|
Bit bat, informatikako oinarrizko unitate bat da. Bit batek "0" edo "1" egoera logikoa izan dezake; askotan 0-ari gezurrezko egoera eta 1-ari egiazkoa egokitzen zaizko, nahiz eta batzutan alderantziz ere izaten den. Oinarrizko eragiketa logikoak egin daitezke: NOT, AND, OR, NAND, NOR eta XOR. Beraien bitartez, multzokatuz, zenbakiak(osokoak nahiz errealak), karaktereak eta konplexuagoak diren datu egiturak ere errepresentatu daitezke. DefinizioaBita Binary digit-en akronimo bat da (digitu bitarra). Bit bat sistema bitarreko digitu bat da. Zenbakitzeko sistema arruntean hamar digitu erabiltzen ditugun bitartean, sistema bitarrean bi soilik erabiltzen dira, 0 eta 1. Hots, bit batek 0 edo 1 balio har dezake. Bit bat errazago ulertzeko pentsatu dezakegu bonbila bat dela, eta hau, piztuta edo itzalita egon daitekeela. Halaber, beste gauza asko adierazi ditzake digitu batek: egia edo gezurra, iparra edo hegoa, gizona edo emakumea, irikita edo itxita, e.a. Guk adierazi nahi duguna. Nahikoa da egoeratako bati "0" eta besteari "1" bat esleitzea. Adib: itzalita (0) eta piztuta (1). Ikus, gaineraKanpo loturak |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net