Poll without page-refresh
Ur gezaren nazioarteko urtea
Fisikaren nazioarteko urtea
Cervantesen Kixotearen laugarren mendeurrena
Gertaerak
Euskal Herrian
Urtarrilaren 8a - Metro Bilbaoren Sestao eta Etxebarriko geltokiak zabaldu ziren.
Urtarrilaren 13a - Hildako bat Bizkaiko Zubitik kotxearekin erori eta gero.
Urtarrilaren 16a - Emakume bat bere senarrak eraila izan zen Durangon .
Urtarrilaren 18a - ETAk bonba bat jarri zuen Getxoko Manuel Smith kalean.
Urtarrilaren 19a - 35 urteko gizon bat atxilotu zuten Bilbon , ustez talde terrorista bateko kide izateagatik.
Otsailaren 8a - Emakume bat hilik aurkitu zuten Iruñeako San Juan auzoan, ondoan bere mutilaguna hilik zeukala. Ustez bere mutilagunak erail zuen eta gero bere buruaz beste egin zuen.
Otsailaren 18a - Bi hildako AP-8 autobidean, Elgoibar parean, kontrako norabideak zihoan auto batek beste auto bat jo eta gero.
Otsailaren 20a - Europako konstituzioa onartzeko bozketa. Baiezkoak irabazi zuen, baina Estatuan baino abstentzio maila altuagoarekin.
Otsailaren 25a - Gernikako Arbola berria landatu zuten Gernikako Batzar Etxean, aurrekoa 2004ean ihartu baitzen.
Martxoaren 1a - 2 hildako Bilbao Exhibition Centreen egondako lan istripuan.
Apirilaren 15a - Eltziego herriko ikastolako hiru andereño hil ziren Lantziego parean izandako auto istripuan.
Apirilaren 20a - Mondragon Unibertsitateko lau ikasle hil ziren auto istripuan Oñatin klasetik bueltan zetozela.
Maiatzaren 19a - Iruzurraren aurkako operazioa Mungian . Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun sailak luxuxko ehun kotxetik gora atzeman zituen.
Ekainaren 13a - Sua Donostiako Errotaburu dorreetako batean, eraikineko zaindari batek beste hil eta gero bere buruaz beste egin zuen.
Ekainaren 16a - Bi hildako Gasteizko alde zaharreko etxebizitza batean egondako sutean.
Ekainaren 23a - Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakari izendatu zuten, hirugarren aldiz.
Ekainaren 28a - Bizkaibuseko gidari bat larri zauritu zuten, labana batekin eraso eta gero Sestaon .
Uztailaren 12a - ETAk lau bonba jarri zituen Zornotzako Boroa auzoko zentral termikoan.
Abuztuaren 9a - Baionako jaiak amaituta, egondako bortsaketa kasu askoren aurrean, alkateak "emakumeak desegoki janzteagatik" gertatu zirela esan zuen, hainbat pertsonen haserrea sorraraziz.
Abuztuaren 29a - Katrina urakanak sekulako hondamendia eragin zuen AEBetako Atlantikoko kostaldean, ia 1.900 hildako utziz. New Orleans hiria eta Louisiana estatua orokorrean izan ziren kaltetuenak.
Urriaren 7a - Eusko Legebiltzarrak Paco Larrañagaren askatasuna eskatu zuen.
Urriaren 10a - Ramon Rabaneraren aurkako mozioa aurkeztu zuen EAJak Arabako aldundian. PSE-EEren kontrako botuek aurrera egitea galarazi zuten.
Urriaren 15a - Aintzane Garai gaztea, desagertu egin zen.
Urriaren 18a - Aintzane Garairen gorpua Bakion aurkitu zuten. Bere mutilagun-ohia atxilotu zuten, ustezko hiltzailea izateagatik.
Azaroaren 11 - Metro Bilbaoren 10 . urteurrena.
Azaroaren 17a -
Gasteizko Pferd Ruggeberg ("Caballito") enpresako langileek bertan behera utzi zuten greba, Euskal Herriko inoizko luzeena (2 urte eta 14 egun).
Ikasleon Nazioarteko Eguna dela eta Greba Orokorra Unibertsitateetan Bologna Prozesuaren aurka.
Azaroaren 21a - 18/98 makro epaiketa hasi zen Madrilgo Auzitegi Nazionalean.
Azaroaren 25a - 3,2 graduko lurrikara bat egon zen, Bermeo eta inguruko herrietan.
Abenduaren 12a - Bilboko taxi gidari bat erail zuen gazte dominikar batek, taxi gidarien segurtasun eza agerian jarriz.
Abenduaren 18a - ETAk bonba bat leherrarazi zuen Angulas Aguinaga enpresan.
Abenduaren 20a - AP-8an Gipuzkoa parean egondako lurjausi batek, autobidea itxi zuen 10 ordu baino gehiagotan.
Abenduaren 22a - ETAk bonba bat leherrarazi zuen Doneztebeko Bordatxo diskotekan.
