HTTP edo HyperText Transfer Protocol (Hipertestuaren transferentziarako protokoloa) World Wide Webean datuak elkartrukatzeko erabiltzen den metodoa da. Hasierako helburua HTML orrialdeak argitaratu eta jasotzeko bidea ahalbidetzea zen.
HTTPk badu SSL bitartez kodetutako HTTPS deritzon aldaera bat ere.
HTTP bezero eta zerbitzari arteko eskaera/erantzun protokolo bat da. HTTP bezero bat, web nabigatzaile bat, esate baterako, eskaera egiten du normalean TCP erabiliz urruneko zerbitzari bateko 80 portura konektatzeko. Ondoren, burualdeak eta MIME luzapenak bidaltzen dira eskatutako dokumentuaren eta konexioaren egoeraren metainformazioarekin. Zerbitzariak honi erantzun egiten dio behar den fitxategia bidaliz, erroreren bat azalduz edo dena delakoa eginez.
Metodoak
GET: Baliabide baten eskaera egiten du. Hau da, gaur egun, metodorik erabiliena.
HEAD: GET eskaera baten antzekoa da, baina erantzunaren gorputza ez du eskatzen, burualdea baino ez. Eduki osoa ez eta metainformazioarekin nahikoa denean erabili ohi da.
POST: Erabiltzaile datuak bidaltzeko balio du, hala nola formulario bateko datuak.
PUT: Baliabide bat zerbitzarira igotzeko balio du.
DELETE: Zehaztutako baliabidea ezabatzen du. Hau oso gutxitan erabiltzen da.
TRACE: Jasotako eskaera errepikatzen du, erdikariren bat eskaeran aldaketak egiten ari den jakiteko.
OPTIONS: Zerbitzariak onartzen dituen HTTP metodo zerrenda bueltatzen du.
CONNECT: SSL tunel bat izatera pasa daitekeen proxy batekin erabiltzeko.