|
Article in other languages:
|
Espainia, ofizialki Espainiako Erresuma (gaztelaniaz Reino de España), Europar Batasuneko estatuetako bat da. Honako muga hauek ditu: mendebaldean Portugal eta Ozeano Atlantikoa, iparraldean Frantzia eta Kantauri Itsasoa, ekialdean Mediterranear itsasoa eta hegoaldean Gibraltarko itsasartea. Hiriburua Madril da.
GeografiaSakontzeko, irakurri: Espainiako geografia Hego-mendebaldeko Europan kokatua dagoen Iberiar penintsula gehiengoa hartzen du, baita ere bi uhartedi (Kanariak eta Balearrak), bi hiri (Zeuta eta Melilla) eta Afrika iparraldeko hainbat uhartetxo (Chafarinak, Peñón de Alhucemas, Peñón de Vélez de la Gomera eta Isla Perejil). Europako laugarren estatua luze-zabalena da Errusia, Ukraina eta Frantziaren atzetik, eta Europar Batasuneko bigarrena. Espainiako muga fisikoak hauek dira: mendebaldean Portugal eta Ozeano Atlantikoa, ekialdean Mediterraneoa, hegoaldean Gibraltarko itsasartea eta Maroko eta iparraldean Pirinioak eta Bizkaiko Golkoa. Lehorreko mugak 1 920 km luze dira: Portugal (1 214 km), Frantzia (623 km), Andorra (65 km), Maroko (15,9 km) eta Gibraltar (1,2 km). Ibai handiek zeharkatzen dute, hala nola, Duero, Ebro, Tajo, Guadalquivir, Guadiana, Jucar eta Segura. HistoriaSakontzeko, irakurri: Espainiako historia Espainiako historia lehen gizakiak Iberiar penintsulara iritsi zirenean hasten da. HistoriaurreaGizakiaren arbasoak lehen aldiz duela gutxienez 800.000 urte agertu zen Iberiar penintsulan, Burgosko Atapuerca aztarnategian aurkitu diren arrastoen arabera. Gizaki honi Homo antecessor izena eman diote. Lehen Homo Sapiens gizakiak duela 40.000 urte agertu ziren, herri aurre-indoeuroparren arbasoak direnak, beste gizaki espezieak iraungi baitziren. Goi Paleolitoan, duela 16.000 urte, Madeleine kultura garatu zen Bizkaiko Golkoaren inguruan Euskal Herrian, Asturiasen eta Kantabrian, Dordoinarekin batera. Labar-arte ezagunena Altamira leizea da (K.a. 12.000 inguru). Neolitoan, K.a. 5.500 inguruan, Kanpai Erako Koparen kultura agertu zen. Mende hauetan metalgintza eta nekazaritza garatu egin ziren, eta monumentu megalitikoak eraikitzen hasi. Erromatar Inperioa eta Inbasio GermanikoakSakontzeko, irakurri: Hispania Hispania Iberiar Penintsulari antzinako erromaterrek eman zioten izena da.Hor, bi probintzia sortu zituzten Errepublika garaian, Hispania Citerior eta Hispania Ulterior. Printzipatuan, Hispania Ulterior bitan banandu zen Betika eta Lusitania, eta Hispania Citeriorri beste izen bat eman zioten, Tarraconensis. Geroago, probintzia honen mendebaldea bereiztu zen, Gallaecia izenarekin. Dioklezianok Tarraconensis berriro banandu zuen, Carthaginiensis probintzia sortuz. Probintzia horiek guztiek Mauretania Tingitanarekin batera, Hispania diozesia osatzen zuten, Galiako prefekturapean. Iberia musulmanaSakontzeko, irakurri: Granadako Erresuma Granadako Erresuma lehendabizi erresuma "andalusi"a izan zen eta, geroago, kristaua. Hiriburua Granadako hirian zuen eta erresumako azken erregea Boabdil izan zen, 1492ko urtarrilaren 2an Errege-erregina Katolikoek garaitu zuten arte. Arabiar eta berebereak iberiar penintsulara iristean, kokaleku judu bi zeuden, Iliberis (Elvira) eta Granata izenekoak. Arabiarrek lekuari Garnat Al-Yahud (اليهود) (juduen granada) izena eman zioten. 