Abenduaren 24a - Bi goardia zibilek Nafarroako Areso herriko Olentzeroa lapurtu zuten.
Abenduaren 27a - Bi hildako Erandioko Lutxana auzoan, arrantzan zebiltzala Ibaizabal ibaiara jausi ondoren.
Munduan
Urtarrilaren 9a -
Urtarrilaren 25a - 215 hildako Indiako tenplu batean egondako jente pilaketa batean.
Urtarrilaren 26a - Tren istripua Californiako Glendale herrian, 11 hildako eta 200 zauritu.
Urtarrilaren 30a - Parlamenturako hauteskundeak Iraken , hauteskundeak egon ziren lehen aldia 1958etik .
Urtarrilaren 31 - Michael Jacksonen aurkako epaiketa hasi zen Californiako Santa Barbara hirian.
Otsailaren 2a - Gyanendra erregeak Nepalgo gobernua bertan behera utzi zuen eta botere osoa bereganatu zuen.
Otsailaren 9a - ETAk Madrilgo konferentzia zentroan kotxe-bonba bat jarri zuen 31 pertsona zaurituz.
Otsailaren 12a - Eraberritze lanetan zegon Madrilgo Windsor Dorrea , suak kiskali zuen.
Otsailaren 14a -
Otsailaren 18a - Erresuma Batuan legez azeria ehiztatzea debekatu zen.
Otsailaren 20a - Jose Socrates , Portugalgo presidente aukeratu zuten.
Otsailaren 22a - 6,4 graduko lurrikara Irango Kermango probintzian . 500 hildako eta 1.000 zauritu eragin zituen.
Martxoaren 3a - Steve Fossett miliodunak munduko errekorra hautsi zuen munduan zehar geldiunerik egin gabe hegaldi bat egin eta gero.
Martxoaren 10a - Gari Kasparov xake jokalariak bere erretiroa argitara eman zuen.
Martxoaren 19a - 59 hildako Shuozhou , Txinako Mehategi baten istripuaren ondorioz.
Martxoaren 21a - Minnesotako eskola batean egondako tiroketan 10 hildako egon ziren.
Martxoaren 28a - 8,7 graduko lurrikara Sumatrako kostaldean.
Martxoaren 31 - Terri Schiavo hiltzeko bere gogoa erakutsi zuen emakumea, bere Floridako etxean hil zen.
Apirilaren 2a - Joan Paulo II aita santua hil eta gero, lau milioi pertsonek bidaiatu zuten Vatikanora .
Apirilaren 9a - Galesgo printzea Camila Parker Bowlesekin ezkondu zen.
Apirilaren 15a - 21 hildako Parisgo hotel batean egondako sute batean. Hotelean etorkinak bizi ziren egoera txarrean.
Apirilaren 17a - Autobus istripua Suitza hegoaldean, hamabi hildako egon ziren hogeitazazpi pertsona zeramatzan autobusean.
Apirilaren 19a - Joseph Ratzinger bavariarra Aita Santu aukeratu zuten, Benedikto XVI.a izenarekin.
Apirilaren 25a - Tren istripua Japoniako Amagasaki hirian. 107 hildako.
Apirilaren 26a - Siriak Libanon zituen bere soldaduak atera zituen, nazioarteko presioa dela eta.
Apirilaren 27a - Airbus A380 superjunboak, bere lehen hegaldia egin zuen.
Maiatzaren 3a - Pakistango Lahore hirian eraikin batean egondako gas leherketa batean 32 hildako egon ziren.
Maiatzaren 5a - Hauteskundeak Erresuma Batuan , Alderdi Laboristak garaipena eskuratu zuen.
Maiatzaren 13a - Uzbekistango ejerzitoak 700 pertsona hil zituen herrialdearen ekialdean terrorista islamiarrak izatea leporatu eta gero.
Maiatzaren 15a - Ehundaka pertsona zeramatzan ferry bat hondoratu zen Bangladeshen , 100 pertsonatik gora desagertu zirelarik.
Maiatzaren 20a - Etoumbi herria (Kongoko Errepublikan ) berrogeialdian Ebola birusaren izurrite baten ondorioz.
Ekainaren 1a - Herbehereek Europako konstituzioa bozkatu zuten, ezetzat irabazi zuen, hori gertatzen zen bigarren herrialdea Frantziaren ostean.
Ekainaren 13a - Michael Jackson aske utzi zuten kargurik gabe.
Ekainaren 21a - Umeen pornografia sare bateko 180 kide atxilotu zituzten Espainian .
Ekainaren 30a - Espainiako Kongresuak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak legeztatu zituen
Uztailaren 7a - Al Kaedak atentatu odoltsua egin zuen Londonen .
Uztailaren 13a - Tren istripu larria Ghotki-n (India ).
Uztailaren 24a - Juan Martínez Galdeano , Roquetas de Marreko komisarian hil zen, bertan jasotako tratu txarren ostean.
Abuztuaren 2a - Air Franceko 358 hegaldia istripua izan zuen aireratu eta gutxira, hegazkinak su hartu zuen baina ez zen zauriturik egon.
