak agindutako pantaila ukigarriak aztertzeko eskaerarekin bat. Momentu hartan tablet PC-tan lan egiteko asmoa baitzeukan Apple-ek. Askok beste PDA bat sortzeko eskaera egin arren, 2003ko apirilean "D: All Things Digital" konferentzian Jobs-ek egindako adierazpenetan azaldu zuenez, tablet PC eta PDA ez omen ziren aukera onegiak Apple-entzat, azken hauek eskari handiko merkatuak zirelako. Bere aburuz, telefono mugikorrak izango ziren informazioa eskuratzeko gailu eramangarri garrantzitzuena.[1] 2007ko urtarrilaren 9an, Macworld bileran, iPhone-a aurkeztu zuen komunikabideetan ohiartzun zabala eskuratuz.[2] 2007ko ekainaren 11an berriz, Apple-k kode garatzaileentzako antolatzen duen batzarrean, jakinarazi zuen beste enpresek ere iPhone-ak dakarren Safari-ren motorea erabiliz eraikiko zituztela programak. Kanpo-enpresa hauek Web 2.0 aplikazioak sortu eta erabiltzaileei Internet atzipena luzatuko lieke.[3] Wall Street Journal-en arabera, Hon Hai Taiwan-eko konpainiak duen Shenzhen faktorian fabrikatzen dira. EzaugarriakiPhone-ak hizketaldia, deiak etenean mantentzea, dei desberdinak bat egitea, dei egilearen identitatea identifikatzea eta beste funtzio multimediekin integrazioa ahalbidetzen du. Adibidez, musika jotzen dagoen bitartean eta dei bat jasotzen bada, soinuaren ozentasuna pixkanaka jeitsi egiten da erreproduzioa etenaz horrela deiari paso emateko. Deia amaitutakoan musika jotzen hasten da berriro. Hala ere, ahots bidezko telefono zenbakien markatzerik ez du jasaten. iPhone-ak bestalde erantzungailu sistema berezi bat dauka atsekia, entzumen bitartez izan beharrean erabiltzaileak deiak irudi bitartez ikusi ahalko baititu. Honek, ohiko erantzungailuetatik desberdintzen du eta mezuak modu ez kronologiko batean entzuteko nahiz ezabatzeko aukera eskaintzen dio. Izan ere, mezu bakoitza pantailan agertzen da eta ez dago telefono batera deitu beharrik hauek entzuteko. AT&T-k bere azpiegitura moldatu zuen Apple-k diseinatutako ezaugarri hau egokitzeko. Melodien ezaugarria 2007ko irailaren 5an ahalbidetu zen eta erabiltzaileari bere deien tonu propioak sortzeko aukera uzten dio. Horretarako iTunes Store-an erositako abestiaren zati bat (kantaren edozein momentuko 3 eta 30 segundoko bitarteko tartea) hartzen da, eta goranzko nahiz beheranzko iraungipena eduki dezakeena, edo etengabeko jotze moduan segundo erdi eta bost segundo bitarteko isilunea erantsi dakiokena, horrela nahi izanez gero. Guzti hau iTunes erabiliz lortzen da eta abestia erosteaz gain prezio gehigarri bat dauka. Katalogoan dauden kanta guztiak melodia bezala erabiltzea ez da posible. Bestalde, doinu hauek iPhone-ak dakarren alarmaren soinutzat erabili daitezke.
Textu mezuak kronologikoki aurkezten dira postontzi elektroniko itxuran, Mail-en agertzen den antzera non textu guztia bateratuta agertzen den mezuaren hartzailea izena irizpidetzat erabiliaz. Mezuak komikietako bokadilo modukoetan bistaratzen dira (iChat-en agertzen den antzera) eta azpian hartzailearen izena dator. iPhone-a ez du bat-bateko mezu zerbitzurik eskaintzen, MMS-ak edo hartzaile anitzeko SMS-ak igortzea ez da posible, ezta textu zatiak kopiatu/moztu eta gero pegatzeko.[4]
iPhone-ak 2.0 megapixeldun kamara inkorporatuta dakar bere atzekaldean eta argazkiak ateratzeko balio du baina ez bideoa grabatzeko. Argazki hauek ikusi, Internet-eko zerbitzu batzuetan gora kargatu eta baita e-postaz bidaltzeko jatorriko software-arekin hornituta dago. Erabiltzaileak, pantailan, irudiaren gainean atzamarrekin atximur keinua eginez zoom efektua eman diezaioke argazkiari. Software hau Mac-eko iPhoto programarekin integratuta dago.
