|
Article in other languages:
|
Gitarra jatorrizko zaharreko musika tresna da, musika estilo askotan erabiltzen dena. Normalean sei hari ditu, baina lau, zazpi, zortzi, hamar eta hamabi hariko gitarrak ere badaude. Gitarra oinarrizko musika tresna da blues, country, flamenko, rock eta pop mota askotan. Musika klasikoan tresna bakarlari moduan erabiltzen da. Gitarra modu akustikoan jo daiteke, soinua harien bibrazioak sortu eta gitarraren gorputz hutsak indartzen duela, edo bere soinua anplifikagailu baten bidez indartu eta eraldatu daiteke elektronika erabiliz. Gitarra elektriko hauek 20. mendean asmatu ziren eta oso garrantzitsuak dira gaur egungo kultura herritarrean. KlasikoaGitarra klasikoa edo espainiarra musika klasikoa eta flamenko arloetan erabiltzen da batik bat, bai eta folk musikaren hainbat esparrutan ere. ElektrikoaGitarra elektrikoa rock, blues eta pop musikan zabalduta dago eta heavyan. Gitarrajole ezagunak
Questions for article: |
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
IHS Europe: Infrared Heating Systems for Home and Business.