Ekuadorrren banaketa administratiboa 24 probintziaz osatua dago.
Lehenik probintziatan (provincia) banatua dago, kantoietan (cantón) eta parrokiatan (parroquia) azpibanatua. Barruti hauetako udalerriek ordezkari batar eta kontseiluak demokratikoki aukeratzen dituzte, sufragio zuzenean. Probintzien kasuan, probinztia kontseiluak aukeratzen dira (consejo provincial) eta kantoietan udal kontseilua (concejo municipal). Azken urteotan banaketa administratiboa aldatua izan da, Santa Elena eta Santo Domingo de los Tsáchilas probintziak sortu baitira.
1419 km² ez daude inolako probintziei esleituak. 2006an, lurralde hauetan 85.265 biztanle zeuden[8]Mugatu gabeko lurraldeak hauek dira:
Las Golondrinas: Agua Clara eta Guayllabamba ibaien arteko lurraldea, Esmeraldas eta Imbabura probintzien arteko liskarrean. Hegoaldean Pichincha probintzia du.
La Manga del Cura: Guayas, Manabí, Los Ríos eta Santo Domingo de los Tsáchilas probintzien arteko liskarrean. Barnean du Daule-Peripa urtegiaren zati bat. Gutxi-gorabehera 50.000 biztanle ditu.[9]
El Piedrero: El Triunfo (Guayas) eta La Troncal (Cañar) kantoien arteko lurraldea.[10]
Berriki mugatutako ñurraldeak
La Concordia Esmeraldas eta Pichincha probintzien arteko lurralde mugatu gabea izan zen 2007 arte. Santo Domingo de los Tsáchilas pribintzia sortzean, 60.000 biztanle inguruko udalerri hau mugatu egin zen eta azaroan Esmeraldas probintziako zortzigarren kantoi bihurtu.
↑ 2001eko erroldaren arabera, probintzia honen biztanle kopurua 3.309.034 da. Zenbaki honek gaur egun probintzia osatzen ez duten kantoien datuak ere batzen ditu. Horrela, kopuru honi La Libertad, Salinas eta Santa Elena kantoietako kopuruak kendu zaizkio.
↑ 2001eko erroldaren arabera, probintzia honen biztanle kopurua 2.388.817 da. Zenbaki honek gaur egun probintzia osatzen ez duten kantoien datuak ere batzen ditu. Horrela, kopuru honi Santo Domingo kantoiko kopurua kendu zaio.
↑ 2001eko erroldan ez da agertzen probintzia honen biztanle kopurua, oraindik sortu gabe baitzegoen. Horrela, kopuru hau kalkulatzeko La Libertad, Salinas eta Santa Elena kantoietako kopuruak batu dira.
↑ 2001eko erroldan ez da agertzen probintzia honen biztanle kopurua, oraindik sortu gabe baitzegoen. Horrela, kopuru hau kalkulatzeko Santo Domingo kantoiko kopurua hartu da.