Musika bilduma bistaratzeko egitura aurreko iPod-en desberdina da, atal bakoitza alfabetikoki sailkatzen da argiago geratuz banaketa hau. Hizkien tamaina haundiagoak helburu honetan ere laguntzen du. Beste iPod-en antzera, iPhone-an dauden edukiak abesti, artista, album, bideo, erreprodukzio-zerrenda, genero, konpositore, podcast, entzun-liburu eta bildumak erabiliz sailkatzen ditu. Bestetik iTunes-en ezaguarri bat partekatzen du: Cover Flow deritzona; honen bidez album bakoitzaren karatula ikusi daiteke. Azalean dagoen karatula aldatzeko pantaila gainean atzamarra leunki mugitzearekin lortzen da. 2005an aurkeztu ziren 5. belaunaldiko eta iPod-ak bezala, iPhone-ak bideo erreproduzitu dezake, ala nola filmak edo telebista saioak. Beste irudidun edukiak ez bezala bideoa horizontal orientazioan bakarrik erreproduzitu daiteke telefonoa zeharka ipiniaz. Pantailaren gainazalean kolpe leun bikoitzak bistabisio (wide-screen bezala ezagutzen dena) eta pantaila osoa betetzen duen bista moduen erreproduzio artean aldatzeko balio du. iPhone-ak iTunes Store-tik zuzenean musika erosteko erabili daiteke Wi-Fi konexioa erabiliz baina ez telefono bidezko datu sarearen bidez.[5]
iPhone-ak Wi-Fi antena bat inkorporatuta du eta Safari nabigatzailearen bertsio murriztu baten bidez WWW-era konektatzeko gai da hari gabeko sareak erabiliz. Honetaz gain AT&T-ren EDGE sare bidez Internet-era konektatzeko kapaza bada ere, ez da posible 3G/HSDPA sareak erabiltzea. Ala ere, Steve Jobs-ek iPhone-aren aurkezpenean komentatu bezala, ezaugarri hau etorkizunean ezarri egingo dute.[6] Adituek EDGE sarearen erabilpena 3G-aren ordez kritikatu egin dute. Erabiltzailea Wi-Fi eremu batean ez dagoenean, iPhone-ak EDGE sarea zaharra erabiltzera pasatzen da. Merketuratze aurretik egin ziren berrikuspenetan aztertzaileek EDGE sarea "mingarri bezain moteltzat" jo zuten.[7] Adibidez Yahoo!-ren hasiera horria kargatzeko 100 segundo behar izan zituen lehenbiziko saiakeran. Merkaturatu eta gutxira sarearen abiaduara 200 kbit/s-tara pasatua zen.[8] Igoera honen arrazoirik litekeena AT&T-ek, merkaturatu aurretik prestatu zituen hobekuntzen ondorio lirateke.[9] Orain arteko telefono mugikorrek web orrialdeen bertsio sinplifikatu bat bistaratzen dute, iPhone-ak aldiz web orriak bere osatasunean erakusten ditu, aldiz Flash eta Java teknologiak erabiltzen dituzten edukiak bistaratzeko ez dator prest.[10][11] Web orriak hobeto irakurtzeko pantailan atzamarrekin atximur keinua eginez edo birritan leunki joz zoom efektua lortzen da. iPhone-a Bluetooth 2.x+EDR teknologiarekin dator, baina bere erabilera hari gabeko belarrientzako bozgorailuetara mugatzen da, beraz ezin dira OBEX edo A2DP bidez fitxategiak partekatu. Apple-k Google-ekin duen akordioa medio, iPhone-ak Google Maps-en bertsio egokitu batekin dator. Internet-en dagoen bertsioak duen ezaugarriez gain (satelite bista, kale-izendegia) iPhone-an momentuko trafikoaren egoera kontsultatu daiteke. Jobs-ek, produktuaren aurkezpenean erakustaldi praktiko bat eman zuen, aplikazioaren bidez Starbucks kafetegi batzuen posizioa topatu, bat aukeratu eta dei egin zuen bertara.[1][12] Flash teknologiaren gabeziak ez du usten YouTube bezalako orrialdeetan dauden bideoak erreproduzitzea baina zerbitzu hau Google-ren parte denez gero iPhone-ak bideo horiek ikusteko programa berezi bat du instalatuta.
