Ekuador

del.icio.us del.icio.us
Digg Digg
Furl Furl
Reddit Reddit
Rojo Rojo
Add to OnlyWire

Ekuadorko Errepublika


República del Ecuador

Ekuadorko bandera Ekuadorko armarria
Bandera Armarria
Goiburu nazionala: El Ecuador ha sido, es y será país Amazónico
( Ekuador, herrialde amazonikoa zen, da eta izango da )
Ereserkia: Salve, Oh Patria
Ekuadorren kokapena
Hiriburua Quito
00°9′ S 78°21′ W
Hiri handiena Guayaquil
Hizkuntza ofiziala(k) Gaztelania1
Gobernua
Presidentea
Presidente-ordea
Errepublika
Rafael Correa
Lenín Moreno
Independentzia
- Espainiatik
- Kolonbia Handitik

1822 maiatzaren 24
1830 irailaren 5
Eremua
 - Guztira
 - ur %

256.370 km² (71.)
8,8%
Biztanleria
 - Estimaketa (2005)
 - Errolda ()
 - Dentsitatea

13.363.593 (62.)

47 biztanle/km² (124.)
Dirua AEB Dolarra2 (USD)
Ordu eremua
 - Udan (DST)
UTC (UTC -53)
Ez (UTC -5)
Interneteko domeinua .ec
Telefono aurrezenbakia +593
Herritarra ekuadortar
1Ketxua eta beste hizkuntza gutxitu batzuk ere mintzatzen dira, nahiz ofizialak ez izan.
22000 baino lehen Sucrea
2UTC -6 Galapagos Uharteetan.


Ekuador Hego Amerika ipar-mendebaldeko estatua da. Izena gaztelaniazko ecuador hitzetik datorkio, Lurraren Ekuatorean baitago.

Hiriburua Quito da.

Eduki-taula

Geografia

Ekuador satelite irudian.
Ekuador satelite irudian.

Ekuadorrek hiru eskualde geografiko nagusi ditu, gehi uharte eskualde bat Ozeano Barean:

  • La Costa (kostaldea), mendebaldeko zabaldiak dira, Ozeano Barearen ertzean kokatuak.
  • La Sierra (mendialdea), ipar-ego doan mendilerro garaia da, gehiengoa Andeak osatua.
  • El Oriente (ekialdea) Amazonas oihana hartzen du, herrialdearen eremuaren erdia baian biztanleen %5a baino ez duena.
  • Región Insular (uharte eskualdea) Galapagoak hartzen ditu, lehorretik 1.000 km ingurura kokatuak.

Ekuadorreko hiribura Quito da, mendialdeko Pichincha probintzian. Hiri handiena Guayaquil da, kostaldeko Guayas eskualdean. Cotopaxi, Quitoren hegoaldean bertan, munduko sumendi aktiboenetakoa da. Chimborazo mendia (6.310 m) Lurraren erdigunetik urrunen dagoen puntua omen da, munduaren oboide itxura dela-eta (zabalagoa ekuatorean).

Nahiz eta estatua handia ez den, hainbat klima oso desberdin ditu, gehien bat garaiera desberdinek eraginda. Kostaldeak klima tropikala da, urtaro oso euritsuarekin. Andeetako mendialdean klima epela da, eta nahiko lehorra. Amazonasen arroak, mendien ekialdean, klima ekuatoriala du.

Ekuatorea kokatua dagoenez, Ekuadorrek eguneko argi orduen gora-behera txikia du urtean zehar.

Hiririk garrantzitsuenak

  1. Guayaquil: 3.189.865 biztanle.
  2. Quito: 1.865.541 biztanle.
  3. Cuenca: 317.632 biztanle.
  4. Esmeraldas: 300.000 biztanle.
  5. Manta: 200.000 biztanle.
  6. Salinas: 45.000 biztanle.

Historia

Ingapirca erruina inkak, Cuenca ondoan
Ingapirca erruina inkak, Cuenca ondoan

Gaur Ekuador deritzon lurraldean, hainbat kultura bizi izan da K.a. 15000 urtetik aurrera, agian K.a. 30000 urtetik. Historiaurre garaian (espainiarrak iritsi baino lehen) lau aro nagusitan banatzen da: Paleoindioa (K.a. 3500 arte), Heziketa Aroa (K.a. 4500 eta K.a. 300 artean), Eskualde Garapenaren Aroa (K.a. 300 - K.o. 800) eta Integrazio Aroa (800 - 1534). Historiaurreko kultura nagusiak dira, besteak beste, Valdivia kultura (K.a. 3000 - K.a. 1500), Chorrera kultura (K.a. 900 - K.a. 300), La Tolita kultura (K.a. 600 - K.o. 400) eta Cañari kultura (400-1532).

