|
Australia munduko herrialdeetan seigarren handiena da (azaleran), eta izen bereko uharte-kontinentea okupatzen duen herrialde bakarra. Australiaren barne Tasmaniako uhartea ere sartzen da, hegoaldean kokatua, baita beste uharte txiki batzuk ere. 1901. urtean lortu zuen independentzia Britainia Handitik. Hiriburua Canberra da, nahiz eta hiri handiena Sydney den.
GeografiaSakontzeko, irakurri: Australiako geografia Australiak 7.686.850 km2ko azalera du eta Indo-australiar plakaren gainean kokatzen den kontinente bat da. Timor eta Arafurako itsasoak bereizten dute Asiatik. Lurraldearen heren bat Kaprikornioko Tropikoren iparraldean dago eta ekialdean dagoen mendilerroak haizea eteten du. Hori dela eta lurraren %70a idorra da, ia-ia inor bizi ez delarik. Lurraren %20a basamortua da. Populazio gehiena kostaldean bizi da, batez ere ekialdeko kostaldean, non klima hobea dagoen. Iparraldean klima tropikal hezea dago eta Tasmaniako hegoaldean klima hotza. Hala ere arraroa da elurra egitea. Izenaren jatorriaAustralia izena latinezko Australis izenetik dator, Hegoalde esan nahi duena. Erromatarren garaian Hegoaldeko lurralde ezezagua izenarekin ezagutzen zen kondaira bat zegoen (terra australis incognita) eta Erdi Aroko geografoek askotan jartzen zuten horrela deitutako kontinente bat. 1639an Herbehereetako hitza zen Australische erabili zen hegoaldean aurkitatu lur berrientzat. 1693 lehen aldiz erabili zen Australia hitza ingelerara itzuli zenean Les Aventures de Jacques Sadeur dans la Découverte et le Voyage de la Terre Australe, 1692eko eleberri frantziarra, Gabriel de Foignyk idatzia. Alexander Dalrymplek berriro erabili zuen 1771ean, Hego Pazifiko osoaren inguruan hitz egiten zuelarik. 1793, George Shaw eta Sir James Smithek Zoology and Botany of New Holland argitaratu zuten eta bertan "lurralde zabala, edo hobe kontinentea, Australia, Australasia edo Holanda Berria" idatzi zuten. 1814an Matthew Flindersek idatzitako A Voyage to Terra Australis liburuak "Australia" izena ezagun egin zuen. Gizon honek lehen aldiz eman zion bira osoa Australiari. Tituluan Terra Australis erabiltzen bazuen ere, liburu osoan zehar Australia hitza erabiltzen zuen. Lachlan Macquarie Hegoaldeko Gales Berriko Gobernadoreak izen hori erabili zuen Ingalaterrarekin egiten zituen harremanetan. 1817an izen hori hartzea gomendatu zuen eta 1824an onartu zen ofizialki izen hori erabiltzea. HistoriaSakontzeko, irakurri: Australiako historia Australiako historia duela 42.000-48.000 urtean hasi zen, hego-ekialdeko Asiatik abiatuta eta lurra nahiz itsasoa zeharkatuz gizakiak iritsi zirenean. Egungo australiar aborigenen arbasoak izan ziren. Gehienak ehiztari-biltzaileak izaten ziren. Ahozko kultura zabala edukita, lurra gurtzen zuten. Willem Janszoon nabigatzaile holandarrak Australia ikusi zuelako lehen aipamen fidagarria egin zuen 1606an, York lurmuturrako kosta ikusitakoan. XVI. mendean, holandarrek Holanda Berria deitzen zutenaren kosta kontrolpean zeukaten, baina koloniak kokatzeko saiorik ez zuten egin. James Cook lotinantak 1770ean Australiako ekialdeko kostaren inguruan nabigatu zuen. Hegoaldeko Gales Berria (New South Wales) izena emanda, Britania Handiarentzat aldarrikatu zuen. Espedizioaren aurkikuntzek espetxe-kolonia ezartzeko gogoa piztu zuten. Britania Handiko lehen kolonia Australian Arthur Phillip kapitainak kokatu zuen Port Jacksonen, 1788ko urtarrilaren 26an. Data hori Australiako egun nazionala bihurtzekoa zen. Presoen etorrera 1840 eta 1864 bitartean bukatu zen. Australiako aborigen populazioa 350.000 lagunekoa izaten zen europarren etorreran. Hurrengo 150 urteetan izugarri egin zuen behera, batez ere gaixotasun kutsakorrak, berkokapen behartuak eta desintegrazioa zirela kausa. 1855 eta 1890 bitartean, sei koloniek barneko politikaren gaineko eskumen gehienak jasotzen zituzten poliki, Britaniar Inperioaren barnean jarraituta. Hala ere, hamar urte asmoak gauzatzeko eman ondoren, 1901eko urtarrilaren 1ean, koloniak federatu ziren eta Australiako Commonwealth (Amankomuneko oparotasuna) jaio zen, Britaniar Inperioko agindupeko lurra oraindik ere. Askoren ustez, nazioaren jaiotza Lehen Mundu Gerrako Gallipoli gudan sortu zen, Australia eta Zeelanda Berriko porrotarekin batera. 1931ko Westminster Estatuturekin Australia eta Britania Handien arteko legezko lotura gehienak amaitu ziren. Bigarren Mundu Gerraren ostean, Australiak Europako inmigrazioa babestu zuen. 1970eko hamarkadaz geroztik, Australia Zuria politika bukatutakoan, Asiako eta munduko beste tokietako inmigrazioa ere ongietorria izan da. Horren ondorioz, Australiako demografia, kultura eta irudia irauli dira. Aborigenei dagokienez, 1967ko erreferendumen ondoren, Gobernu Federalak aborigenak errespetatzeko politikak abian jarri ditu. Aborigenen lur-jabetza tradizionala onartu zuen Epaitegi Gorenak 1992an. PolitikaSakontzeko, irakurri: Australiako politika Australia monarkia konstituzional bat da eta gobernu parlamentario bat du. Elisabete II.a da Estatuburua, baina bertan Commonwealtheko beste estatu batzuetan duen paper ezberdina du. Erregina zuzenean ordezkatzen du Australiako Gobernadore Orokorra Australia osoan eta estatu bakoitzeko Gobernadoreak. Gobernadore Orokorrak botere handiak dituen arren gehien bat Lehen Ministroaren laguntza jasotzen du horiek aurrera eramateko. Banaketa administratiboaEstatuak eta lurraldeakSakontzeko, irakurri: Australiaren banaketa administratiboa Australia bi lurralde eta sei estatutan banatzen da:
Hiri nagusiak
Pertsonaia ezagunak
KirolakMundu mailan Australiako Irekia tenis txapelketarik garrantzitsuenen artean dugu. Euskal DiasporaKanpo loturak
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net