|
Araba Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bat da. Administratiboki, Euskadiko foru probintzia edo lurralde historikorik handiena, baina biztanle gutxien dituena da. Probintziako hiriburua Gasteiz da, hauxe izanda, 1978tik, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua ere. 2.963 km²-ko azalera du eta 2005ean, ia 300.000 biztanle zituen lurraldeak. Bere barnean, Trebiñuko Konderriaren enklabea dago kokaturik, Burgosko probintziaren administraziopean dagoena.
MugakideakIparraldean Gipuzkoa eta Bizkaia ditu mugakide; hegoaldean Errioxa; mendebaldean, Burgos eta ekialdean Nafarroa. Banaketa administratiboaArabako KuadrillakZazpi Kuadrilla edo eskualdetan zatitzen da:
Bestela, Burgosko (Gaztela-Leon) administraziopean dago Trebiñuko konderria, probintziaren erdialde geografikoan, Gasteiz eta Mendialdea artean. Trebiñu eta Argantzun udalerriek osatzen dute. UdalerriakSakontzeko, irakurri: Arabako udalerrien zerrenda Arabar gehienak hiriburuan bertan bizi dira, Gasteiz izanda hiri nagusia alde handiz. Bestela, hauexek dira probintziaren udalerri nagusiak:
Udalerri txikienak Zalduondo (142 biztanle), Armiñon (167) eta Kripan (186) dira. HistoriaSakontzeko, irakurri: Arabako kondeen kronologia Aurrehistoriako aztarnategien eta monumentu megalitikoen hatza nabaria da Araban. Trikuharri esanguratsuak aurki daitezke, besteak beste, Aizkomendikoa (Egilazen) eta Sorginetxekoa (Arrizalan). Iraganean, autrigoi, karistio, bardulo eta baskoiak bizi ziren bertako lurraldeetan. Inguru naturalaMendiak
Probintziako mendirik altuena Gorbeia (1.481 m) dugu, Bizkaiko mugan dagoena. Bestela, Toloñoko mendilerroan Palomares (1.446 m) eta Cruz del Castillo (1.432 m) mendiek ere 1.400 metroko maila gainditzen dute. Halaber, Altzaniako mendilerroan Aratz (1.443 m) eta Kodesko mendilerroan Joar (1.418 m) eta Kodes (1.414 m) tontorrak ere maila horren gainetik daude. Natura parkeen artean, azpimarartzekoa da Valderejoko Natur Parkea, probintziaren hego-mendebaldean dagoena. IbaiakIbaien artean, zabalena Ebro da, probintziako hegoaldea (Arabako Errioxa) zeharkatzen duena. Bestela, Zadorra ibaiak Agurain aldetik ibilbide luzea egiten du Ebron amaitzeko. Ur kopuru handia ematen dio bai probintziari baita Bilbo aldeari ere. Beste ibaien artean, Aramaio izen bereko udalerrian dago, Deba ibaiaren adarra izanda. KulturaLiteraturaSakontzeko, irakurri: Arabako idazleak Hegoalden topatutako euskarazko liburururik zaharrena "Dianea eta Koplak" da (1567), Joan Perez de Lazarraga arabarrak idatzitakoa. Egile garaikideen artean, aldiz, Josemari Velez de Mendizabal edo Xabier Montoia nabarmentzekoak dira. Gaztelaniazko idazleen artean aipatzekoak dira Felix Maria Samaniego, Ramiro de Maeztu, Ignacio Aldecoa eta Toti Martinez de Lezea. Musika
PolitikaArabako Foru Aldundia lurraldea agintzen duen erakunde publikoa da, herritarren bozken ondorioz aukeratzen dena lau urtetik behin. 2007ko bozkez geroztik, EAJko Xabier Agirre da Ahaldun Nagusia. Hedabideak
Arabar ezagunak
Kanpo loturak
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
Mercedes Car
This site monitored by SitePinger.net