|
Article on other languages:
|
Historiografia (grezieraz Ιστοριογράφος hitzetik Ιστορία,"Historia" eta -γράφος "idatzi" hitzez konposatua: "Historia idazten duena") Historiari buruzko idatzien eta berauen iturrien azterketa bibliografiko eta kritikoa da.[1]
Ikerketutako galderakHistoriografiaren galderarik ohikoenak honako hauek dira:
Bestetik, historiografia kritikoekin lotutako galderak honako hauek izan daiteke:
Historiografiaren arazoakHistorialariek bere lanean arazo anitz izan ditzakete:
Historiaren HistoriaHistoria idazkerarekin batera agertu zen. Antzinako Grezian lehendabiziko historialariak agertu ziren, lehenengoa Herodotoa izanda, Tuzidides ere famatua zen. Antzinako Erroman Katon Maiorrek greziarren bidea jarraitu zuen. Gero, Estrabon, Salustio, Julio Zesar, Tito Livio eta Publio Kornelio Tazito. Erdi Aroan elizgizonak historialari bihurtu ziren, horrela Beda agurgarria edo Sevillako San Isidoro. Aro Modernoan humanismoak historia ez ezik beste zientziak erabiltzen du historia ikertzeko, horrela Dom Mabillon eta Giorgio Vasari. Historia bere onurarako erabili zutenak ere agertu ziren, adibidez, Étienne Pasquier, Bossuet, Machiavelli edo Jean Racine. Ilustrazioak, beste zientzietara bezala, argia ekarri zion Historiari, Fenelon, Voltaire , Montesquieu edo Edward Gibbon egile nagusiak izanik. XIX. mendean historia zientzia heldu bihurtu zen, Theodor Mommsen, Fustel de Coulanges, Augustin Thierry, Jules Michelet, Leopold Von Ranke, Hegel, Marx bezalako historialarei esker. XX. mendean historiak bide bera jarraitu zuen, historialari aipagarrienak Johan Huizinga, Paul Hazard, Oswald Spengler, Arnold J. Toynbee, Henri Pirenne edo Vere Gordon Childe izanik. Lucien Febvre eta Marc Bloch aipatutako Urte-liburuen eskola sortu zuten. Gaur egun, eskola asko daude: Urte-liburuen eskolaren hirugarren belaunalida (Pierre Nora edo Jacques Le Goff) eguneroko gaiak kontuan hartzen dutenak (Philippe Ariès, Jean Delumeau edo Michel Foucault), errebisionistak (Roland Mousnier) eta marxistak (Boris Porchnev) Euskal Herriko historiaEuskal Herriak, beste herrialdeek bezala, historialari asko izan ditu, mota askotakoak eta gai ezberdin jorratu dituztenak. Nagusienak honako hauek izan dira: KlasikoakGaraikideakBibliografia
Erreferentziak
|
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net