Eltziego

Article on other languages:

Eltziego

ArabaAraba
Eltziegoko armarria
Izen ofiziala Elciego
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Araba
Arabako Errioxako Kuadrilla
Posta-kodea 01340
Koordenatuak 42°30′54″N 2°37′06″W / 42.515, -2.61833 (Eltziego) Koordenatuak: 42°30′54″N 2°37′06″W / 42.515, -2.61833 (Eltziego)
Garaiera 477-521 m
Eremua 16,32 km2
Biztanleria 926 (2004)
Dentsitatea 56,74 bizt/km2
Distantzia 46 km Gasteizera
Euskaldunak  %4,64 (2001)
Sorrera 1583
Herritarra eltziegar
Alkatea Rafael Cruz Saenz Castro (PSE-EE)
www.elciego.es

Eltziego[1] Arabako hego-ekialdean dagoen udalerria da, Arabar Errioxa Kuadrillan. Gasteiztik 46 bat kilometrora dago. Izen bereko herria udalerriaren erdialdean dago. Udalak Zieko[2] erabiltzen du webgunean.

Eltziegoko eliza eta herriaren ikuspegia
Eltziegoko ikuspegia

Eduki-taula

Geografia

Ingurune naturala

Erliebe gutxiko eremuan aurkitzen da Eltziego, Mayor izeneko ibaiak udalerria iparretik hegora zeharkatzen duela.

Udalerri mugakideak

Historia

Herriaren berri zaharrak baditugu, 1067. urtekoak, hain zuzen, Donemiliaga Kukulako agiri batzuetan haren izena jada agertzen baitzen, El Cieko gisa. 1368ko beste batean, aldiz, Ilciego bezala agertzen zen.

Nafarroako Erresumakoa izan zen 1461 arte, ondoren Gaztelakoa. 1583an, Felipe II.ak hiribildu izendatu zuen, eta Guardiarekiko emantzipazioa lortu zuen, ordura arte haren menpe egon baitzen.

Ekonomia

Eltziego Arabar Errioxako ardoaren ekoizle nagusietakoa da, Guardia eta Lantziegorekin batera. Azken boladan, ardoaren ekoizpenaz gain, gorakada handia jasotzen ari da berauen inguruan sortutako turismoa.

Kultura

Hizkuntza

Gaur egun gaztelania da nagusi. Ezin dugu zehaztu bertako jatorrizko euskara desagertu zen garaia. Hala ere, Eltziegoko euskararen desagerpena nonbait IX. eta XVI. mendeen artean kokatzen da.

Jaiak

  • Otsailaren 5an San Blas eguna ospatzen da.
  • Uztailaren 2an Santa Isabel ospatzen da, santa horrekin zerikusirik ez badu ere. Egunotan Eltziegoko banderari omenaldia egiten zaio.
  • Azaroaren 30an San Andres ospatzen da, Eltziegoko elizaren patroiaren eguna.

Ikustekoak

  • San Andres eliza, Eusko Jaurlaritzak 1984an monumentu historiko-artistiko izendatua, baita 2002an Kultura Ondasun izendatua ere. Eraikinak aurrekari gotikoak dituen arren, homogeneotasun- eta trinkotasun-itxura handia du[3].
  • Herederos del Marques de Riscal izeneko upategi, spa eta hotela, Frank Gehry arkitekto kanadiarrak diseinatua. 5.000 m2 inguru eraikiak ditu. Hotelak 43 luxuzko gela dauzka. Upategia bisitagarria da.

Eltziegar ezagunak

Erreferentziak

  1. Eltziego euskal era arautua Euskaltzaindiaren webgunean
  2. www.elciego.es
  3. San Andres elizaren izendapena EHAAn

Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Eltziego


This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.


Giant Panda

Mercedes Car
James Bond Guide
This site monitored by SitePinger.net