Inken konkista baino lehen, zenbait herrien konfederazioak sortu ziren, hala nola, quitu edo caraqui (gero "Quitoko Erreinua" izen nahasgarriarekin ezaguna) edo cañari. 1450 inguruan, Tupaq Yupanki inkak lurralde hauen konkista hasi zuen, 30 urtetan burutua. Inken nagusitasunak ez zuen luze iraun, 1532 inguruan espainiarrek iritsi baitziren, urte batzuk lehenago Ameriketako Aurkikuntza zela-eta. "Quitoko Erreinua" delakoan, Quitoko Entzutegia sortu zen. Hasiera batean Peruko Erregeordetzaren barnean zegoen, hiriburua Lima zela, baina Espainiako Inperioak garrantzia eta hedadura hartu ahala, Nueva Granada erregeordetza sortu eta bertakotu zen, hiriburua Santa Fe hirian zela.

San Francisco eliza, Quito
San Francisco eliza, Quito

Independentzia grina XVIII. mende amaieran piztu zen, Eugenio Espejo quitoarraren eta beste ilustratuen idatziekin. Lehen independentzia deiadarra Quiton izan zen, 1809ko abuztuaren 10ean, baina errepublika ez zen osatu 1822ko maiatzaren 24a arte, Pichinchako Guduaren ostean. Egun honetik 1830 arte, Ekuador Kolonbia Handiako zati zen, banatzea erabaki zuten arte. Honen ostean, errepublikak garai zail eta ezegonkorra iragan zuen, Juan José Flores jeneralaren eta ondorengoen gobernuekin. XIX. mende amaieran, bi gizon antagoniko nagusitu ziren: Gabriel García Moreno, kontserbadorea, eta Eloy Alfaro, progresista.

XX. mendea nahiko ezegonkorra izan da (57 presidente 1900tik) eta aldizkako gerrekin Peruren aurka (1941, 1981 eta 1995), muga gatazkak zirela-eta. 1998an Alberto Fujimori eta Jamil Mahuad presidenteek bake ituna sinatu zuten. 1970ko eta 1980ko hamarkadetan, halako gorakada ekonomikoa izan zuen, batez ere Amazonia eskualdeetako petrolio ustiaketak zirela-eta. 1978tik aurrera, Guillermo Rodríguez Lara (El bombita) militarraren diktadura amaitzean, errepublikak demokrazia garai luzeena izan du, gaur egun arte. Hala ere, 1990ko hamarkadako krisi ekonomikoak emigrazio handia sortu zuen (Espainia, Italia eta Estatu Batuetara batez ere).

Banaketa administratiboa

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Ekuadorren banaketa administratiboa

Ekuador probintziatan (provincia), kantoietan (cantón) eta parrokiatan (parroquia) banatua dago. Barruti hauetako udalerriek ordezkari batar eta kontseiluak demokratikoki aukeratzen dituzte, sufragio zuzenean. Probintzien kasuan, probinztia kontseiluak aukeratzen dira (consejo provincial) eta kantoietan udal kontseilua (concejo municipal). Azken urteotan banaketa administratiboa aldatua izan da, Santa Elena eta Santo Domingo de los Tsáchilas probintziak sortu baitira.

Ekuadorko banaketa administratiboa
Zkia. Probintzia Hiriburua
1 Azuay Cuenca
2 Bolívar Guaranda
3 Cañar Azogues
4 Carchi Tulcán
5 Chimborazo Riobamba
6 Cotopaxi Latacunga
7 El Oro Machala
8 Esmeraldas Ciudad Esmeraldas
9 Galápagos Puerto Baquerizo Moreno
10 Guayas Guayaquil
11 Imbabura Ibarra
12 Loja Loja
13 Los Rios Babahoyo
14 Manabí Portoviejo
15 Morona Santiago Macas
16 Napo Tena
17 Orellana Francisco de Orellana
18 Pastaza Puyo
19 Pichincha Quito
20 Santa Elena Santa Elena
21 Santo Domingo de los Tsáchilas Santo Domingo de los Colorados
22 Sucumbíos Nueva Loja
23 Tungurahua Ambato
24 Zamora Chinchipe Zamora

Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ekuador


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Angila · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman Uharteak · Montserrat · Turks eta Caicos uharteak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguayPeruSurinamUruguayVenezuela


Dependentziak: Frantziar Guiana (Frantzia) • Falkland Uharteak (Erresuma Batua)

This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.


Giant Panda

Mercedes Car
James Bond Guide
This site monitored by SitePinger.net