|
Euskal Herriko ardoen mapa:
Euskal Herriko ardoak 6 ardo izendapen berezi daude. Horietako batek, Nafarroako Ardoak 5 azpizonaldetan banatzen da. Araban Errioxako Ardoa eta Arabako Txakolina ekoizten dira. Bizkaian Bizkaiko Txakolina eta Gipuzkoan Getariako Txakolina. Nafarroa Beherean Irulegiko Arnoa ekoizten da eta Nafarroa Garaian Errioxako Ardoa egiteaz gain Nafarroako Ardoaren bost eskualde daude: (Behe Mendialdea, Lizarraldea, Izarbeibarra, Behe Erribera eta Goi Erribera).
Nafarroako ArdoaSakontzeko, irakurri: Nafarroako Ardoa Nafarroako Ardoak guztira 18.841,45 Ha mahasti ditu bere baitan.[1]. 5 eskualde ezberdinetan banatzen da ardoak sailkatzerakoan. Historia
Ardoaren Iturria Iratxeko monasterioan
Nafarroan ardoa historiaurretik egin izan da. Jada I. mendean ardoa egiten zela dokumentatua dago, erromatarrek Funes, Andelos, Liedena eta Faltzesen modu industrialean egiten zuten. Kaskante eta Zentronikon ere ardoa biltzeko. Goi Erdi Aroan (XIII eta XV. mendeen artean) Ebro ibarretik Pirinioetara hedatzen ziren mahastiak, baina oso jende gutxi bizi zenez produkzioa ere ez zen oso handia. Ezkabarte eta Arakilen ardoak egiten zirela aurkitu da. Lurrak monasterioen esku zeudenez Iratxeko monasterioa bezalako guneek produkzio handia egiten zuten. Done Jakue bideak ere eragin handia izan zuen ardogintzan eta kronika ezberdinetan agertzen da Nafarroako ardoen kalitatea. Nafarroako Erresumako errege-erreginek berezko ardoa zuten ere.[1] Pizkundetik XVIII. mendea ardo ugari egiten zen Nafarroan. Horregatik autoritateek kanpoko ardoa ekartzearen aurkako neurriak hartu zituzten eta mahasti gehiago landatzea debekatu zuten. Gehiegizko produkzio hori Donostiako portutik eramaten zuten atzerrira. Iruñeak ere Erriberako ardoa sartzea debekatu zuen, bere produkzioa babestu asmoz. XIX. mendean lehen ardo enpresa sortu zen eta inoiz egon den mahasti kopururik handiena zegoen, 50.000 Harekin. 1885an mildiuak krisi handia sortu zuen ardoan eta 1892an Filoxera intsektuak 50.000 ha. horiek 700etan utzi zuen. XX. mendean kooperatibak sortzen dira, lehenengoa Erriberrin. 1980an 70 kooperatiba zeuden jada eta kalitatea igotzeko agentzia sortu zen.[1] Mahats motakNafarroako Ardoak beltzak, gorriak eta txuriak dira. Horretarako mahats ezberdinak erabiltzen dira:
Hala ere, historikoki, gorriek izan dute fama handiena, nahiz eta azkeneko urtetan ardo beltzek eta zuriek ere indarra hartu duten. Ekoizpena
Bodegas Valdorba, Orbaibarren.
Nafarroako Izendapenaren Kontseiluaren arabera mahatsaren ekoizpena honako hau da:
Gutxi gora behera 70 litro ardo egiten dira 100 kilo mahatseko. EskualdeakNafarroan 5 eskualde daude ardoaren ekoizpenean, bakoitzak bere berezitasunekin, nahiz eta jarraikortasun bat duten euren artean. Behe ErriberaNafarroako hegoaldean dago eta garrantzitsuena da azaleran bai eta ardandegi kopurua dela eta. Guztira 5.666 hektarea ditu eta hektarea horietako bakoitzean 7.405,08 kilo mahats ekoizten dira. Guztietan eskualderik lehorrena da, 448 mm. euri urtean. Mahatsak hazteko onuragarriak diren egunak 241 dira.[1] Goi Erribera
Mahastia Santakaran
Nafarroako Erdialde eta Hegoaldean, Erriberriren inguruan 5.944 hektarea ditu guztira eskualde honek. 6.360,89 kilo ekoizten dira hektareako. Gehienez ere 513 mm. euri egiten ditu urtean Erriberrin eta gutxienez 444 mm. Martzilla inguruan. Mahatsa hazteko egun onak 238 eta 245 artekoak dira. IzarbeibarIzarbeibarreko eskualdean ere ardoa egiten da eta bertan Done Jakue bideak eragin handia izan du. Guztira 1.493 ha mahasti daude eta horietako bakoitzak 5.918,77 kilo mahats sortzen ditu bataz-beste. Klima lehorretik azpihezerako trantsizio eskualdean dagoenez euri gehiago egiten du eskualde honetan, 593 mm. gutxi gora behera. Mahatsak 218 egun ditu hazteko. Behe MendialdeaEskualde hau Nafarroako erdi-ekialdean dago, Aragon ibaiaren ertzetan. 