Poll without page-refresh
Ur edangarriaren nazioarteko urtea
Irrisaren nazioarteko urtea
Gertaerak
Euskal Herrian
Munduan
Urtarrilaren 3a - Flash Airlines konpainiako 604 hegaldiak istripua izan zuen Egiptoko kostaldean eta Itsaso Gorrira erori zen, 148 hildako.
Urtarrilaren 8a - Erresuma Batuko Isabel II.a erreginak Queen Mary 2 itsasontzia bataiatu zuen.
Otsailaren 1a - Saudi Arabiako Mina hiriko erromesaldian egondako jende pilaketa baten ondoren 251 hildako.
Otsailaren 6a - Suizida batek 43 hildako eragin zituen Moskuko metroan, soinean zeraman bonba leherarazi ostean.
Otsailaren 10a - Frantziako parlamentuak eskoletatik ikur erlijiosoak debekatzen zituen legea onartu zuen.
Otsailaren 12a - Ameriketako Estatu Batuetako San Frantziskoko hiriak sexu berdineko bikoteak ezkontzen hasi zen, herrialdean horretarako legediarik egon ez arren.
Otsailaren 18a - Petrolioa eta gai kimikoak zeramatzan merkantzia tren baten istripua Iranen , 320 hildako.
Otsailaren 20a - Kontserbakorrek Irango hauteskundeak irabazi zituzten.
Otsailaren 24a - Richter eskalan 6,5 graduko lurrikara batek 517 hildako eragin zituen Marokon .
Otsailaren 29a - Jean Bertrand Aristide , Haitiko presidenteak, dimisioa aurkeztu zuen, bere aurkako protestak zirela eta.
Martxoaren 11 - Madrilen , Espainian izan den atentaturik larrienaren ondorioz, 190 hildako eta 1400etik gora zauritu izan ziren. Al Qaeda talde terrorista izan zen triskantzaren egilea.
Martxoaren 14a - Vladimir Putinek Errusiako hauteskundeak errez irabazi zituen.
Martxoaren 14a - Jose Luis Rodriguez Zapaterok Espainiako hauteskundeak irabazi zituen.
Martxoaren 29a - Irlandako Errepublikan eremu itxi eta jatetxeetan erretzea debekatzen zuen legea indarrean jarri zen.
Apirilaren 3a - Ustezko Al Qaedako kideak gordetzeko erabiltzen zuten etxebizitza baten leherketa Madrilen , sei hildako.
Apirilaren 17a - Helikoptero israeldarrek jaurtitako misilek Hamaseko burua zen Abdel Aziz al-Rantissi hil zuten.
Apirilaren 22a - Produktu kimikoak zeramatzaten bi trenek elkar jo zuten Ipar Korean , 161 hildako eta 1.300 zauritu.
Apirilaren 28a - Abu Ghraiben soldadu estatubatuarrek eginiko torturen berri lehen aldiz eman zuen telebista saio batek.
Maiatzaren 1a - Europar Batasunera hamar herri berri sartu ziren. Polonia , Eslovakia , Malta , Zipre , Hungaria , Txekiar Errepublika , Estonia , Letonia , Lituania eta Eslovenia .
Maiatzaren 9a - Txetxeniako presidentea, Akhmad Kadyrov, mina baten leherketaren ondoren hil zen.
Maiatzaren 12a - Nick Berg Irakera lan egitera joandako estatubatuarrari lepoa mozten ziotela erakusten zuen bideo bat kaleratu zuen bahitu zuen talde terroristak.
Maiatzaren 23a - Parisgo Charles de Gaulle aireportuko 2E terminaleko sabaia behera etorri zen, sei hildako eraginez.
Ekainaren 6a - Normandian Bigarren mundu gerratean egondako batailaren 60. urteurrena ospatu zen.
Abuztuaren 1a - Sutea Asuncion , (Paraguai ), hiriko supermerkatu baten. 400 hildako eta 100 desagertu.
Irailaren 1a - Txetxeniako errebelde talde batek Ipar Ossetiako Beslan hiriko eskola bat eraso zuen, 1.500 haur eta irakasle gatibu harturik.
Irailaren 3a - Errusiar ejerzitoak Beslan hiriko eskolaren aurkako erasoa biolentziaz eteten du. 335 hildako, euretariko gehienak haurrak.
Irailaren 25a - Jeanne hurakaiak Haitin lur hartu zuen, 3.000 hildakotik gora eraginez.
Urriaren 8a - Bonba leherketak Egiptoko Taba herrian. 34 hildako.
Urriaren 29a - Europar Batasunako herrialdeek Europako Konstituzioa sinatu zuten.
Urriaren 31 - Tabaré Vazquez ezkertiarra aukeratu zuten Uruguaiko presidente.
Azaroaren 15a - Andorrak lankidetza hitzarmena sinatu zuen Europar Batasunarekin .
Abenduaren 7a - Hamid Karzai Afganistango presidente aukeratu zuten.
Abenduaren 26a - Richter eskalan 9,3 graduko indarra izan zuen lurrikara, Sumatrako kostatik gertu. Lurrikarak eta ondoren sorturiko tsunamiak 290.000 hildako eragin zituen, India , Indonesia , Tailandia , Sri Lanka , Birmania eta Malaisian .
Abenduaren 30a - Buenos Aireseko Republica Cromagnon diskotetan egondako suteak 194 hildako utzi zituen
Abenduaren 31a - Ukrainako presidentea zen Viktor Yanukovichek dimisioa aurkeztu zuen.
Ekonomia
Arte eta kultura
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Heriotzak
Otsailaren 14a - Marco Pantani , txirrindularia (j.1970 ).
Martxoaren 24a - Andolin Eguzkitza , idazlea, irakaslea eta euskaltzaina (j. 1953 ).
Martxoaren 29a - Peter Ustinov , aktorea (j.1921 ).
Apirilaren 24a - Estee Lauder , izen bereko kosmetika enpresaren sortzailea (j.1906 ).
Maiatzaren 17a - Tony Randall , aktore estatubatuarra (j.1921 ).
Maiatzaren 28a - Umberto Agnelli , automobilgintzako enpresari italiarra (j.1934 ).
Ekainaren 5a - Ronald Reagan , presidente estatubatuar ohia (j.1911 ).
Ekainaren 25a - Imanol , abeslari donostiarra (j. 1947 ).
Uztailaren 1a - Marlon Brando , aktore estatubatuarra (j.1924 ).
Uztailaren 12a – Agustin Zubikarai , euskal idazlea (j. 1914 ).
Urriaren 3a - Janet Leigh , aktore estatubatuarra Californian hil zen. (j. 1927 )
Urriaren 4a - Martin Ugalde , kazetaria, politikaria eta euskal idazlea (j. 1921 ).
Urriaren 10a - Christofer Reeve , aktore estatubatuarra (j.1952 ).
Azaroaren 11 - Yasser Arafat Palestinako buruzagia eta Bakearen Nobel sariduna hil zen (j. 1929 ).