Abuztuaren 14a - Helios Airways konpainiaren hegazkin bat Grezian erori zen, 121 hildako.
Abuztuaren 16a - West Caribbean konpainiaren hegazkin bat Venezuelan erori zen, 152 hildako.
Abuztuaren 17a - Israelek Gazako asentamentuak desegiten hasi zen.
Abuztuaren 23a - Israelek Gaza behin betiko utzi zuen.
Abuztuaren 29a - 1.600 hildakotik gora Katrina hurakaiak Mississippiko estatutik igaro ondoren.
Irailaren 5a - Mandala Airlines konpainiako hegazkin batek istripua izan zuen Indonesian , 117 hildako.
Irailaren 11 - Junichiro Koizumi , Japoniako presidente ber-aukeratu zuten.
Irailaren 18a - Angela Merkel eta Gerhard Schröderek botu kopuru antzekoa lortu zuten Alemaniako hauteskundeetan. Ondoren elkarrekin koalizio bat sortuko zuten, Alemanian erreformak egin ahal izateko.
Irailaren 24a - Rita hurakanak Ameriketako Estatu Batuak astindu zituen.
Irailaren 27a - Inmigrante oldea Melillan . Mila pertsonatik gora egin zuten Espainian sartzeko saiakera. Euretarik gehienak poliziak atxilotu zituen.
Irailaren 30a - Kataluniako parlamentuak estatutu berrirako proiektua onartu zuen, aldeko 120 botu eta kontrako 15 boturekin.
Urriaren 1a - 26 hildako Bali uhartean egondako bonba leherketetan.
Urriaren 8a -
Stan huranak eragindako euriteek eraginda, lurjausi batek Guatemalako herrixka bat lurperatu zuen, 1.400 hildakotik gora eraginez.
Katxemirako eskualdean egondako 7,6 graduko lurrikara batek, 80.000 hildako eragin zituen.
Urriaren 15a - Bost hildako Bartzelonako eraikin bat behera etortzean.
Urriaren 23a - Nestor Kirchner Argentinako presidente izendatu zuten.
Urriaren 27a - Parisen piztu zituzten kale istilu larriak, ia bi hilabetez luzatu zirenak, arrazoi sozial, kultural, politiko eta ekonomikoengatik.
Azaroaren 2a - Espainiako kongresuak Kataluniako estatutu berrirako proposamena onartu zuen, alderdi politiko guztien aldeko botuarekin PPrena izan ezik.
Azaroaren 6a - Kentuckyko estatu amerikarrean egondako tornadoek 23 hildako eragin zituzten.
Azaroaren 8a - Ellen Johnson-Sirleaf politikari liberiarra Afrikako lehen emakume presidente bihurtu zen.
Azaroaren 21a - Ariel Sharonek Likud alderdia utzi zuen eta alderdi politiko berri bat eratzeko bere asmoa erakutsi zuen.
Abenduaren 1a - Hego Afrikak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak legeztatu zituen.
Abenduaren 6a - Hegazkin batek Teherango 10 solairuko etxebizitza eraikin baten kontra jo zuen, 94 hildako eraginez.
Abenduaren 18a - Evo Morales Boliviako presidente aukeratu zuten, indigena batek herrialde hartan horrelakorik lortzen lehenengo aldiz.
Abenduaren 23a - Azerbaijango Baku hirian egondako hegazkin istripu batek 23 hildako eragin zituen.
Ekonomia
Arte eta kultura
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Heriotzak
Urtarrilaren 25a - Philip Johnson , arkitekto estatubatuarra (j. 1906 ).
Otsailaren 10a - Arthur Miller , AEBetako idazlea (j.1915 ).
Otsailaren 14a - Rafik Al-Hariri , Libanoko Lehen Ministro ohia (j. 1944 ).
Otsailaren 20a - Sandra Dee , aktoresa estatubatuarra (j.1944 ).
Apirilaren 2a - Joan Paulo II aita santua (j. 1921 ).
Apirilaren 6a - Rainier III Monako-ko Printzea (j. 1923 ).
Apirilaren 23a - Sir John Mills , aktore ingelesa (j.1908 ).
Maiatzaren 30a - Juan San Martin , euskal idazlea eta Euskaltzaindiako kidea (j. 1922 ).
Ekainaren 3 – Jon Idigoras , Herri Batasunako mahaikidea (j. 1936 ).
Uztailaren 30a - Wim Duisenberg , Europako Banku Zentralaren buru ohia (j.1935 ).
Abuztuaren 1a - Saudi Arabiako Fahd erregea (j.1923 ).
Abuztuaren 6a - Mikel Garmendia , euskal aktorea (j. 1945 ).
Urriaren 28a - Alberto Ormaetxea Errealeko futbol jokalari eta etrenatzailea (j. 1939 ).
Abenduaren 5a - Juan Maria Lekuona , euskal poeta (j. 1927 ).
Abenduaren 27a - Lourdes Iriondo , euskal kantaria (j. 1937 ).