2.655 hektarea mahasti daude eta bakoitzak 5.298,26 kilo sortzen ditu bataz-beste. Guztietan hezeena da, 683 mm eurirekin, baina 232 egun daude hala ere mahatsak hasteko. LizarraldeaLizarraldeko ardoak 3.083 hektarea mahasti ditu eta horietako bakoitzak 5.894,12 kilogramo mahats sortzen ditu urtero. Klima Izarbeibarren antzekoa da, euria egiten du baina ez gehiegi. Done Jakue bidean egoteak eragin handia izan du ardoaren historian. TxakolinaSakontzeko, irakurri: Txakolin Txakolina ardo zuri-berde mota berezia da. Tradizionalki baserrietan egin izan dute, baina gaur egun profesionalizatuago dago prozesua. Gaur egun, 340 hektareatan zabaltzen dira mahastiak, hiru jatorrizko izendapen bananduta, ia 1.800.000 litro ekoiztuz urtean: Getariakoa (165 hk. eta 900.000 l.), Bizkaikoa (120 hk. eta 700.000 l.) eta Arabakoa (55 hk. eta 180.000 l.). Bi mota nagusi ditu, zuria eta gorria, lehenengoa izanda hedatuena. Bigarrena Bizkaian batez ere ekoizten dute: Bakion, Balmasedan eta Txorierriko eskualdean. Apur bat karbonaturik dago eta 10.5-12º inguru ditu normalean. Mahats motakArabako txakolina
Bizkaiko txakolina
Getariako txakolina
Jatorrizko izendapenak
Irulegiko ArnoaSakontzeko, irakurri: Irulegiko Arnoa Irulegiko Arnoa Nafarroa Behereko arno mota da, Irulegi inguruko mahastietan ekoitzia. Jatorri-izendapena duen Ipar Euskal herriko mahasti bakarra da, 1970. urtetik sor-marka duena. HistoriaMahastiaren historia Done Jakue Bideari lotua dago. Orreagako fraideek sortu zuten XI. mendean, erromesei eskaintzeko asmoz. Pirinioetako Ituna sinatzean 1659an, fraideek mahastia utzi behar izan zuten eta biztanleek hartu bere gain. 1912an ia desagertu egin zen, mahats-zorria (filoxera) intsektuaren eraginez. 1970ean jatorria babesten duen sor-marka jaso zuen Frantziako gobernutik. Gaur egun, 50 bat ardogile daude Irulegi jatorri-izendapenarekin ardoa ekoizten. Mahats motak
Antzina, hainbat mahats mota erabiltzen ziren: Xuri zerratia, Kroxenta, Pikapota, Izkiriota, Axeria edo Zorra Negra, Kamalua, Mantzinga, Bordalesa, Erre Mantxaua eta Pino beltza[2]. MahastiaSor-markaren barnean dauden mahastien eremua 200 ha ingurukoa da, Garazi eta Baigorri-Ortzaize eskualdeetako udalerri hauetan daudela banaturik[3]: Aintzila, Anhauze, Arrosa, Azkarate, Baigorri, Bidarrai, Buztintze-Hiriberri, Donazaharre, Duzunaritze-Sarasketa, Irulegi, Izpura, Jatsu Garazi, Lasa, Lekunberri eta Ortzaize. Ardo ekoizpena 5500 hektolitrokoa da, gutxi gorabehera honela banatua: %70 ardo beltza, %20 ardo gorria eta %10 ardo zuria. Errioxako ArdoaSakontzeko, irakurri: Errioxako Ardoa Errioxako ardoa jatorrizko izendapena daukan ardoa da. Errioxa, Nafarroa zein Araban kokatuta dauden upeltegitan egiten da. Iberiar penintsulako hoberenetarikoen artean dago, eta mundu mailan ere aspaldi honetan oso ospetsu bilakatu da. Errioxako eskualde osoak 57.000 hektareako mahastiak ditu, urtero 250 milioi litro ardo ekoiztuz, %85a beltza. Hala ere Arabako Errioxa eta Nafarroako hegoaldean egiten den ardo kopuruak ez ditu hainbeste hektarea betetzen. HistoriaLehen erreferentzia idatzia 873. urtekoa da, Donemiliaga Kukulan jasotakoa. Geroago, Nafarroa eta Aragoiko erregeak Errioxako ardoaren lehen lege aitortzea egin zuen 1102an. Halaber, XIII. mendean Gonzalo de Berceok ere ardoa aipatzen du bere idatzietan. 1790ean Real Sociedad Económica de Cosecheros de Rioja elkartea sortu zuten eta 1852an Luciano Murrieta hasi zen bere ardo ezagunak sortzen, Bordeleko ereduari jarraituz. 1991n eskualdeko ardoek jatorrizko izendapena jaso zuten, Europar Batasunak baimendurik. Mahats motak
AzpieskualdeakArabako Errioxa
Mahastiak zaintzeko gordeleku bat, Guardian
11.737 hektarea mahats beltz eta 1.037,33 hektarea mahats txuri lantzen dira. Klima atlantiar eta mediterraneoak eragiten du. Mahasti gehien dituzten herriak hauexek dira: Errioxa Beherea20.907 hektareako azalera du guztira, horietatik 6.774 Nafarroan[4]. Klima mediterraneoak eraginda. Nafarroako eskualde bat hartzen du barne, honako udalerri hauekin[5]:
Erreferentziak
Kanpo loturak |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net