|
Article on other languages:
|
Greziera edo grekoa Grezian hitz egiten den hizkuntza da.
HistoriaGreziera Balkanetan aritua da K. a. 2. milurtekotik. Aztarnarik antzinena Kretako "Gurdiaren Taulen Gela"n aurkitu zuten. K. a. XV. mendekoa izanda, greziera munduko hizkuntzarik antzinetako bat dugu. Antzinatasun hori, indoeuropar hizkuntzen artean Vedasen sanskritoak bakarrik berdindu dezake. Alfabeto grekoa, berriz, ez da hain zaharra eta feniziar alfabetotik eratorria da. Hizkuntzalarien aburuz, greziera bost arotan banatu daiteke:
Erdi Aroko grezieratik aurrera bi hizkeratan banatua izan da greziera: Dhimotikí (Δημοτική), herri hizkera, eta Katharévusa (Καθαρεύουσα), hizkera jasoa klasikoen itxura, testu literario, juridiko, administratibo eta zientifikoetan erabilia XIX. eta XX. mendeetan. Diglosia arazo honek 1976ko 306 Legeak bukatu zuen, Dhimotikí ofiziala bihurtuz. Bitartean, bi hizkerek "Greziera Batua" (Κοινή Νεοελληνική edo Aro berriko greziera amankomuna) sortu dute. Nahiz eta batzuk aro berriko grezierazko hiztun jasoak antzinako testuak ulertu ditzakeela dioten, ziur asko kultura dela eta ulertuko dituzte eta ez hizkuntzen arteko antzekotasunez. Hala ere, Koinē, erraza da oso egungo grezierazko hiztunentzat. Euskarak, Europako beste hizkuntzak bezala, hitz asko hartu ditu grezieratik (astronomia, demokrazia, filosofia, eta abar). Gainera, greziar hitzak eta morfemak oraindik erabiliak dira hitz berriak sortzeko (antropologia, fotografia, biomekanika eta abar) eta latinezko hitzekin batera, egungo hiztegi zientifiko eta teknikoaren erroak dira. SailkapenaGrezierak Indo-Europar hizkuntza familian bere adarra propioa du. Hurbilago zituen antzinako hizkuntzak antzinako mazedoniera (agian grezierazko dialektoa bera) eta frigiera ziren, baina hau ez dago dokumentatuta. Egun, hurbilago dituen hizkuntzak armeniera eta Indo-Iraniar hizkuntzak dira.[1] Idazkera
Sakontzeko, irakurri: Alfabeto greko Greziera alfabeto grekoaz idatzia da k. a. IX. mendetik. Greziera klasikoaz, latin klasikoaz bezala, letra larriak baino ez zeuden. Letra xeheak Erdi Aroko eskribek sortuak ziren arinago idazteko. Egun erabiltzen den alfabetoa berant ionikoa da, atikoa idazteko sortua k. a. 403an. Aro berriko alfabeto grekoak 24 letra ditu, bakoitzak letra larria eta letra xehezko formetan. Sigmak beste xehezko forma (ς) du bukaeran erabiltzeko.
Gainera alfabeto grekoak zenbait ikur diakritiko ditu: hiru ahoskera, arnasa hartzeko markak eta dieresi. Ikur guzti hauek helenista aroan zehar sortuak ziren baina egun alde batean utziak izan dira. 1982tik aurrera, sistema monotonikoa izenekoa erabiltzen da, hau da, dieresi baino ez erabiltzen duena, antzinako sistema edo politonikoa Greziera Klasikoa idazteko erabilia da. Aro berriko grezieraren adibideak
ErreferentziakIkus, gainera
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net