Nahiz eta fisikoki Hego Amerikaren zati izan, Guyana Karibetarra da Latin Amerikarra baino. Bertan hainbat hizkuntza mintzatzen dira, ingeles ofizialaz kanpo, hala nola, gaztelania, portugalera, Guyanako ingeles kreolera, hinduztanera, Waiwai, Arawak eta Macushi. Venezuelak lurraldearen mendebaldeko bi herenak eskatzen ditu bere zatitzat, Esekibar Guiana izena hartuaz, baita ere Surinamek ekialdeko zati handi bat.
Guyana homosexualitatea debekatzen eta zigortzen duen Hego Amerikako herrialde bakarra da.