|
Formatu ireki bat normalean estandar irekien erakunde batek argitaratutzen duen datu digitalak gordetzeko zehaztapen bat da, erabiltzeko murrizketa legalik ez duena. Formatu ireki batek software jabedun eta libreetan erabiltzeko aukera eman behar du, bakoitzaren lizentziak erabiliz. Formatu jabedunak, ordea, erakunde pribatuek definitu eta kudeatzen dituzte. Formatu irekiak estandar irekien azpi-talde bat dira. Formatu irekien helburu nagusia gordetako datuak epe luzera irakurri ahal izateko bermea da, baldintza legalak, teknologiaren eskuragarritasuna, edo beste baldintza batzuen menpe egon beharrik gabe. Beste helburu bat lehiakortasuna sustatzea da, formatu jabedun bat sortzen duenak guztiak hori erabiltzera derrigortu ez ditzan. Hori dela-eta, gobernu eta enpresa pribatu askok formatu irekien erabilera bultzatu nahi dute. Formatu irekien adibide batzuk
Ikus, gaineraKanpo loturak |
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net