1238. urtean Mohamed-ben-Nasr, Al-Hamar Gorria (الحمر) ezizenez ezaguna, Granadara iritsi zen eta Haizearen Oilarraren Jauregia (ondoren Alhambra izanen zena) okupatu. Bera izan zen Nasri edo Nazari dinastiaren fundatzailea (horregatik Erresumari Granadako Nasri Erresuma ere baderitzo). Dinastia honek hogei sultan izan zituen. Hasieran erresuma hau Gaztelako errege-erreginen adiskidea izan zen, nahiz eta denborak aurrera egin ahala, eta Granadako Erresumaren ahuleziaren ondorioz, tributuak ordaindu behar izan zizkion independentziaren truke. Nasri dinastiako azken erregea Abu Abd Allah (Boabdil) izan zen. 1492an Errege-erregina Katolikoen armada Granadako ateetara iritsi zen, gaurko Santa Fe herrira. Boabdilek Errege-erregina Katolikoekin negoziatu eta Erresumaren errendizioa onartu zuen: hiria entregatu zuen bertako biztanle musulmanen ohitura eta usadioak errespetatzearen truke. Boabdilek eta bere gorteak, herritar ugarirekin batera, Granadatik alde egin zuten Afrika iparraldeko lurralde islamiarretara. Handik gutxira, Errege-erregina katolikoek akordioa urratu eta musulmanen aurkako errepresioari ekin zioten. Errege-erregina Katolikoak Granadara sartzearekin batera, erresuma Gaztelako Koroaren erresuma bilakatu zen. Aginte musulmanaren erortzea eta BateratzeaSakontzeko, irakurri: Gaztelako Erresuma
Pizkundetik XIX. menderaSakontzeko, irakurri: Amerikaren Aurkikuntza eta Espainiar Inperioa 1492ko urriaren 12 an Europear kolono talde batek, Kristobal Kolon buru zutela, Asiara iritsi zirela pentsatuz, Karibeko itsasoko Guanahani uhartera iristeari, Espainiako Errege Katolikoen agindupean. Historia unibertsaleko momentu gorenetariko bat dela esan ohi da, aurkikuntza hark, bortitza izan zen arren, bi giza mundu oso desberdinen topaketa ekarri zuen, ordura arte bakoitzak bere bidea jarraitu zuen bestea existitzen zela ere jakin gabe. Kristobal Kolonek uste zuen Asiara -garai hartan Indiak- iritsi zela, eta uste horrekin utzi zuen mundua, Europarrentzat ezezaguna zen kontinente bat aurkitu zuela jakin gabe. Amerikaren aurkikuntza hitza ez dute egokitzat jotzen Amerikar gehienek. Kolon Amerikara iritsi zenererako Amerika ia oso populatuta baitzegoen eta Amerikako bertakoek esploratuta baitzuten lurralde guztia Kolon iritsi zenerako. Historialari batzuk Kolon Ameriketara iritsi edo espainiolak Amerikara heldu izenaz deitzea gomendatzen dute. Aurkikuntzaren ondoren Amerikaren Kolonizazio prozesu bat eman zen Europar estatu batzuen eskutik. Europarrak teknologikoki aurreratuagoak zirela aprobetxatuz, Espainiak, Portugalek, Holandak, Ingalaterrak eta Frantziak Amerikar lurrak kolonizatu zituzten. XIX. mendeaGerra KarlistakSakontzeko, irakurri: Gerra Karlistak Gerra Karlistak edo Karlistadak XIX. mendeko hiru garaietan Espainian gertatutako guda zibilak izan ziren. Euskal Herrian eragin handia eduki zuten, herritar gehienek Carlos erregegaiaren alde egin baitzuten. Bigarren karlistada Katalunian nabarmendu zen bitartean, gurean bereziki hirugarren gerratea nabarmendu zen.