iPhone-arekin datorren beste programa bat e-posta zerbitzua ematen duena da. Aplikazio honek mezuak HTML formatuan bidali ditzake eta honek textuan barneraturiko irudiak igortzeko aukera ematen du. Mezuarekin datozen PDF, Microsoft Word, eta Microsoft Excel fitxategi erantsiak bistaratzeko aukera ere badauka.[13] Momentuz, Yahoo! da Push-IMAP motako e-posta zerbitzua (Blackberry-en modukoa) eskeintzen duen bakarra baina IMAP eta POP3 posta aruak ere onartzen ditu, Microsoft Exchange barne.[14] Dena dela, bilaketarik egitea ez da posible. E-posta kontu ezberdinen ezarpenak Apple-en Mail, Microsoft Outlook edo Microsoft Entourage-n bidez iPhone-ra pasatzeko erabiltzen dira. Ala ere, eskuz ere ezarri daitezke iPhone-ak dakarren software-arekin. Ezarpenak zuzenak badira, telefonoak Gmail, edo .Mac belako e-posta zerbitzuak atzitu ditzake.[15] InterfazeaAskok, iPhone-aren interfaze ukigarrika HTC Touch-ak duenarekin alderatu dute.[16][17][18][19] Azken honek ere hatzamarrekin ukigarria duen pantaila dauka baina ez du, iPhone-ak bezala, puntu anitzeko ukiera ahalbidetzen. Bistaratze unitateak hiru sentsore-k ematen dioten informazioari erantzuten dio. Gertutasun sentsoreak iPhone-a aurpegitik gertu dagoela somatzen duenean pantaila itzali egiten du bateria aurrezteko. Bigarren sentsoreak, inguruan dagoen argi maila neurtzen du eta horrela iPhone-ak pantailaren distira egokitzen du bateriaren kontsumoa kontrolatuz. Azken sentsoreak iPhone-ak duen orientazioa-ren informazio ematen dio programa ezberdinei. Horretarako 3 ardatzeko azelerometroa[20] erabiltzen du eta horri esker bistaratze unitateak badaki informazioa bertikal edo horizontal eran bistaratu behar duen. Web nabigazio eta musika erreproduzitzea era bietan ikus daiteke baina bideoak horizontalean bakarrik. Menu nagusia bistaratzeko botoi fisiko bat dago pantailaren behean. Menu nagusira joateko egiten ez diren beste hautatzeak pantaila ukituz egiten dira. Hautatze hauen ondorio diren edukiak pantaila osoan bistaratu ete hauen edukiatatik mugitzeko telefonoaren orientazioaren araberan pantailaren goian edo behean kokatzen diren azpi-menu batzuen bitartez egiten da. Zehaztasun haundiko orriak, "Atzera" botoi bezalako bat irudikatzen dute, horrela aurreko menura bueltatzeko. Home botoiaz gain, iPhone-ak albotean beste hiru botoi txiki ditu. Hauek bolumena kontrolatu, telefono doinua isilarazi edo berriro martxan jarri eta telefono lotan jarri edo esnatzeko balio dute. Beste edozien multimedia eragiketa pantaila ukigarriaren bidez lortzen da. Zehaztasunak
iPhone-aren firmware analisiak ezagutzera heman du Samsung txip-ak (S5L8900 izenpean) ARM 1179 prozesadore daramala, PowerVR MBX 3D ko-prozedadore grafikoarekin batera. Kutxaren edukiak
Merkaturatzea2007ko ekainaren 29an saldu zen lehenengoz AEBetan; 499 dolaretan 4 GB-eko iPhone-a eta 599 dolaretan 8 GB-ekoa Applek dauzkan denda ofizialetan eta web orrian batetik eta AT&T-ek dituen dendetan bestetik. 2007ko irailaren 5a geroztik 4 GB-eko modelua saltzen uztea eta 8 GB-koa merketzea erabaki zuten azken hau 399 dolar-eko prezioan kokatuz. 2007ko irailaren 18an, Applek Erresuma Batuan iPhone-a 2007ko azaroaren 9tik aurrera salgai egongo zela adierazi zuen O2 telefono konpainiaren egitura erabiliz[21]. 2007ko irailaren 19an Applek T-Mobile-ekin batera Alemenian 2007ko azaroaren 9tik aurrera eskuragarri egongo zela aditzera heman zuen[22]. 2007ko urriaren 16an, Applek baieztatu egin zuen Orange Telecom telekomunikazio konpainiarekin esklusiboan egongo zirela iPhone-ak erosgai Frantzian 2007ko azaroaren 9tik geroztik[23]. Ikus, gaineraKanpo loturak
Aipamenak
|
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net