George W. Bush

del.icio.us del.icio.us
Digg Digg
Furl Furl
Reddit Reddit
Rojo Rojo
Add to OnlyWire
George Walker Bush
George W. Bush

Karguan
2001 -tik
Presidenteordea   Dick Cheney
Aurrekoa Bill Clinton
Ondorengoa Karguan

1995 – 2000
Gobernadoreordea Rick Perry
Aurrekoa Ann Richards
Ondorengoa Rick Perry

Jaiotza 1946ko uztailaren 6a
New Haven, Connecticut, AEB
Alderdi Politikoa Errepublikarra
Ezkontidea Laura Bush
Lanbidea Enpresaria
Erlijioa Protestantea
Sinadura George W. Bush-ren sinadura


George Walker Bush 2001 urtetik gaur egun arte, Ameriketako Estatu Batuetako presidentea da, 43.a karguan. Lehenago (1995-2000), Texas estatuko 46. gobernatzailea izan zen errepublikar hau. AEBetatako politikako familia ospetsuenetakoa da. Izan ere, aita George H. W. Bush presidentea du eta anaia Jeb Bush, Floridako egungo gobernatzailea.

Texasko petrolioko industrian aritutakoan, 1978an Ordezkarien Etxerako hautagai izan zen George W. Bush. Porrot egin ostean, aitaren presidentziarako kanpainian parte hartu zuen. Texas Rangers beisbol taldeko zatiaren jabea izan zen eta 1994an Texasko gobernatzailea hautatu zuten. Texasko agintean, hezkuntzako finantza-sistema eraberritu eta estatuko historiako zerga murrizketa handiena burutu zuen. 1998an berriro hautatu zuten.

2000n AEBetatko presidentziarako hauteskundeak irabazi zituen Al Goreren kontra, oso lehia estua eta polemikoa izan bazen ere. Boto gehienak jaso ez arren, hauteskunde sistemaren arabera, estatuek erabakitzen dute irabazlea: Floridan suertatu zen lehia estuena eta eztabaidagarriena, baina Epaitegi Gorenaren ebazpen bat zela medio, garaile atera zen Bush.

Agintean, zerga murrizketa handiak egin ditu umeak babesteko programetan, eta Osasun sistema pribatizatzen ahalegindu da. Gizarte arlo ere jokabide kontserbadorea agertu du, abortoa eta sexu berekoen arteko ezkontzak oztopatuz.

2001eko irailaren 11ko atentatuen ondoren, Terrorismoaren kontrako gerra deitu zuen. Afganistanen inbasioa aginduta, talibanen gobernua eraitsi zuen, Al-Kaida birrintzeko eta Osama bin Laden atzeman nahian. AEBen barnean, haren sona hazi zen.

Horren ostean, Iraken inbasioa agindu zuen Saddam Hussein Irakeko presidenteak omen zituen suntsipen handiko armak baliogabetzen ez zituelako. Hala ere, hari buruzko ikerketak bukatzekoak ziren eta herrialdea menderatu ostean, ere suntsipen handiko armak ez dira agertu.

Bere burua Gerra garaiko presidentetzat jota, 2004ko presidentziarako hauteskundeak irabazi zituen. Harez geroztik, gero eta kritika gehiago jaso ditu, baita aliatuen partetik ere. Izan ere, gerraosteko Iraken egoerak (batez ere Abu Ghraib espetxeko torturen eskandalua) zein barneko auziek (hala nola, zelulen ikertzea, Katrina urakana..) ospea gutxitu diote.


Biografia Artikulu hau pertsona baten biografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.


Giant Panda

Mercedes Car
James Bond Guide
This site monitored by SitePinger.net