Isabel II.aren erregealdiaSakontzeko, irakurri: Isabel II.aren erregealdia 1843ko azaroan Espartero erbesteratu ondoren Isabel II.a Espainiakoari adin nagusitasuna eman zioten, hamahiru urte baino ez zituen arren. Erregealdi honetan izaera zentralista zuen estatu liberala finkatuko zen behin betiko, alderdi moderatuak izan baitzuen boterera erregealdi osoan, bi urteko progresistan izan ezik. Hego Euskal Herrian foru sistema erregimen konstituzional berrira egokitzeko negoziazioek aurrera jarraitu zuten. Seiurteko demokratikoaSakontzeko, irakurri: Seiurteko demokratikoa 1868ko irailean iraultza La Gloriosa izeneko iraultza gertatu zen, Cadizen itsas armadako Topete amiralak zuzendutako altxamenduarekin. Horri progresistak, demokratak, errepublikarrak, unionistak eta zenbait jeneral (Prim eta Francisco Serrano) lotu zitzaizkiolarik. Bai progresistek zein demokratek batzorde iraultzaileak antolatu zituzten hirietan honako eskakizunak egiteko:
Behin behineko gobernua Serrano unionistak zuzen zuen, Prim izan zuelarik gerra ministro eta errepublikarrak kanpoan geratuz. Lehen hauteskundeak gizonezkoien sufragio unibertsalaren bidez egin ziren eta progresistek, unionistek eta monarkiaren aldeko demokraten sektoreek irabazi zuten. Hego Euskal Herrian kontserbadorismoaren aldeko joera areagotu egin zen hautesle karlistek gehiengoa lortu zutenean hauteskundeetan. Garai horretan karlistak printzipio iraultzaileen aurka agertu ziren eta, bereziki, iraultzaileen antiklerikalismoaren aurka eta batasun erlijiosoaren alde. Eratu zen gobernua berriak 1869ko Konstituzioa eman zuen, subirotasuna nazionala, botereen zatiketa, biltzeko eta elkartzeko askatasuna eta gizonen sufragio unibertsala bezalako printzipioak jaso zirelarik. Erregearen boterea legegilera uzten zuen mugaturik eta eskumen gutxiago eskaintzen zizkion. Gorteetako bi ganbarak sufragio unibertsalez aukeratuko zirela erabaki zen eta gobernuari betoa ezartzeko eskubidea eman zitzaien. XX. mendeaEspainiako Gerra ZibilaSakontzeko, irakurri: Espainiako Gerra Zibila Gerra honen gakoa espainiko eskuindarrek 1936 urtean ezker alderdiek osatutako Frente Popular delakoararen ez onartzea izan zen. Uztailaren 17 eta 18an, Espainiako armadaren zati handi bat estatu kolpea eman zuen Errepublikaren gobernuaren aurka, eta Espainia bitan zatitu zen berehala. Hurrengo hiru urtetan, milioi bat inguru pertsona hil ziren gerraren eta errepresioaren ondorioz. Gerra ondoren Francisco Franco generalak hartu zuen estatuko ahalmen guziak, Caudillo titulua hartuz. Gerra honek Hego Euskal Herria ere zatitu zuen. Alde batetik, euskal abertzaleak eta ezkerreko alderdiak errepublikaren alde agertu ziren. Baina Euskal Herriko zenbait lekutan oso indartsu zen alderdi karlistak eskuindarren aldea hartu zuen, eta berehala Nafarroa eta Araba eskuindarren ondoan lerrokatu ziren. Bizkaia eta Gipuzkoan Eusko Jaurlaritza eratu zen, baina urte bat geroago Mola generalaren indarrak militarki okupatu zuen Hegoalde osoa. Euskal Herrian gerra honen gertaera lazgarri eta ezagunena Gernikaren bonbaketa izan zen. Gerraren ondoren Bizkaia eta Gipuzkoa "probintzia traidoreak" (provincias traidoras) izendatu zituen Francok, eta horrarte zeukaten Kontzertu ekonomikoa ezeztu (Arabak eta Nafarroak mantendu zuten). FrankismoaSakontzeko, irakurri: Frankismo Espainiako Gerra Zibila nazionalistek irabazita, Franco estatu buru izatera pasa zen. Hasierako urteetan, bere aurkarien aurkako kanpaina izugarri bat egin zuen, Hitler eta Mussoliniri bere laguntza eman zion, eta estatuaren garapena gelditu egin zuen. Trantsizio DemokratikoaSakontzeko, irakurri: Espainiako Trantsizio Demokratikoa Espainiako Trantsizio Demokratikoa deitu zaio Francoren diktaduraren amaieratik hasi eta mendebaldeko herriek demokratikotzat onartutako estatu bat izatera pasa zen arteko denbora horri. Espainiaren historian bi data jarri ohi dira muga bezala, hasiera Francisco Franco diktadorearen heriotza izango zen, 1975eko azaroaren 20a eta amaiera 1982ko urriaren 28a, PSOEren garaipen data hauteskundeetan. Francok zer esan zuen bere ondorengotzari buruz, “dena lotuta eta ondo lotuta” utzi zuela. Urte haietan frankismoaren koadroek gerra zibiletik herriaren baitan txertatutako beldurra erabili zuten eskatutako aldaketak beraiek nahi zituzten mugetaraino soilik iristeko eta, gainera, diktaduraren baitako krimen larriak inolako zigorrik gabe gera zitezen. Elkarbizitzaren beharra gogoratuz eta beste gerra zibil bat ez sortzeko mezua behin eta berriz azaleratuz krimen larrienak bizi izan zituzten generazioak hil arte iraun zuen isiltasunak. Banaketa administratiboaAutonomia Erkidegoak eta probintziakSakontzeko, irakurri: Autonomia Erkidego eta Espainiako probintziak Espainia 17 eskualde adiministratibotan banatua dago, autonomia erkidego izenekoak. Erkidego bakoitza probintzia bat ala gehiagotan zatituak dago. Guztira 50 dira. Bi hiri daude banako bana osatzen dutenak, Autonomia Hiri izenekoa. Espainian 8.111 udalerri daude.
