|
Hiriburu konstituzionala Sucre da, nahiz eta hiririk garrantzitsuena eta gobernuaren egoitza La Paz izan, eta hiri handiena eta ekonomia indartsuena duena Santa Cruz izan (eskualde independentziazale baten hiriburua).
GeografiaBolivia bi eskualde bereizitan banatua dago. Bata, mendebaldekoa, Andeetako bi mendilerrok zeharkatzen dute bertako goi ordokia inguratuz, Altiplano izenekoa. Boliviar gehienak eskualde honetan bizi dira. Mendebaldeko mendilerro lehorrean zenbait mendi gailur esanguratsu daude, hala nola, Nevado Sajama Boliviako tontor gorena (6.542 m). Goi ordokiaren ipar-ekialdeko muga Cordillera Real mendilerroa da. Bertan Illimani eta Illampu mendi ikusgarriak aurkitzen dira eta La Paz bera ere bai. Ekialdeko mendilerroan haran hezeak daude, basoz estalitako mendi magalekin. Bestea, ekialdekoa, ibai ordoki zabalak osatzen du, klima tropikalekoa. Iparraldeko lurrak Amazonasko arroan kokatuak daude, gehiengoa ohianak estalia. Hegoaldean, lurrak Paraguai ibaiaren arroan daude, gehien bat basogabetua. Boliviaren eta Peruren artean Titikaka aintzira dago, munduko aintzira nabigagarri handiena. Haren eremu zabalak mikroklima leuna sortzen du, Tiwanaku kulturaren sorrera ahalbidetu zuena. Uyuniko gatzaga (Salar de Uyuni), mendebaldean kokatua Potosiko departamenduan, munduko gatz ordoki zabalena da. HistoriaSakontzeko, irakurri: Boliviako historia
Giza itxurako eskultura (Tiwanaku)
Boliviako lurraldeak gutxienez duela 12.000 urte ditu biztanleak. Kultura ugari finkatu ziren, batik bat Andeetan. Haien artean, Tiwanaku kultura eta aimara erresumak nabarmentzen dira. Erresuma horiek XIII. mendean Inka Inperioak bereganatu zituen. XV. mendean, inkek inperio zabala ezarri zuten, espainiarren etorreraren aurretik. Mende horretan, aimara hizkuntza zuten gizatalde andana (kollak, pakajeak, lupakak, omasuyoak) bizi ziren Bolivian. Kollak nabarmentzen ziren, eta Kuzkoko ketxuen aurka borrokatu ziren, eskualdearen gaineko kontrola bereganatzeko. Patxakuti inkak garaitu zituen kullak, eta Boliviako goi-ordokia konkistatu zuen. Ia mende batean Inka Inperioko (Tahuantinsuyo) barruti bat osatu zuen Boliviak. Antzinako zibilizazio hauek arkitekturako monumentu handiak utzi dituzte, eta gaur egun, aimara eta ketxua hizkuntzak oso garrantzitsuak dira herrialdean. Egungo Boliviara iritsi zen lehendabiziko europarra Diego de Almagro izan zen 1535ean, Txile konkistatzeko asmotan Kuzkotik abiatu ondoren. Almagro hilda, Francisco Pizarrok Gonzalo anaia bidali zuen probintzia mendean hartzeko. Pedro de Anzurez Chuquisaca (egungo Sucre) 1538an fundatu zuen, Potosi 1546an sortu zen, La Paz 1548an eta Cochabamba 1574an. Espainiako kolonizazioak meatzak garatu zituen. Potosi hiria Amerikako populatuena garai horietan (120.000 biztanle) izan zen, eta zilarrezko meatza handiak ustiatzen zituen, 1611n munduko zilar ekoizlerik handienak. Boliviako lurraldea Peruko erregeordetzan barnan zegoen, baina XVIII. mendean Río de la Platakora igaro zen. Independentziaren aldeko borroka 1809an hasi zen, baina 1825ko abuztuaren 6ra arte ez zuen eskuratu, Simon Bolivarren armadei esker. Militar horren omenez datorkio herrialdeari izena. Boliviak eta Peruk herrialde bakarra osatu zuten garai txiki batean. Boliviak herrialdearen zati batzuk, tartean itsasoarekin lotzen zuena, galdu zituen gerrak zirela eta, bai Txile, bai Paraguai, bai Brasilen aurka. XX. mendean estatu kolpe andana gertatu dira. Azkenean, 1980ko hamarkadaren hasieran azken batzorde militarrak boterea galdu zuen. Hortik aurrera bozketan aukeratutako presidenteak izan dituzten Bolivian. XXI. mendearen hasieran gobernuaren kontrako protestak areagotu ziren. Carlos Mesa presidenteak boterea utzi behar izan zuen herrialde osoko manifestaldi jendetsuengatik. Horren ondoren, 2006ko urtarrilaren 22an, Evo Morales herrialdeko lehen presidente indigenaren agintaldia hasi zen. Banaketa administratiboaSakontzeko, irakurri: Boliviaren banaketa administratiboa DepartamenduakBolivia bederatzi departamendutan (departamentos) banatua dago. Hauek dira (hiriburua parentesi artean):
Gainera, departamenduak 100 probintziatan (provincias) banatuak daude eta hauek, era berean, kantoitan (cantones) eta udalerritan (municipalidades) banatuak. Hiri nagusiak
Kanpo loturak
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net