|
Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko webgune bat da. Blogari bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean. Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak. Beste batzuk hiru edo lau pertsonen artean idazten dira. Bertan edozer gauza publika daiteke, askatasun osoz, egunkari pertsonal bat bailitzan, albisteak, iritzia, irudiak, poesia... Esateko zerbait daukan edonork eduki dezake blog bat. Blog bat edukitzeko doako zerbitzuak daude, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak existitzen diren publikazio plataforma askotako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu eta idazten hasi daiteke. Blog baten ezaugarri nagusiak
Euskarazko blogakSakontzeko, irakurri: Euskal blogosfera 2001eko urriaren 29an Sustatu sortu zen, euskarazko lehenengo bloga bihurtuz. Ordutik, euskal blogosfera handituz joan da, komunitateak apurka-apurka sareratuz. Gaur egun, 6 urte geroago ia, 5.200 blog dago euskaraz, horietatik 2.860 bat aktibo edo bizirik (2007). Kanpo loturak
|
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net