Hiri nagusiak1. Madril 3.213.271 biztanle (2008). 2. Bartzelona 1.615.908. 3. Valentzia 807.200. 4. Sevilla 699.759. 5. Zaragoza 666.129. 6. Málaga 566.447. 7. Murtzia 430.571. 8. Palma de Mallorca 396.570. 9. Las Palmas 381.123. 10. Bilbo 353.340. Politika eta gobernuaSakontzeko, irakurri: Espainiako Gobernua Sakontzeko, irakurri: Espainiako politika Espainia monarkia konstituzionala da 1978ko Konstituzioaren arabera; Erregea izanik Estatu-burua, gaur egun, Joan Karlos I.a eta bi ganbarazko Parlamentuez osatzen delarik.
Alderdi politikoakEstatu osoko alderdiak:
Erkideetako alderdi garrantzitsuak:
Indar armatuakSakontzeko, irakurri: Espainiako Indar Armatuak Espainiako Indar Armatuak (siglak: FFAA edo FAS) edo Espainiako Armada Espainia babesten duten erakunde militarra da. Buruzagi Gorena Joan Karlos I.a Erregea da, Defentsa Ministroa Carme Chacon eta Defentsaren Agintari Gorena Julio Rodriguez Fernandez jenerala da.Espainiar Konstituzioaren arabera[1], Indar Armatuak honela banatzen dira: Honez gainera, hiru armadetako militarrez osaturiko bi unitate daude: Errege Goardia eta Larrialdi Unitate Militarra. Gerra kasuetan, Goardia Zibilak ere parte hartzen du armadan. EkonomiaSakontzeko, irakurri: Espainiako ekonomia Europako ekonomiarik handienetakoa da. Munduko bankuaren arabera, munduko 8. ekonomiarik hoberena da. Bere Barne Ekoizpen Garbia, 798.672 milioi eurotakoa da eta KPIa 22.690 dolarretakoa. BiztanleriaSakontzeko, irakurri: Espainiako biztanleria 2006ko urtarrilaren 1ean 44.708.964 biztanle zituen. HizkuntzakSakontzeko, irakurri: Espainiako hizkuntzak Espainian hizkuntza ofiziala gaztelania da. Baina zenbait Autonomia Erkidegotan, gaztelania beste hizkuntzekin koofiziala da. Hauek dira:
Baita ofizialak ez direnak ere: Aragoiera eta Asturiera. Gainera Portugaleko mugako zenbait lekutan (Estremaduran) portugaleko antzeko hizkuntza mintzatzen da, eta Zeutan eta Melillan arabiera eta errifiera. ErlijioaNahiz eta Estatu akonfesionala izan, Espainiako gobernuak diru laguntzak eman izan dizkio Eliza Katolikoari. 2006tik aurrera bakarrik bere fidelek ordaindu ahal diote. KirolakAzken urteetan, badira mundu mailan nabarmendu diren kirolari espainiarrak. Fernando Alonso 1 Formulako Munduko Txapelketa 2.005. urtean, Rafael Nadal, egun 60 partida segidan irabazita eta hainbat Rolland Garros eskuan dituelarik. Espainiako Lehen mailako futbola munduan aurkitu daitezkeen jokalari onenekin osatuta dago, munduko ligarik onenetakoa omen da adituen ustez. Vuelta a España delako lasterketa da txirrindularitzan nabarmentzen dena, ala ere, ia autonomia elkarte bakoitzean egiten da lasterketaren bat edo bi urtean. KulturaLiteraturaSakontzeko, irakurri: Espainiako literatura Espainiar idazle oso ezagun eta miretsiak daude literaturaren historian, guztien aurretik Miguel de Cervantes baina baita Benito Perez Galdos, Emilia Pardo Bazan, Miguel de Unamuno, Antonio Machado, Juan Ramón Jiménez egile klasikoak ere, besteak beste, edo Camilo José Cela garaikidea. MusikaErreferentziak
Kanpo loturak
Questions for article: 2007ko espainako biztanleria, ekonomia espaina wikipedia, el peon de alhucemas, espainiako probintziak, europear batasuna wikipedia, euskadi ez da negoziatzen, frankismoa euskal herria, historiaurrea (espaina) wikipedia, historiaurrea (espania, ispanija gipuzkoa, probintziak espaina |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
IHS Europe: Infrared Heating Systems for Home and Business.