|
Article on other languages:
|
HTML edo HyperText Markup Language Markaketa lengoaia bat da, web orriak egiteko sortu zena. Informazioa egituratzeko erabiltzen da — testua burualdean, paragrafo batean, zerrenda batean eta beste zenbaitetan sailkatuz — eta neurri batean itxura eta semantika ere deskribatzeko erabil daiteke. Tim Berners-Leek sortu zuen lengoaia hau estandar internazional bilakatu da (ISO/IEC 15445:2000). Bere zehaztapenak W3Ck mantentzen ditu gaur egun. Interneti eta Internet Explorer, Opera, Firefox edo Netscape bezalako nabigatzaileei esker, HTML dokumentua sortzeko formaturik ospetsuenetarikoa bihurtu da. HTML SGML-ren aplikazioa da, ISO 8879 nazioarteko estandarraren arabera. XHTML HTML 4ren birformulazioa da XML 1.0 aplikazio bezala, eta lengoaia honen garapen egonkorrerako oinarria hartzen du. Gainera, XHTML markaketa lengoaiak HTML 4-k onartzen zituen erabiltzaile agenteekiko bateragarritasuna ahalmentzen du.
HTML-ari buruzko oinarrizko jakinbideakHTML hizkuntza edozein testu argitaratzaileren bidez sortu edo editatu daiteke, hala nola Windows-en Ohar Blok-a (edo Notepad) edo formaturik gabeko testua onartzen duen beste edozein editore baten bidez: GNU Emacs, Microsoft Wordpad edo TextPad, besteak beste. Halaber, badaude Web orriak eraiki edo HTML kodea argitaratzeko balio duten beste programa batzuk; Microsoft FrontPage, adibidez. Honek oinarrizko formatua dauka, Office-n beste programekiko antzekoa. Macromedia-ren software ospetsua -Dreamweaver deiturikoa- bada ere, diseinu eta programazioren esparruan erabilienetariko bat delarik. Editore hauek WYSIWYG edo What You See Is What You Get (euskaraz: “ikusten duzuna lortzen duzuna da) izenarekin ezagunak dira. Honek argitaratzaile hauek dokumentua editatzen ari garen bitartean gure edizioaren emaitza ikusi ahal dugula esan nahi du. Halere, honek ez du web orriak era ezberdin batean eraikitzea suposatzen baizik eta era errazagoan, programa hauek behin-behineko ikusiarekin lan egiteko aukera emateaz gain bere HTML atala baitaukate; hau izango da HTML kode osoaren sortzailea lana aurrera doan bitartean. Bi metodo hauek nahastea oso interesgarria da, era batean edo bestean elkarri laguntzen diote eta. Adibidez: lan osoa HTML erabiliz argitaratzen ari banaiz eta bat-batean kode edo etiketaren bat ahazten badut, egin behar dudan gauza bakarra begi-argitaratzaile edo WYSIWYG-ra jo eta han edizioa jarraitzea da; edo alderantziz, zenbait kasutan lekuari gehitu nahi diogun ezaugarriren baten kodea zuzen idaztea programa berean aukera bilatzea baino azkarragoa eta errazagoa baita. HTML-k etiketak edo markak erabiltzen ditu. Hauek hasiera eta amaierako argibide motzak dira, eta eurei esker testua bakoitzaren nabigatzailean edo irudiak eta beste elementuak ordenagailuaren pantailan nola agertuko diren finkatzen da. Etiketa guztiak “baino txikiagoa” edo “baino handiagoa” ikurren artean itxita daudelako identifikatzen dira, eta batzuk balio zehatza eduki ahal duten atributuak dituzte. Orokorrean etiketak bi era berezitan erabiliko dira:
<! DOCTYPE HTML PUBLIC "-//W3C//DTD HTML 4.01//EN" "http://www.w3.org/TR/html4/strict.dtd">
<html lang="eu">
<head>
<title> Adibidea </title>
</head>
<body>
<p> Adibidea </p>
</body>
</html>
HTML-ren oinarrizko etiketakHauek dira HTML dokumentu guztietan derrigorrez agertu behar diren etiketak:
Jarraian, batzuk agertzen dira adibide moduan:
Gehiago jakitekoSaia zaitez orriaren iturburua hautatzen zure nabigatzaile gogokoenean: zure nabigatzaileak jasotzen duen informazioa eta nola interpretatzen duen benetan ikusiko duzu. Adibidez, Internet Exploreren edo Firefoxen Ikusi sakatu soilik menu nagusian, gero Orriaren iturburua sakatu eta kitto. Orain esploratzailean begiratzen ari zaren web orrialdearen idazkera kodea ikus dezakezu. Ereduaren historiaHTML 1.0-ren espezifikazio ofialik ez dago HTML-ren eredu informal anitz zeudelako eredu ofiziala ezarri nahi izan zenean. HTML-ren (geroago HTML+ deitua) ondorengo bat sortzeko lanak 1993aren amaieran hasi ziren. HTML+-a HTML aurreko bertsiotik mailaka eboluzionatzea onartzen duen HTML-aren supermultzo bat izateko diseinatu zen. HTML+-aren espezifikazio formalari 2.0 zenbaki-bertsioa eman zitzaion, beraz, aurreneko “eredu ez ofizialetatik” bereizteko. HTML+-ari buruzko lanak jarraitu zuten, baina ez zen inoiz eredu bihurtu. HTML 3.0-ren ereduaren zirriborroa 1995aren martxoan osatu berri zen W3C-agaitk proposatu egin zen. Honekin gaitasun berri asko ezarri ziren, taulak sortzeko erraztasunak bezala, edo testua irudien inguruan labantzea eta osagai matematiko konplexuak erakutsi. HTML 2.0-arekin baterakidea izateko diseinatu zen arren, garai horren teknologiarekin inplementatua izateko oso konplexua zen, eta, 1995-aren irailean ereduaren zirriborroa ahitu zenean, utzi egin zen web nabigatzaileen egileen laguntzen gabeziagatik. HTML 3.1-a ez zen inoiz ofizialki proposatua izan eta hurrengo eredua HTML 3.2-a izan zen, HTML 3.0-aren abantaila gehienak deusztatzen zituena, baina, horren truke, Netscape eta Mosaic web nabigatzaileek lehenbizi garatutako osagai asko hautatzen zituen. Formula matematikoekin lan egiteko aukera, HTML 3.0-an proposatu izan zena, eredu ezberdin batean, MathML deitutakoa, bilduta bukatu zuen. HTML 4.0-ak lehenbizi web nabigatzaile konkretu baterako eginak zeuden gaitasun espezifiko asko hartu zituen ere, baina, aldi berean, HTML-a, zenbait gaitasun “gaitzezten”, xahutzen hasi zen. HTML bertsio gehiagorik ez dira egongo. Hala eta guztiz ere, HTML-aren ekarpenak XHTML-an, XML-an oinarritzen dena, jagotzen dira. Kanpo loturak |
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net